Bera Bera Eskubaloiak amodio propioa, konpromisoa, elkartasuna eta bere jokuan sinisten duela berretsi du. Horrez gain, jokuko arlo guztiak menperatu ditu eta disfrutatu du Gaskan bildutako 750 zaletuekin. Bi taldeen arteko agurrean Matxalen Ziarsolo kapitainak aurreratu du: “disfrutatzera eta partida irabazi behar dugu” animatu du taldea.
Izan ere, ideia horixe zen. Birritan galdu du Bera Berak aurtengo denboraldian Vistalen aurka, Danimarkan irailean (22-31) Championsen eta duela astebete Gdynian (32-20). Ondorioz kanporaketa iraultzeko aukera gutxi zegoela jakinda, Bera Berak partida irabazi nahi zuen. Gainera, azken orduan, Eider Rubio baja izan da belaunean eta bizkarrena min hartuta.
Eta dena bikain atera da. Bera Bera sustsu hasi da (5. min, 4-0) Eli Pinedo eta Patricia Elorzaren golei esker, Vistaleko entrenatzaileak lehenengo hutsartea eskatu behar izan du. Poloniarrek berdindu dute partida baina Bera Beraren helburua argia zen, lehenengo lerroan mugikortasun handiarekin eta kontraerasoetara irtetea. Berriro aldea ireki dute (22 min, 10-4).
Eli Pinedoren gidaritzapean, Bera Berak gozatu egin du pistan. Olinpikoak ardura hartu du erasoan eta taldekideak jarraitu dute. Beste olinpikoa, Patri Elorzak partida bikaina jokatu du, etorri zenetik erasoan onena. Eta Matxalen Ziarsolok albokotik, portzentaje bikainak lortu ditu.
Atsedenaldian Bera Berak bikoiztu du Vistal Laczpol eta Gaska kiroldegia iraulketan sinisten hasi da. Donostiarrek Buducnost taldearen aurka baino ez zuen lortu kanporaketa irauli eta bi goleko desabantaila zeramaten.
Bera Berak Gdynian sufritu zuena bizi du gaur Vistalek. Bere eraso jokoa traketsa zen, Zoqbik geldiketa izugarriak egin ditu eta minutuak pasatu ahala Vistali donostiarren atea geroz eta txikiago egin zaio. Izan ere, Poloniako lau jokalarik baino ez dute Darlyren sarea zulatu. Mateescu zen taldea eusten bakarra eta Krnic, Kulwinska pibotea, eta Andrzejewska Donostiatik golik sartu gabe joan dira.
Lanean jarraitzen zuen Bera Berak. Korrika egiten aukera zuenean eta posizionalean, pazientzia erasoan, jokua lantzen eta Pinedo, Elorza edo alboko Ziarsolo eta Altunarekin amaitzeko. Lau jokalari hauen artean 27 gol sartu dituzte. Eta Zoqbi, ia gaindiezina, zazpi metroetatik edo kontraerasoetan bakarrik aurkitu du argi printza batzu Vistalek.
Gainontzeko jokalariekin orkesta bikaina osatu du Bera Berak. María Núñezek lan bikaina egin du 6-0 defentsan, Alba Menéndezek bezala. Silvia Ederrak erasoan borroka handia egin du eta bai Nagore Arizaga bai Nitsan Dunay minutu askoren jabe izan dira Rubioren baja dela eta.
Bera Berak erritmoa jartzen zuen, antza emaitzari begiratu gabe. Hamabi minutu falta zirela 12 goleko aldea iritsi da (22-10) baina Poloniako txapelduna esnatu egin da. Patri Elorzak 12 goleko aldea berreskuratu du eta Ederra eta Pinedok handitu dute (26-12). Azkeneko bost minutuetan, Matxalen Ziarsolok 27-13 jarri du, Darly Zoqbik sei metroetako jaurtiketak ere gelditzen zituen baina azken minutua bihotzekoa emateko modukoa izan da. Libe Altunari penaltia egin diote, Eli Pinedok huts egin du baina donostiarren defentsak Duran jokalarien jaurtiketa blokeatu du.
Etxetik kanpo gol gehiago sartu duenez, Bera Bera da Errekopako final-laurdenetako txartela lortu duena. Asteartean aurkaria ezagutuko du, martxoaren 9 eta 16an burutuko den kanporaketan. Eta laster, ligara berriro, baina hori asteazkenean.
