Igandean Gaska kiroldegian (12,30etan, ETBK SAT) Vistal Laczpol Gdynia taldeak Bera Berari jarriko dizkion oztopoaz aparte balentria lortze aldera, donostiarrek historia ere kontra dute.
Izan ere, 1993an debuta egin zuenetik, Bera Berak ezin izan du bi goleko desabantaila baino gehiago duen kanporaketa irauli Donostian.
Horrela, Errekopan, donostiarren porrota handiena Europan eman zenetik 16 urte beteko dira bihar. Norvegiako Larvik taldeak 30-17 gainditu baitzuen Bera Bera eta itzuleko partidan 12-8 atsedenaldian irabazi arren 22-22 berdindu zuten donostiarrek.
Hurrengo urtean, 1998ko azaroan, City Cup delakoan, Bera Berak 31-20 galdu zuen Nordstrand Oslo taldearen aurka (13-5 atsedenaldian) eta Donostian berriro ere galdu zuen (22-23).
2001eko urtarrilean, EHF Cup delakoan, 30-19 galdu zuen Danimarkan Randers taldearen aurka eta Donostian sorpresa emateko zorioan egon zen 30-21 irabazi baitzuen.
2004ko urtarrilean EHF Cupean, Prodaka Vegetak 34-27 gainditu zuen Bera Bera joanekoan Kroazian eta donostiarrek 32-31 irabazi zuten itzulikoan Donostian.
2007-08 denboraldiko Errekopa bizi-bizia izan zen. Suizako St. Otmar St. Gallen taldea aise gaindituta, Bera Berak Buducnostek hartutako bi goleko abantaila irauli egin zuen Donostian 33-27 (Esme López, 9 gol; Tati Garmendia eta Patri Pinedok, 7), atsedenaldian 15-16 galdu arren. Final-laurdenetan KIF Vejen daniarra izan zen aurkaria. Etxean 26-27 galdu arren etxetik kanpo 27-28 nagusitu zen Bera Bera eta, ondorioz, final-erdietarako lortu zuen txartela. Bidebietan 28-27 irabazi zion Errumaniako Brasov taldeari baina, itzuleran, apirilaren 26an, 39-30 galdu zuen.
Eta iaz, otsailean ere bai, Errusiako Lada Togliatti 28-22 nagusitu zen EHF Cupeko joaneko partidan. Jendez gainezka zegoen Gaska kiroldegian Bera Berak 35-34 irabazi zion ostean lehiaketako txapeldunari, bigarren zati bikaina burutu ondoren.
Zailtasunak zailtasun, Bera Bera erasoko jokoa hobetzen saiatuko da igandean, partida irabazteko aukera emango diona, aldagelan eta armailetan zapore ona uzteko eta, talde poloniarrari ezusteko handirik ematen baztertu gabe.
Pasa den igandean Bidebietan balentria lortu zuen Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak. Lehengo astean Usurbilen lorturiko berdinketa garrantzitsuak aukera guztiak irekita gelditu ziren azken jardunaldiari begira. Udarregi eta Bera Bera lidergoan bat eginda, gol average delakoa garrantzitsua zen. Usurbiltarrek 27 goleko abantaila zuten eta CDB Leizaran, sailkapenean hirugarrenari egin behar zioten bisita. Larunbateak jokaturik partidan 16-23 nagusi Usurbil. Ondorioz, igande goizean Bidebietan irabazteaz gain erronka handiago zen, 35 goleko aldeko garaipena behar zuen Bera Berak eta horixe lortu! Bera Berak 39-4 irabazi zion CDB Leizaran B taldeari eta infantil mailako lehenengo faseko lehen multzoko txapelduna. Bestetik, Egia Bera Bera senior mailako taldeak berriro garaipena lortu zuen, oraingo honetan sufritu behar izan zuen Urnieta London School gainditzeko (20-23). Bi jardunaldi falta direla lidergoan dira eta puntu bateko aldea du Elgoibargo Tecnifuelle taldearen aurka.
