Mundiala jokatu ondoren, Antonella Mena Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalaria Donostian dago dagoeneko. Txapelketa gazi-gozoa izan da berarentzat, alde batetik, Argentina selekzioak egin duenarekin ez dago gustora “helburuak bete ez ditugulako, behar zen garaietan asmatu ez dugulako eta honek ezin du berriro ere gertatu” dio behin eta berriz pibote argentinarrak.
Bestetik “pozik” dago Mundialean egin duen lanarekin, izan ere, Argentinako selekzioko gehien jokatu duena izan da bera, bost ordu t’erdi baino gehiago egon da pistan zazpi partidatan, bataz beste, 47,5 minutu eta %73ko portzentajearekin zortzi gol sartu ditu. “Bai, asko jokatu dut, Uruguairekin aurka oso nekatuta sentitu nintzen Mundialeko erritmoa oso altua delako, kontaktu asko dago eta kolpe ugari daude” adierazi du.
Bere iritziz, Mundialean hartu duen esperientzia “oso positiboa izan da, dena balio du, akatsak ez errepikatzeko eta hurrengo Mundialari begira ikasteko”.
Halere, Bera Bera Eskubaloi taldeko pibotea dio atsekabez “hobeto aritu gara Europako selekzioen aurrean Boli Kosta eta Uruguaien aurka baino”. Bere ustez, “goi mailan lehiatu dezakegula erakutsi genuen bigarren postua jokuan zuen Kroaziaren aurka. Atsedenaldian hiru goleko abantaila genuen eta amaieran bost golez galdu genuen”. Aitzitik, “Argentinak ez zuen mailarik eman Uruguai eta Kubaren aurka”. Australiari irabazita azken postu saihestu zuen.
Antonella Menak nahiago zuen Brasilek irabaztea Mundiala, “Joku Olinpikoetarako txartelako emango zigutelako” Panamerikarretan Argentina zilarra lortu baitzuen.
España- Noruega
Gaur gauean (23, teledeporte) Jorge Dueñasen selekzioak Mundialeko finalerdia jokatuko du Norvegiaren aurka. Brasil gainditzeko balio izan zuen Eli Pinedoren golak zeresan handia eman du. Bera Berako jokalaria Trending Topic izan zen twitteren eta elkarrizketak izan ditu, besteak beste, Ondacero, Cope eta Radio Marcan.
Adierazpen hauetan Eli Pinedok azpimarratu du “baloiak ez galtzea garrantzitsua izango da Norvegiak oso kontraeraso bortitza duelako”. Danimarkak eta Frantziak jokatuko dute bigarren finalderdia.
Azkenik, Dara Carvalhoren Brasilek bostgarren postua du helburu Kroaziaren aurkako partidan.
Guztira 140 pertsona bilduko dira igandean, abenduak 18, Zubietako Araeta jatetxean Bera Bera Eskubaloia osatzen dute talde guztien arteko adiskidantzazko bazkarian.
Ekimen berritzaile honek topaketa batean elkartu nahi ditu: eskolako gaztetxoak, infantil, kadete eta jubenil mailako jokalariak eta senior nahiz ohorezko mailakoak ere bai. Horrez gain entrenatzaileak, delegatuek eta gurasoek ere bazkarian hartuko dute parte.
Jardunaldia eguardiko 12etan hasiko da Bidebietan, izan ere, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak partida jokatuko du Zarauzko Aiala ZKEren aurka. Arratsaldeko 2,30etan Araeta Jatetxean hasiko den bazkarira joateko bilgunea izango da bihar Bidebieta. Bertan sorpresa bat baino gehiago espero da.
Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalari Eli Pinedok ezin hobeto gauzatutako kontraerasoa Espainiaren eta Brasilen arteko berdinketa desegin zuen, 15 segundu falta zirela, Jorge Dueñasen selekzioa Mundialeko finalerdietan kokatuz.
Intentsitate handiko partida ostean, Bera Berako pibote Dara Carvalho buru duen anfitrioi taldea menperatu zuen Espainiak.Eli Pinedoren golari esker, Espainiak Norvegiaren aurka borrokatuko du bihar, ostiralean, finalean izateko. Danimarkak eta Frantziak osatzen dute beste finalerdia.
Bera Bera Eskubaloi taldeko infantil mailako bost jokalarik datorren igandean, abenduak 18, Oñatiko Zubikoa kiroldegian Gipuzkoako aurreselekzioak burutuko duen entrenaldian parte hartuko dute.
Irati Kamio, Maider Amilibia, Lide Ezeiza, Nahia Arana eta Elene Vázquez dira eta Gipuzkoarekin lehenengo deialdia da. Guztira 38 jokalari deitu dituzte, entrenaldian partidak batak besteen atzetik jokatuko dituzte eta, horren ostean, Gipuzkoako selekzioa osatuko da.
Asteburu honetako partidetatik azpimarragarrienak izango dira Bera Bera Egia jubenil eta kadete 2 taldeek jokatuko dituztenak dira. Fase finaleko hirugarren jardunaldian, Bidebietan 17,45etan jubenilek Ereintza Aguaplast taldearen aurka jokatuko dute. Gaur egun, jubenil mailan, Bera Bera Egia eta Ereintza lidergoan dira.
Partida aurretik, arratsaldeko 4etatik aurrera, alegia, leku berean Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Legazpiko Aluminios Aleman izango du aurrean. Egun, kadete 2 taldeak sailkapenea líder dira legazpiarrek baino bi puntu gehiago, hauek partida bat gehiago izan arren.
Bestalde, Bera Bera Egia kadete 1 taldean Aialaren aurka jokatuko du igandean, abenduak 18, Bidebietan eguardiko 12etatik aurrera. Bera Bera Egia infantil B taldeak Pasaian jokatuko du, larunbatean 11,45etan, Ordizia Eskubaloia taldearen aurka.
Bukatzeko, senior preferente mailako Egia Bera Bera eta Aloña Mendiren arteko partida larunbatean izango da, arratsaldeko 4,30etan, Oñatiko Zubikoa kiroldegian.