013ko otsailak 10. Bera Bera Eskubaloiko historian finkaturik geldituko den data eta Cup Winners’ Cupen ere bai, izan ere, 1999an eman zen azkeneko iraulketa, orduan Kieveko Spartakek Larvik gainditu zuen, gaur Bera Bera Eskubaloiak egin du. Zorionak! Argazkiak
Fitxa: Bera Bera 29, Vistal Laczpol Gdynia 17
Bera Bera 29 (14+15): Zoqbi, Altuna (4), Arizaga (1), Elorza (6), Menéndez, Ederra (1) eta Pinedo (10, 4p)– titular- Ziarsolo (7) eta Núñez.
Vistal Laczpol Gdynia 17 (7+10): Gapska, Sulzycka (4), Krnic, Kulwinska, Mateescu (8, 3p), Zych (3), Koniuszaniec –titular- Duran (2), Andrzejewska, Petrinja, Bialek, Kowalczyk (o.a.), Pawlowska, Krolikowska,
Epaileak: Daniel Freitas eta Cesar Carvalho (Portugal)
Kanporatuak: Eli Pinedo eta María Núñez Bera Beratik eta Krolikowska, Bialek eta Petrinja Vistal Laczpol Gdyniatik.
Partzialak: 3-0, 4-4, 8-4, 9-4, 12-5, 14-7 –atsedenaldia- 18-8, 19-10, 21-10, 23-12, 27-13 eta 19-17.
Gertakariak: Gaskan 750 pertsona elkartu dira, horien artean Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre; Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz; Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendari Jon Redondo; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari Asier Sarriegi eta Euskal Eskubaloi Federazioko presidente José Manuel Ruiz de Cenzano.
Horietako bat, Autocentro Igara da, kotxeentzako zerbitzu guztiak eskaintzen dituena, batez ere Audi eta Volkswagen eta asteburu honetan Bera Berak erabiliko duen kotxea da.
Horrez gain, Bidebieta Burdingintzak partidatarako mahaia kokatzen den egitura egin zuen. Lankorperi esker, igandean Gaskan (12,30etan) zaletuek, batez ere, gazteenek ekimen batekin gozatuko dute.
Eta azkenik, igandeko partidako atsedenaldian bizikleta bat zozketatuko da Imanol Reformas S.L. enpresari esker.
Lerro hauen bitartez, gure esker ona adieraztu diegu Autocentro Igara, Bidebieta Burdingintza, Lankorpe eta Imanol Reformasi Europako kanporaketa honetan Bera Bera Eskubaloiarekiko izan duten arreta.
Komunikabideen aurrean izandako agerraldian Reyesek esan du “oinak lurrean ditugu”. Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetako itzuliko partidaz mintzatu da, non Bera Berak igandean 12,30etan Gaskan (epaileak: Daniel Freitas eta Cesar Carvalho (Portugal) Vistal Laczpol Gdynia hartuko du 32-20 kontrako emaiatzari aurre egiteko.
Izan ere, Poloniako txapeldunak birritan gainditu ditu donostiarrak aurtengo denboraldian. “Kanporaketa irauli dezakegun pentsatzea eta ehuneko ehuna eman behar dugula hasiera hasieratik arriskutsua da” ohartarazi du entrenatzaileak. Bere ustez, “partida irabazteko asmoarekin planteatu behar dugu eta hortik aurrera, gero gerokoak”.
Gainera aipatu du “horrelako zailtasun egoeretik gauza onak atera behar dira, beste partidei begira onuragarrak diren gauzak, alegia”.
Igandeko helburuaz galdetuta, Reyes Carrerek aipatu ditu bi “alde batetik, emaitzari dagokionez, partida irabazi eta, bestetik, jokuari dagokionez eraso jokoa hobetu eta guk eman dezakegun guztia eman dugula sensatzioa izan“. Era berean, “aurtengo denboraldiari begira ditugun beste helburuak ezin ditugu arriskuan jarri” aitortu du.
Jokalari guztiak, Vero Cuña izan ezik, prest ditu; halere, badira kolpeak eta mina ugari. Azkenik, Reyes Carrerek zalegoari “partida ikusteko” gonbitea luzatu egin dio “guk bakarrik ezin dugulako, ezta partida irabazi ere”.
Telebista eta internet
Norgehiagokoa ETBK SATek zuzenean emango du, www.eitb.net orrialdeak ere eskainiko du eta EHF TV web orrialdeak ere bai. Giroa berotzeko Lankorpek txalo egiteko tresnak egiten ditu gazteen artean banatuko direnak.
Partida ikusten instituzioetako ordezkari ugari elkartuko da. Besteak beste izango dira Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendari Jon Redondo eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendari Asier Sarriegi.