Bera Berak Cleba León gainditu du Zumaiako lagunartekoan (25-15)
Bera Bera Eskubaloia prestaketa lantzeko partida saioarekin hasi da gaur Cleba León gainditzen (25-15, 12-9 atsedenaldian) Zumaiako Lubaki Kiroldegian gaur arratsaldean ospatu den norgehiagkoan, bi taldeentzako aurredenboraldiko lehenengoa hain zuzen.
Bost eguneko entrenaldi saioak burutu ostean, Imanol Álvarez entrenatzaileak jokalari guztien artean minutuak banatu ditu. Vero Cuña zentrala, min hartuta, baja izan da eta, ondorioz, Nagore Arizaga hartu du ardura, lau golekin oso partida amaiera ona eginez.
Partida hasieran, Bera Berak Castro, Pinedo eta Núñezen golei esker tartea zabaldu du (20. min, 9-5). Halere, Cleba Leonek eutsi dio Bera Berari 45 minutura arte (15-13). Hortik aurrera kontraerasoak izan dira hizpide.
Bera Bera 5-1 defentsarekin aritu da eta atepean, Yamiley Rodríguez lehenengo zatian eta Ana Temprano bigarrenean. Horrez gain, Uxue Ezkurdia, Esther Arrojeria, Olatz Ramón eta Eider Lizarbe jokalari gazteak minutu batzu izan dituzte.
Bera Bera 25 – Cleba León 15
Bera Bera 25 (12+13): Yamiley, Castro (4), Elorza, Arizaga (4), Menéndez, Núñez (4), Pinedo (5), Ziarsolo (2, 1p), Ana Martínez (1), Dunay, Ederra (1), Ezkurdia (2), Arrojeria, Olatz Ramón (1), Eider Lizarbe (1p) eta Ana Temprano (o.a.).
Cleba León 15 (9+6): Cristina González, Caño (6), Marina González (1), Méndez, Ubillos, Ilina (5), Pérez, Lozano (1), Cristina Álvarez, Gutiérrez, Andrea Álvarez, Rodriguez (2) eta García.
Partzialak: 2-1, 6-2, 8-2, 9-5, 11-7, 12-9 – atsedenaldian- 14-10, 15-10, 15-13, 18-14, 22-15 eta 25-15.