Teorian, Espainiako selekzioak zailago du, Montenegro arerio arriskutsua baita. Era berean, maiatzan ospatuko den preolinpikoa jokatzeko txartela jokoan dute bi taldeek. Lehenengo fasean balkaniarrek Alemania, Angola eta Txina gainditu dituzte eta gol bakar batez galdu dute Islandia eta Norvegiaren aurrean.
Dara, 5 baloi blokeatuta
Anfitrioek arerio errazago dute. Brasilek, C multzoko líder gisa, Boli Kosta laugarren sailkatua bere multzoan izango du aurrean. Brasildarrek Tunisiari irabazi zioten Babi atezainak sartutako golari esker, partida amaitzeko hiru segundu falta zirela.
Brasilgo kapitaina eta Bera Berako pibote Dara Carvalhok minutu gehien jokatu dituen selekzioko zortzigarren jokalaria da, partidako ia 28 minutu, hain zuzen. Zazpi gol sartu ditu, %58ko portzentajearekin kontraerasoetan asmatu ez duelako jaitsi zaio ehunekoa. Horrez gain, defentsan bost baloi blokeatu ditu Darak, taldeko onena arlo honetan.
Elik eta Antonellak, minutu gehien
Lehenengo fasean Eli Pinedo da gehien jokatu duen Espainiako selekzioko jokalaria, bost partidatan guztira pistan hiru ordu baino gehiago egon den bakarra da, bataz beste, 36 minutu. Gertu Macarena Aguilar du, golegile nagusiena, hain zuzen. Itxako taldeko jokalariak 19 gol sartu ditu, Bera Berako hegalak, Nely Carla Albertok eta Carmen Martinek (penaltiz 7 gol) baino bat gehiago.
Era berean, azpimarratzekoa da Eli Pinedoren %72ko portzentajea eta baloi gehien lapurtu duena, sei, hain zuzen.
Bestalde, Argentinak ezin izan ditu helburuak bete partida guztiak galdu dituelako. Bihar Kubaren aurka jokatuko du azkeneko postua ekiditzeko. Halere, Bera Bera taldeko pibote Antonella Menak minutu ugari jokatu ditu. Mundialean gehien jokatu duten jokalarien artean dago argentinarra, izan ere, lau ordu baino gehiago izan da pistan –Eli Pinedok baino ordubete gehiago- , hau da, partidako 49 minutu.
23 urterekin Suedia, Danimarka eta Kroaziaren aurka aritzea ondo datorkio Antonella Menari. Gainera, % 71ko portzentajearekin partida bakoitzean gola sartu du.
Egutegiak gizarteari kirolaren balioak zabaldu nahi ditu, besteak beste, gidaritza, baikortasuna, integrazioa eta berdindatasuna. Ikus bideoa.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiak abenduaren 17an, larunbatean, lehenengo mus txapelketan burutuko du Erreka tabernan. Izena emateko garaian bazkideek %50eko beherapena izango dute, berau Erreka tabernan bertan egin daiteke,halere, gehienez 32 bikotek parte hartu dezakete.
Azkenik, abenduraren 18an, igandean, Bera Bera Eskubaloiko harrobi osoa Zubietako Araeta jatetxean bilduko da. Bertan bazkaltzen talde ezberdinetako jokalariak, teknikoak, delegatuak, gurasoak eta Bera Berako lagunak elkartuko dira. Bazkari ostean taldeak aurkeztuko dira.
Bestalde, jubenil mailako Olatz Ramón eta Nora Asurmendi jokalariak Euskadirekin izango dira gaurtik aurrera abenduaren 10erarte Madrilen txapelketa batean parte hartzen.