Bestetik, euskal ligan Estatalekoan parte hartzeko aukera emango duen fasea hasiko da asteburu honetan. Bera Bera Egia jubenil taldeak Errenterian jokatuko du larunbatean Ereintza Aguaplasten aurka 18etan eta Bera Bera Egia kadete taldeak Bidebietan hartuko du igandean 12,15etan Astigarraga Gys Sport Elgoibar.
Azkenik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Gipuzkoako Foru Aldundia txapelketari ekingo dio Bidebietan, larunbatean 18etan Ereintza Beissier taldearen aurka eta senior mailako Egia Bera Berak Urnietan izango du zain 18,30etan Urnieta London School.
Gauean Gipuzkoa Poliklinikan egin zioten erresonantziaren arabera ez du hausturarik, bai ordea bihurritu gogorra. Nitsan ostegunean berriro entrenatzen saiatuko da eta ostiralean Poloniara egingo du bidaia.
Ostiralean, Poloniara
Bera Bera Cup Winners Cupeko kanporaketa prestatzen ari da dagoeneko. Danimarkan topo egin zuen Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia izango du aurrean, Viborgen Champions Leagueko multzoen fasea jokatzeko txartela eskuratzeko kanporaketan poloniarrak izan ziren nagusi, partida hura aurretik Bera Bera berriak lau norgehiagoka baino ez zituen jokatu. Viborgek gainditu zuen Vistal hurrengo egunean eta, donostiarrak bezala, Errekopara pasatu ziren poloniarrak, non HC Gomel gainditu zuten. Final zortzirenetako zozketak elkartu ditu berriro ere Bera Bera eta Vistal Laczpol.
Horrela, bihar arratsaldean Usurbilgo gizonezkoen taldea gerturatuko da Bera Berarekin entrenatzera. Reyes Carrere eta Martin Larrañaga entrenatzaileek era honetan eraso jokoa landu nahi dute Poloniarren defentsa gogorra gainditze aldera.
Taldea ostegun goizez itzuliko da entrenaldierata eta ostiralean Poloniara egingo du bidaia. Goizeko 5,15etan hartuko du autobusa Bidebietan eta, Gdynia helburu, hegazkinez Bilbao-Munich-Gdanks ibilbidea burutuko dute donostiarrek. Joaneko partida igandean, otsailean 3an, 17,30etan izango da eta itzulikoa, otsailaren 10ean, Gaskan, 12,30etan.