Lehengo larunbatean Zumaian lagunartekoei heldu ostean, hiruzpalau egunetan Bera Berak frogak izango ditu, hurrengoa bihar asteazkena 18etan Biganos herrian, Arcachon ondoan, Mios Biganos taldearen aurka, hain zuzen.
Norgehiagoka zaila izango da Frantziako ligako taldeen maila altua delako, bertan da Mireya González espainarra eta gainera, Míos Biganosen plantilla zabala da, izan ere, bigarren mailan zegoen Begles taldea bildu baitu, Union Mios Biganos Begles deituz. Frantziarrak izango dira Bera Berarekin batera Egiako txapelketan abuztuaren 28an, iaz 26-29 nagusitu ziren.
Zumaian aritu nirenekin abiatuko da Bera Bera, gaur entrenatzerik ez duen Vero Cuña zentralaren zalantzarekin. Horien artean izango dira Ezkurdia, Arrojeria, Olatz Ramón eta Eider Lizarbe gazteak.