Arratsaldeko lehen orduan Espainiako Federazioak web orrian konfirmatu duen bezala, Bera Berak eta Kopako azpitxapeldun BM Ro’Casa taldeek jokatu behar duten Superkopako finala Donostian ospatuko da, irailaren 4ean asteazkena 20etan, eta Teledeportek eskainiko du zuzenean.
Telebistak zuzenean emango duenez, partida irailaren 4ra aurreratu da eta Josean Gasca kiroldegian ospatuko da. Bi taldeak, Bera Bera nahiz BM Ro’Casa, adostasun batera iritsi dira gastuak partekatzeko.
Lehengo astera arte Bera Berak ez zuen Superkopa antolatzeko asmorik agertu. Halere, Federazioak finala azaroaren bukaerara edo 2014ko urtarrilera atzeratzeko iradokizuna egin zuen. Aipaturiko aukera ez zen taldeen gustoko izan eta hiru eragileen artean elkarrizketak areagotu dira azken egunetan data ezartze aldera.
Gainera, partida erakargarria da, izan ere, Bera Bera eta BM Ro’Casa taldeak, Silvia Navarro atezain internazionala fitxatu duenez, 2013-14 denboraldirako Estatuan jokatuko diren lehiaketak irabazteko faborito nagusien artean izango dira.