Kanarietan Rocasaren aurrean lorturiko garaipen garrantzitsuak konfidantza sendotu egin du eta bihar, teorian erraz gainditu behar luke Bera Berak Castro Urdiales. Eli Pinedo baja izango da, ez ordea Nitsan Dunay belaunean duen mina ahaztuz. Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdiak osatuko dute deialdia.
Donostiako festa handia hasi baino ordu batzu lehenago hasiko da partida, ondorioz, norgehiagoa erabakiotzat ez hartzeko arriskua egon liteke. Halere, Bera Berak lehenengo itzulia lider amaitzea espero du eta berriro ere Kopa zozketan zerrenda buru izatea. Partida ostean denbora dexente dago Donostiako Martxaz gozatzeko. Aurten, gainera, klubak Kote Olaizola gogora ekarriko du eta urtarrilaren 20an, iluntzeko 20etan omenaldia egingo dio.
Koparako sailkapena bero-bero
Sei dira Koparako txartela atera duten taldeak: Bera Bera, Rocasa, Elche, Alcobendas, Guardés eta Porriño. Hau da, bi leku betetzear dira, izan ere, dirudienez aukera asko daude iaz bezala, Altean ospatzea aurtengo txapelketa. Beste sei taldek bertan egoteko aukerei eutsiko diete: Zuazo (10 puntu), Valencia (9), Kukullaga (9), León (8), Castelldefels (8) eta Mar Alicante (8).
Azken jardunaldi honetan espero ez diren emaitzak eman daitezke Bera Beraren mesederako. Horrela, Rocasa Etxebarrin arituko da; Castelldefels, Elxen; Valenciak Alcobendas hartuko du eta Zuazo Barakaldok Guardesera egingo du bidaia. León eta Alicante, elkarren aurka.
Larunbata 26an, Porriño Bidebietan
Ligak ez du atseden hartuko datorren asteburuan Bidebietan. Donostiarrak Poloniara abiatuko dira otsailarren 1ean igandean Vistal Laczpol Gdyniaren aurka jokatzera eta, ondorioz, ligako jardunaldia aurreratu behar dute, kasu honetan Porriñoren aurkako partida. Datorren asteburua libre dagoenez Porriñok nahiago zuen urtarrilaren 26an, (larunbata 19etan, Bidebietan) astean zehar jokatzea baino.
Euskaldunek gaizki hasi zuten lehiaketa. Asturiasen aurka berriro kale egin zuten, oraingo honetan, gol batez. “Multzoa zaila zen, Kanariar Uharteak, Madril eta prebia ere irabazi zigun Asturias”. Euskadik finala balitz bezala heldu zion Kanariar Uharte selekzioaren aurkako partidari eta garaipenak hurrengo fasean aritzeko txartela eman zion, Madrilen aurka punturik urratzea zaila zela jabetuz.
Final-laurdenetan Andaluzia faboritoarekin topo egin zuten. Halere, gol batez izan bazen ere, Euskadik partida irabazi zuen eta finalerdietan berriro Asturiasekin egin zuen topo. “Niri asko gustatu izan zait Andaluzia, baina irabazi genuen eta Astuarias gainditzeko gogo handia genuen”. Oraingo honetan, garaipena euskaldunentzat izan zen, Madril finalean zain zegoen baina domina eskuan. “Madrildarrak ezagutzen genituen baino oso indartsu dira” dio Annek, finalean gol bat sartu zuena.
Donostiarra Nora Azurmendi eta Eider Lizarbe lagunekin bat egiten zuen selekzioan. Halere “Nora eta Eiderren lesioak zirela eta, hemendik bakarrik joan naiz eta ez da oztopo izan”. Euskadiko jubenil mailako selekzioan, Anne bezala, “lehenengo urteko beste hiru jokalari geunden eta nabaritzen da, gu askoz ere urduriago geunden” azpimarratzen du.
Bera Bera Egiako jokalaria hegalean eta lateralean –bere postua- aritu da euskal selekzioan. “Oso esperientzia ona” bizi du, “partida eta emaitza estuak, jende asko eskubaloiarekin ilusionatuta eta selekzio oso indartsu” zilarrezko dominak balio handiago duena, alegia.
Eskubaloiak ematen duen onena bizitzeko aukera izan du Annek eta jabetzen da ibilbide honetan jarraitzeko egin behar den lanarekin. Domina lortu eta hurrengo egunean, Bera Bera vs Zuazo Barakaldo partida hasi aurretik, Matxalen Ziarsolok klubeko oroigarri bat eskaini zion.
