Partida estua izan da, oso defentsa itxiak erabili dituzte bi taldeek, izan ere, gol gutxien jasotzen dituzte Ucam Murtziak eta Bera Berak eta ondorioz, San Basilio kiroldegian jokaturiko norgehiagoka izan da orain arte golei dagokienez ligako partidarik eskasena, 34 besterik ez.
Partida hasieran lorturiko abantaila (9. minutuan, 0-4) ondo kudeatu du Bera Bera Eskubaloiak. Reyes Carrereren jokalariak eroso sentitu dira 6-0 defentsarekin, aitzitik, donostiarren erosoa ez zen batere arina, baloiak galduz, hórrela atsedenaldian hiru goleko abantaila baino ez du lortu Bera Berak (5-8).
Bigarren zatian defentsa ona izaten jarraitzen zuen. 40. minututik aurrera Bera Berak aldea zabaldu egin du, Bea Fernandez eta Eli Pinedoren golei esker eta Ucam Murtziak baino jokalari gehiago erabili dituelako. Bigarren zatiko 20. minutuan aurreneko zatiko partziala eman da, hau da (5-8), hamar minutuen faltan zortzi goleko abantaila lortu du Bera Berak (11-19) amaiera arte mantendu duena (13-21).
Ondorioz, Bera Berak sei garaipen jarraian lotu ditu, iaz punturik urratu ez zuten pistatik, Sagunton, Kanarietan eta Murtzian, alegia, garaipen bikainak eskuratu dituzte donostiarrek.
Horrela, Bera Berak bigarren postua lehenengo itzuli amaieran bermatu du lehenengo aldiz. Bost puntutara dagoen Itxakorekin batera zerrendaburu izango da Kopako zozketan aurreneko aldiz, ondorioz, nafarrak balizko final batean baino ez ditu ikusiko. Gainera, Mar Saguntoren porrotak hirugarren sailkatuekin aldea zabaldu du, hiru puntutara, hain zuzen ere.
Fitxa
Ucam BM Murcia 13 (5+8): Pérez, Stefanova (2), Hernández (3), Gina Craciun (3), González (1), Verdú (4), Lorenzo, Martínez, Temprano (o.a.), Roda, Lipan eta Valiente.
Bera Bera 21 (8+13): Zoqbi, Altuna (2), Ziarsolo, Campa, Cuña, Carvalho (2), Rubio (1), Bea Fernández (6), Pinedo (6), Berta, Yamiley (o.a.), Mena (2), Arizaga (1) eta Menéndez (1)
Epaileak: Pablo García Sánchez eta Alberto Murillo Castro Kanporaketak: Carvalho, Rubio, Altuna eta Pinedo Bera Beratik eta Lorenzo Franco eta Gina Craciun Ucam BM Murtziatik
Partzialak: 0-1, 1-4, 1-5, 3-6, 3-7, 5-8 –atsedenaldian- 6-11, 8-11, 8-15, 10-16, 11-19 eta 13-21.
Emaitzak eta sailkapena
Borroka horretan daude Ucam Murtzia eta Bera Bera Eskubaloia taldeak, kontrako arrazoiak medio. Zazpigarrenak izan arren, murtziarrek puntuak behar dituzte Cleba León eta Elda Prestigio taldeak atzean uzteko. Donostiarrek, berriz, bigarren postuari eutsi nahi diote denboraldi honetako taldeko erronka delako eta Kopako zozketara begira zerrendaburu izango litzateke aurreneko aldiz.
Partida aurretik, Eider Rubio donostiarrak gogoratu du “iazko porrota esperientzia txarra izan zen”. Ucam Murtzia taldeak emaitza onak atera ditu etxetik kanpo –Castro Urdialesen eta Mar Alicanteri, irabazi; Eldaren aurka berdindu-; etxean berriz, Cleba Leon, Elx, Kukullaga eta Gijon gainditu ditu eta Mar Sagunto (22-24) eta Ro’casaren aurrean galdu. Gol gutxi sartzen dituzte murtziarrek –atea zulatzen Ligako 9. taldea-, era berean, Itxako eta Bera Berarekin batea gol gutxien jasotzen duena da –partidako 22,25 gol-.
Eider Rubiok ohartarazi du “Ucam Murtzia dagoeneko ez da sorpresa, ondo jokatzen ari dira eta aurten hobetu du taldea”. Horregatik, “orain arte egin dugun jokua berreskuratu behar dugu partida irabazteko eta bigarrenak gelditzeko”.
Bera Berako zentrala, egun taldeko golegile nagusiena, pozik dago taldekideekin. “Iaz jokalari berriak etorri ziren eta nabaritu egin zen, aurten antzematen da elkar ezagutzen dugula eta, nik uste dut, nortasun propioa osatu dugula“ adierazi du Eider Rubiok.
Egia kiroldegian bertan partida interesgarria biziko du larunbatean iluntzeko 7,30etan. Egia Bera Bera eta Bera Bera Egia kadete 1 taldeak aurrez aurre izango dira bertan. Bidebietako taldeak puntu bat gehiago du sailkapenean, ondorioz, norgehiagoka irabazten duena aurretik bukatuko du liga, alegia.
Bera Bera Egia kadete 2 lider eta Gipuzkoako txapeldunak Urnietan jokatuko du larunbatean, arratsaldeko 5,30etan, Urnietako KE A taldearen aurka.
Infantil mailako bi taldeak Bidebietan ikusgai izango dira. Larunbat goizean, goizeko 10,30etatik aurrera, Bera Bera Egia Infantil B taldeak CDB Leizaran B hartuko du eta eguardiko 12etan Bera Bera Egia Infantil A taldeak Urnietako KE A izango du aurrean.
Azkenik, igoera fasea jubenilek líder gisa bukatuko dute Errenterian, Ereintza Aguaplast taldearen aurka jokatuko du igandean, eguardiko 11,45etan.
Argakian, Bera Bera Egia kadete 1 taldeko jokalariak.