Aurtengo denboraldian orain arte gertatutakoa laburtzen saiatu gara bideo honetan. Bera Bera Eskubaloia osatzen dugun familia osorako 2012. urtea ahaztezina izango dela konbentzituta gaude eta gonbidea luzatzen dizuegu erronka hauei elkarrekin ekitera.
Eli “nekatuta” etorri da eta “opor garai hau ezin hobeta datorkit indarrak berreskuratzeko” onartu du. Lortutakoarekin “oso pozik” dagoela aitortzen du “intentsitate handiko Mundiala izan da, batez ere, Brasilen aurkako partida, publikoak dena eman zuelako bere taldea animatzeko”. Norgehiagoka amaitzeko 15 segundu falta zirela, hain zuzen ere, Eli Pinedok sartutako gola, Espainia finalerdietan kokatu zuena, oso komentatuta izan zen txapelketan. “Egia esanda, momento horrretan ez nintzen konturatu gol horri esker partida irabaziko genuela, gainontzeko jokalariak saltoka ikusi nituenean erreakzionatu nuen eta une horren garrantziaz jabetu nintzen”. “Logikoki nire kirol ibilbideko golik garrantzitsuenetako bat izan da” adierazi du gau horretan twitteren TT izan zen Bera Berako hegalak.
Norvegiaren aurkako finalerdiari buruz galdetuta, Eli Pinedok aitortu du “ezinezkoa izan zen, Norvegiari irabazteko oso gaizki jokatu behar du eta, horrez gain, guk oso ondo eta hori Brasilen ez zen gertatu”. Brontzezko domina eman zuen Danimarkaren aurkako norgehiagokaz Amurriokoak “bagenuen euren jokuaren berri" azaldu du. "Defentsa irekia, Silvia Navarroren inspirazioa eta bigarren zatian erasoan gehiago asmatu genuelako irabazi genuen partida” azpimarratu du.
Errusiari buruz –otsailean EHF kopan Bera Berako arerioa izango den Lada Togliattik zazpi jokalari zituen selekzioan- Eli Pinedok aitortu du “potentzial ezberdina du, oso zaila izango da baina Mundialean guk brontzezko domina lortzea inork gutxik espero zuen”.
Azkenik, Eli Pinedok azpimarratu du “gauza bat nabaritu dugu, audientzi onak eman dira gure partidatan eta uste dut emakumeen eskubaloiara jende gehiago hurbildu dela”. “Orain atsedena hartuko dut baina taldearekin egoteko gogoa daukat, badakit oso ondo jokatu eta entrenatu direla egun hauetan Ligara eta Europara indartsu itzultzeko”.
"Bera Bera, harro"
Bestalde, Bera Bera Eskubaloi taldeko presidente Amaia Ramirez “harro” sentitu da Mundialean “gure jokalariek egin duten lanarekin, Elik lortu duena sekulako balentria da baina azpimarratzekoa da ere Dara Carvalhok Brasilekin eta Antonella Menak Argentinarekin egindakoa”. Horrez gain, “ezin ahaztu, Patri Pinedo eta Nely Carla urte askotan izan direla Bera Beran eta hori pozgarria da niretzat”.
Eli Pinedo eta Bera Bera Eskubaloi taldeko gainontzeko jokalariak urtarrilaren 2an itzuliko dira entrenaldietara ligari urtarrilaren 7an berriro ekitera, oraingo honetan BM Alcobendas taldearen aurka, alegia.
Jardunaldia Bidebietan hasi zen Bera Bera Egia kadete 1 eta Aiala ZKE taldeen arteko partidarekin (13-26). Ondoren denok Zubietako Araetanean, oso bazkari goxoaz gozatzeaz gain algara, poza eta opariak ez ziren falta.
Karmelek akordioarekin eta trikitixak alaitu zuten giroa. Olentzerok eta ohorezko mailako jokalariaek harrobiko jokalariei banatu zieten opariak eta alderantziz. Bera Bera Eskubaloi taldeko bazkaria argazkietan.
Brasilen brontzezko domina eskuratu zuen Eli Pinedo animatzen amaiatu zen jardunaldia.
Bestetik, Bera Bera Egia Kadete 2 taldeak Aluminios Alemán gainditu zuen (28-19) Bidebietan, partida guztiak irabazten jarraitzen dutelarik. Kadete 1 taldeak 13-26 galdu zuen atzo Aiala ZKEren aurrean. Jubenil mailako Bera Bera Egia 30-19 irabazi zion Ereintza bigarren sailkatuari, ondorioz, lidergoan da bakar bakarrik.
Azkenik, Bera Bera Egia infantil B taldeak eta Ordizia Eskubaloiak hamabina berdindu zuten. Bera Bera Egia infantil A taldeak jokatu behar zuen norgehiagoka bertan behera gelditu zen.
Emaitzak: infantilak; kadeteak; jubenilak; senior