Ohorezko mailako taldean ordu t’erdin aurreratu du partida, hau da, 19etan izan beharrean, 17,30etan hartuko du Castro Urdiales Bidebietan. Egian, 16,30etan, senior mailako Egia Bera Berak lidergoari eutsi nahiko du Asador Basusta Pulpo KE gaindituz.
Euskal ligan, kadete eta jubenil mailan, Bera Bera Egiako taldeek Etxebarrira egingo dute bidaia. Kadeteek Autobuses Juantxo Kukullaga izango dute aurrez aurre 16etan eta 17,30etan jubenilen txanda izango da CB Kukullagaren aurka.
Azkenik, Gipuzkoako txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldea Zumaiako Lubaki kiroldegian arituko da bertako Zalla Taberna Pulpo taldearen aurka 18,30etan. Infantil mailako taldeek atsedena izango dute asteburu honetan.
Lehenengo itzulian Rocasaren ezaugarri nagusiena izan da etxean gol erraz egitea. Izan ere, bataz beste 32 gol sartu ditu Bera Beraren bisita aurretik. Horrek esan nahi du donostiarrek 12 goletan murriztu dute Kanariarren gol egiteko gaitasuna. Eta hori dena, defensa bikaina eta Zoqbiren geldiketei esker. Ikus bideoa Rocasa-Bera Bera
Etxetik kanpo, berriz, 30 gol azpiko markagailuekin sufritu zuten kanariarrek Castelldefelsen (19-21) eta Barakaldon (26-26).
Halere, hamahiru minutu behar izan zituen Bera Berak proposamena baieztatzeko (7-4). Teldensen baloi galduak Altunak eta Nuñezek aprobetxatu zituzten kontraerasoetara, eta eskerrak eraso posizionala trabatzen zelako. Defentsako lan ederra azaldu zen orduan, baloi lapurketak, blokaketak Elorza, Núñez eta Ederra jokalarien bitartez eta Zoqbiren geldiketak 1-5 aldeko partziala eragin zuten, Menéndez, Ziarsolo, Elorza eta Pinedoren golak, hain zuzen.
Lehenengo zatian, Bera Berak zazpi alditan gauzatu zituen kontraerasoak edo transizio azkarrak, brasildar atezainak, berriz, zortzi geldiketa egin zituen.
Partida irauli
Bigarren zati hasiera partidarena gogoan ekarri zuen. Rocasak zortzi metroetatik asmatu zuen eta sei gol sartu zituen adina minutuetan, Bera Beraren kontraerasoak saihestuz. Halere, baloia berreskuratu zutenean donostiarrek 15-17 aurreratu ziren Ziarsoloren bitartez.
Rocasak asmatzen jarraitu zuen, orain hegalak, piboteak eta barneraketak gauzatzen (43 min. 19-17), hau da, 13 minutuetan lehenengo zatian baino gol gehiago zeraman.
Reyes Carrerek Eider Rubio aurreratu zuen defentsan Daniviaren ondoan jarriz eta donostiarrek eraso posizionalean, Ziarsolo eta Castroren bidez, asmatu zuten (19-19). Hortik aurrera, Bera Bera baino ez zen gelditu pistan. Defentsan lapurtu egin zuen, hiru kontraeraso gauzatu zituen (19-23) eta Zoqbik sei geldiketa bikainak egin zituen.
Rocasa saiatu zen banan banako defentsarekin, Bera Berak partida kontrolatzen jakin izan zuen eta orduan Patri Elorzak asmatu zuen barneraketa egiten partidari amaiera jarriz.
Rocasak erasoan 63 baloi jabetza izan zituen, horietatik 42 jaurtiketa egin zituen, penaltiz bost –lau sartuz-, zutoinetara hiru baloi, beste bat kanpora eta Zoqbik %50eko portzentaiarekin amaitu zuen partida. Horrez gain, Bera Berak bost baloi lapurtu zituen, lau aldiz oztopatu zituen jaurtiketak eta kanariarrek 12 aldiz galdu zuten jabetza. Partida osoan, 14 kontraeraso gauzatu zituen Bera Berak, norgehiagokako beste gakoa.
Eli Pinedori erresonantzia
Jokalari interzionalak ez zuen partida galtzerik nahi eta eskuin anketako muskulu bikia estutu zuen. Pasa den astean ekografi batean lesiorik agertu ez arren, bihar goizean Gipuzkoako Poliklinikan erresonantzia egingo diote.