Mios Biganos eta Begles taldeak osatu duten plantillak oso itxura ona omen du. Frantziako Biganos herrian gaur arratsaldean ospaturiko lagunartekoan aise nagusitu zaio Bera Berari (27-22, atsedenaldian 19-12).
Norgehiagokan asko nabaritu da Frantziako taldeak entrenamentuetan lehenago hasi dela eta, bestetik, donostiarren defentsan hutsuneak areagotu ziren, batez ere, María Núñez eta Alba Menéndez jokalarien bajak izanda, arazo fisikoak medio. Gainera, Vero Cuñak jokatzerik ez zuen izan, Patri Elorzak oso minutu gutxi eman zituen pistan eta Nitsan Dunayk ere kolpea hartu zuen. Ondorioz, Nagore Arizaga, Ana Martínez eta Esther Arrojeriak osatu zuten lehenengo lerroa.
Mios Biganos Begles taldeak uztailaren 23an ekin zion aurredenboraldiari, Bera Berak baino ia bi aste lehenago. Donostiarrak zazpi entrenaldi, lagunarteko batekin iritsi dira eta Imanol Álvarez entrenatzaileak prest ziren jokalari guztiak erabili ditu, gazteei minutuak eskainiz.
Halere, ez zaio ezer atera Bera Berari, defentsak ezin zuen frantziarren erasoa ekidin eta posizionalean asko kostatu zaie baloia ondo mugitzea,
Bera Berak larunbatean jokatuko du hurrengo lagunartekoa Nafarroako Mendavia herrian, 19,30etan eta Zuazo Barakaldoren aurka.
Argazkia: Peggy Bergere