Gipuzkoako txapelketak abian dira senior, jubenil eta kadete mailetan. Ondorioz, larunbatean Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Andoainen ekingo dio lehiaketari, Leizaran Brikogoros bisitatuz, Alluralden, 12,30etan.
Arratsaldeko 16,15etan, Lacturale Bera Bera kadeteek Egia Kaktus taberna taldea hartuko dute Bidebietan.
Senior mutilen partida, Karibe Zaharra Legazpik eskaturik bertan behera gelditu da.
Eta, Zilarrezko mailako Bera Berak lagunartakoa jokatuko du Ereintzarekin Bidebietan, larunbatean 11,45etan. Talde honek urriaren 4ean hasiko da lehiatzen, Bidebietan bertan Balonmano Gijon hartuz.
super amara Bera Berako alboko jokalari Carmen Arroyo, bost eta hamar aste bitartean baja izango da, peroneoastragalino lotailuaren haustura osoa eta peroneokalaleo aurreko lotailu partziala dituelako, eta, horretaz gain, hezur edemak.
Eta neurketa 'tranpa' izan da. Bigarren zatiko 20. minutura arte (20-24), Shunuren golari esker, super amara Bera Berak ez du garaipena gertu ikusi Las Espartanas pabiloian. Soliss Pozuelo de Calatrava taldea bost minutu baino gutxiagoren faltan 23-25 hurbildu arren, Etxeberriaren barneratze batek eta Shunuren beste gol batek puntuak Donostiara ekarri dituzte.
Laugarren neurketa 12 egunetan. Guerreras Iberdrola Ligak bere hirugarren jardunaldia aurreratu du, 2029 Proiektuari lekua egite aldera, non super amara Bera Berak Las Espartanas kiroldegia bisitatuko du (asteazkenean, 20,30etan, María Sánchez eta Eva Sánchez –Andaluzia –),Soliss Pozuelo de Calatrava igo berri den taldea aurrean izango duela.

































