super amara Bera Berak beste Summer BAG bat lortu du (28-31)
- Eskubaloia / Balonmano
super amara Bera Berak Summer BAG txapelketaren zortzigarren edizioa irabazi du, Leongo Villacelama herrian burutu dena, Caja Rural Aula Valladolidi gaindituta (28-31, 14-15 atsedenaldian), bigarren zatian lortutako abantaila ondo kudeatu duelako.
Benfica gainditu (29-21) eta Aula izango du aurkari Villacelaman super amarak
- Eskubaloia / Balonmano
super amara Bera Berak Summer BAG txapelketako final berri bat jokatuko du Villacelaman, Sporting Lisboari eta Benficari irabazita (29-21, 16-10 atsedenaldian). Bihar, 13etatik aurrera, Caja Rural Aula Valladoliden aurka jokatuko du, Atletico Guardesi zazpi metroetatik irabazi ostean (25-23).
European League-ren kutsua duen Summer BAG Abuztuaren 13-14an
- Eskubaloia / Balonmano
Lehen taldeko prest dauden jokalariekin bidaiatuko du bihar, Autocares Davidekin, super amara Bera Berak, Summer BAG txapelketaren zortzigarren edizioari ekiteko. 2022tik Villacelama Leongo udalerrian ospatzen dena. Aurten, abuztuaren 13an eta 14an, European League jokatuko duten hiru talde elkartu ditu.
Urdinari eta laranjari leial jarraitu du super amara Bera Berak
- Eskubaloia / Balonmano
Maitane Etxeberria eta Anne Erauskin kapitainek eta Lucia Prades atezainak Gascan aurkeztu dituzte gaur arratsaldean super amara Bera Berak aurtengo denboraldian erabiliko dituen kamiseta berriak. Klubaren koloreekin leial, lehen ekipazioa urdina izango da, laranjaz marra batzuk tartean eta bigarrena, laranja nagusi. Atezainek, berriz, hiru aukera izango dituzte: lila, berdea edo beltza.