Infantil mailako beste taldea, Bera Bera Egia Bat 25-4 nagusitu zen Urnieta Guria Kafetegia taldearen aurka eta zazpigarren amaitu du ligan.
Euskal Ligan
Hurrengo faserako txartela lortuta, Estatala jokatzeko aukera emango duena, Bera Bera Egia jubenil taldeak Errenterian garaipena eskuratu zuen (14-26) Ereintza Aguaplast taldearen aurka. Bera Bera Egia kadete taldeak, berriz, Bidebietan berdindu zuen Astigarraga Gys Sport Elgoibar taldearen aurka.
Azkenik, Foru Aldundia txapelketan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak eta Ereintza Beisser hemeretzina berdindu zuten Bidebietan.
Otsaileako aurreneko bi asteetan liga alde batera utzita, Bera Berak gustoko duen Europako lehiaketa bati helduko dio gaur, Cup Winners’ Cup, hain zuzen, Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia aurkari ezaguna aurrean duelarik.
Izan ere, Champions Leagueko debuta apala egin zuen Bera Berak talde honen aurka. Viborgen (Danimarka) 22-31 emaitzak mina egin zuen eta donostiarren erreferentzia da baliabideak hobetze aldera, aurrean indargune ugari dituen taldea egon arren.
Gaur arratsaldean (17etan) Gdyniako Hall of Sport and Show erabilera askotariko pabeiloian Bera Berak partida fisikoa nahi du eta baloi errazak ez galtzen saiatuko da Koniuszaniec eta, batez ere, Championseko fasean zazpi gol sartu zituen Sulzycka alboko jokalarien kontraerasoak saihesteko. Halere, ez da Reyes Carrere eta Martin Larrañaga entrenatzaileen kezka bakarra. Poloniarren aurreneko lerroak Duran jokalaria berreskuratu du eta kalitate handiko jokalariak ditu, Mateescu, Natasha Krnic eta Ana Pretrinja ezagunak eta Andrzejewska. Eta Kulwinska pibotea da, indartsua eta asko mugitzen dena, zaindu beharreko beste baliabidea.
Bera Bera ordu t’erdiz entrenatu zen atzo arratsaldean final-zortzirenetako joaneko partida burutuko den ondoko pista batean. Albiste onak dira Eli Pinedok ez zuela minik sentitu atzo eta Antonio Liberalen lanari esker Nitsan Dunayren orkatila hobeto dagoela, israeldarrak jokatzeko aukera gutxi izan arren.
Bera Berako 13 jokalariek pilates egin dute gaur goizean hotelean, Reyes Carrerek Vistal Laczpol taldearen indarguneak gogorarazi ditu eta 13etan bazkalduko dute donostiarrek, 17etatik aurrera faboritoak diren poloniarrak gelditzeko prest daudenak, Championseko errebantxa suposatzen duen kanporaketan.
Bera Bera Eskubaloiak mina egiten duen porrota jaso du gaur Gdynian Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetako joaneko partidan, Poloniako txapeldunen Vistal Laczpol taldearen aurka 32-20 galdu ostean eta, ondorioz, final-laurdenetako txartela zeharo garestituz.
Partida aurretik esan bezala, poloniarrek baliabide ugari dituzte eta gaur berriro ere ezagutzera eman dute. Championseko partidako emaitza antzekoa eman arren norgehiagoka ezberdina izan da.
Partidari hasiera ona eman diolako Bera Berak. 6-0 defentsak ez zion lehenengo lerroari pibotearekin lotura gauzatzen baina kanpotik asmatu du Andrzejewska laterak eta kontraerasoak ere bai (4. min 3-1).
Bera Berak Silvia Ederraren bitartez berdindu du partida (6. min, 3-3). Koniuszaniec eta Sulzycka alboko jokalariek asmatu dute kontraerasoan eta tartea ireki dute, Matxalen Ziarsolok transizioak sartu du bera aurreneko gola.
Eli Pinedo eta María Núñezek Eider Rubio eta Silvia Ederra ordezkatu dute defentsan. Darly Zoqbik Andrzejewska lateralari antzeman dio baina Rubiok ez du asmatu zazpi metroetatik eta ezin izan du Bera Bera aurretik jarri.
Eli Pinedoren gol batek partida berdindu du berriro (16. min 6-6) baina hortik aurrera partida aldatu egin da. Jens Steffensen entrenatzaileak hutsartea eskatu du eta Vistal bizitu egin da. Eta Natasa Krnic asmatzen hasi da, kontraerasoak aprobetxatu dituzte gainera poloniarrek (22. min 11-7).
Lehenengo zatia amaiera erasoan oso zaila izan da, penaltiak jartitzen ere arazoak izan ditu Bera Berak. Zazpi bota ditu eta bi sartu, nahiz eta beste bi gol gauzatu ditu aldaratzeak hartuta. Krnicek beste bi gol sartu ditu atsedenaldira iritsi aurretik (14-10).
13 minutuetan, bost kanporaketa
Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da. Silvia Ederrak gol bikaina sartu ostean (32. min 14-11), taldea blokeatu da. Ziarsolok eta Pinedok kontraeraso bana huts egin dute ta poloniarrak alde egin dute (36. min 18-12).
Azken laurdenean Bera Berak sei goleko desabantaila mantentzen zuen baina hortik aurrera kanporaketa uholdea iritsi da. Rubio izan da aurrena 47. Minutuan eta Pinedo azkena 54. Minutuan, hau da, bost kanporaketa Vistalek oso ondo aprobetxatuak izan dituenak 32-20 markagailuan uzteko.
Vistal Laczpol Gdynia 32 (14+18): Gapska, Sulzycka (2), Duran (3), Kulwinska (5), Andrzejewska (2), Koniuszaniec (5) Mateescu (3p) Krnic (6), Petrinja (1), Krolikowska (3), Bialek, Kowalczyk (p.s.), Zych (2), Pawlowska,
Bera Bera 20 (10+10): Zoqbi, Castro, Rubio (4, 1p), Elorza (2), Ederra (3), Menéndez (2) eta Pinedo (4, 1p)- Ziarsolo (3), Núñez, Altuna (1) eta Arizaga (1).
Epaileak: Havard Kleven eta Christian Western Ramberg (NOR)
Delegatua: Toivo Järv (Estonia)
Kanporaketak: Koniuszaniec eta Andrzejewska Vistaletik eta Rubio, Núñez, Pinedo, Elorza eta Menédez Bera Beratik.
Partzialak: 3-2, 5-4,6-5, 9-7, 11-8, 14-10- atsedenaldia- 18-11, 18-12, 21-14,25-17 eta 32-20
Poloniako iparraldean kokaturik dagoen Gdynia –Gdansketik oso gertu- hiriko instalazio aipagarrienetarikoa da. Bertan Bera Berak Cup Winners’ Cupeko final-zortzireneko joaneko partida jokatuko du bihar igandean (17etan).
Erabilera askoko azpiegitura da, 2008ko abenduan inauguratu zena eta saskibaloi, eskubaloi eta boleiboleko taldeak jasotzen dituena. Guztira 4.334 edukiera du, horietatik 354 eserleku kendu daitezke eta bi pantailek ikusmira zabaltzen dute.
Hallek ere gimnasioa, sauna eta masajeak hartzeko gelaz gain bestelako gelak ditu.
Eta ez da erabiltzen kirol ikuskizunetarako bakarrik, kontzertuak, erakusketak eta feriak ere biltzen dituelako, izan ere, arlo akustikoa oso ondo zaindu zuten erainkuntzan.
Gizonezkoen saskibaloiko taldea, Asseco Prokom Gdyniaren –Euroligan dabilena- taldeak jokatu behar duen partida dela eta, Bera Berak beste pista batean egingo du entrenaldia. Bihar emaitza ona nahi dute donostiarrek Hall of Sport and Show delako instalazioetan.