Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia datorren astelehenean, abuztuak 4, martxan jarriko da Anoetako miniestadioan eta Josean Gasca kiroldegian goiz eta arratsaldean burutuko dituen saioak medio. Aitor Etxaburuk zuzenduko du lehenengo aldiz taldea eta zeregin horretan Garikoitz Garagarza izango du lagun.
Bost asteko prestakuntza betetzea da helburua, Superkopako finalera ahalik eta ondoen iristeko. Rocasaren aurka jokatuko baitute donostiarrek Guadalajaran irailaren 6an. Aurredenboraldiko lehenengo egunetan arlo fisikoa izango dute hizpide Iker Fernándezekin baina talde honi ezarri nahi dion joku estiloa ere landuko du Aitor Etxaburuk. Halere, lehenengo plantillako lau jokalari ez dira izango hasierako egunetan, izan ere, horietako lau: María Núñez, Ana Martínez, Maialen Múgica eta Maite Zugarrondo Portugalen izango dira Unibertsitate mailako Munduko txapelketan eta, bestetik, Maitane Etxeberriarekin planifikazio ezberdina eramango dute jubenil mailako selekzioarekin uztailean saio ugari izan duelako. Ondorioz, entrenatzaileekin batera Amaia Azanza izango da aurpegi berri bakarra.
Abuztuan bost lagunarteko jokatzeko asmoa du Bera Berak. Aurrenekoa, abuztuarren 16an Barakaldon bertako Prosetecnisa Zuazoren aurka. Ondoren, hilaren 20an Peñafielera abiatuko da Valladolideko Aula Culturalen aurrean jokatzeko; abuztuaren 27an Orion Kilomentroaken alde, Gipuzkoako selekzioaren aurka; abuztuaren 28an Elgoibarren Valladolideko taldearen aurrean eta 30ean Egian Frantziako Mios Biganosen aurka, egun Nely Carla Albertoren taldea.
Superkopa jokatu ostean, Bera Berak Ligako lehenengo partida irailaren 13an izango du Bidebietan KH7 BM Granollersen aurrean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores