Maite Zugarrondo atezain nafarra fitxatu du Bera Berak
Helvetia Alcobendasetik etorrita, 2014-15 denboraldiari begira Maite Zugarrondorekin atea osatu du Bera Bera Eskubaloiak.
25 urteko nafarrak Itxakon hasi zuen bere ibilbidea ohorezko mailan, besteak beste, Silvia Navarro internazionala ondoan izan zuen. Bost denboraldietan hiru Liga, bi Kopa eta EHF Cup eskuratu zituen. Ondoren, azkeneko bi denboraldiak Helvetia Alcobendasen eman ditu.
Iruñarra Pontevedran dago Espainiako unibetsitate mailako selekzioarekin, Portugaleko Guimaraes hirian abuztuko lehenengo astean ospatuko den Mundiala prestatzen. Bertan dira gainera María Núñez, Ana Martínez, Maialen Múgica eta Bera Berako jokalari ohi Yamiley Rodríguez.
Fitxaketa honekin Bera Berak ia itxitzat ematen du datorren erronkari heltzeko plantilla. Bajak izan zirenak (cuña, Yamiley, Castro eta Dunay) ondo bete dira, iaz protagonismo handia izan zutenekin: Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria eta taldera etorri direnekin: Maialen Múgica zarauztarra eta Amaia Azanza eta Maite Zugarrondo nafarrekin, alegia.
Bost jokalari hauek eta Bera Berako ardatza: Ziarsolo, Pinedo, Menéndez, Elorza, Núñez, Arizaga, Ederra, Temprano eta Elorza oso talde sendoa osatzen dute, aurten Aitor Etxaburu eta Garikoitz Garagarzaren zuzendaitzapean, taldera aurten ere etorri direnak.
Lehendakaritza harrera
Iazko denboraldiko arrakastak direla eta: Liga, Kopa, Superkopa eta Euskal Kopa, Bera Bera Eskubaloiaren ordezkaritza bat Lehendakaritzan izango du harrera bihar, uztailak 29, izan ere Iñigo Urkullu Lehendakariak hartuko baitu taldea 17,30etatik aurrera.