Pasa den asteburuan Bera Bera Eskubaloiari lotuta dauden taldeek horu partida jokatu dituzte.
Usurbilen, senior mailako Egia Bera Berak sufritu zuen 28-31 Atez Ate taldea gainditzeko, ondorioz, lídergoan jarraitzen du.
Gipuzkoako Txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Bidebietan 11-28 galdu zuen ALoña Mendiren aurrean, eta prebisioetan antzeman zitekeen bezala, Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak Bera Bera Egia Bat gainditu zuen igandeko derbian. Bigarren urteko infantilak Usurbilgo Udarregiren batera daude lidergoan.
Duela orain urtebete, Kanariar Uhartetik garaipena ekarri zuen Bera Berak eta bigarren postua bereganatu zuen, liga amaiera arte utzi ez zuena. Gaur, berriz, donostiarrek nortasuna erakutsi dute orain arte líder sendoa eta partidarik galdu ez duen Rocasa taldearen aurrean eta partida amaieran puntuen jabe egiteko. Elcheren porrotak Alcobendasen lagun, hirugarren postutik lidergora salto egin du Bera Berak eta, era berean, bere esku dauka etorkizuna.
Bidebietakoek Eli Pinedo eta Nitsan Dunay jokalarien zalantzekin bidaiatu du. Israeldarrak ez du jokatu, olinpikoak berriz, ez oso osorik, defentsan lan asko egin du eta erasoan, lau gol. Berriro ere frogatu da bere posizioan Matxalen Ziarsoloren ekarpena bermea dela Bera Berarentzat. Izan ere, gaur kapitainak zortzi gol sartu ditu, penaltiz, kontraerasoetan eta hegaletik.
Markagailuak (20-26) adierazten duena baino zailago izan da partida. Kanariarren hasiera sutsua geldiarazi zuen Bera Berak, gol gutxiko partidan, donostiarrek berdintzea lortu zuten (20 min, 7-7) eta hortik aurrera, atsedenaldira bi goleko abantaila lortu ere bai.
Defentsa eta atezaina
Bera Berak 6-0 defentsa planteatu du ia partida osoan. Besteak beste, Davinia eta Albadalejo jokalarien jokuak kezkatzen zituen donostiarrei eta bigarren zatiaren hasieran partida aldatu eginda. 3-0 partzialari esker (15 min, 19-17). Bera Berak defentsa ikutu du, Eider Rubio eta Eli Pinedok Danivoa kontrolatzen zuten eta hortik aurrera, defentsa eta Zoqbi atezainari esker, Rocasak gol bakarra sartu du, ondorioz, donostiarren aldeko 1-9 partziala erabakiorra izan da.
Bera Bera Castro Urdialesekin itxiko du lehenengo itzulia larunbatean Bidebietan (urtarrilaren 19an, 17,30etan). Irabaziz gero, Kopako zozketan berriro ere zerrenda buru izango da eta, horrez gain, sailkapenean líder izango da ligako pista zailenak bisitatu ostean. Ondorioz, Donostian ospatuko diren bigarren itzuliko partida erakargarriak izango dira, oso.
Fitxa: BM Rocasa 20, Bera Bera 26
Rocasa: 20 (9+11): Sánchez, Luján (1), Falcón, Devira, Albadalejo (3), Davinia (8), Haridian Rodríguez (4), María González (3),Guedes, Trojaola (1) eta González (o.a.).
Bera Bera 26 (11 + 15): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (4), Núñez (1), Elorza (3), Menéndez (2), Ziarsolo (8), Pinedo (4), Ederra eta Castro (2).
Epaileak: Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano (Gaztelaleongoak)
Kanporaketak: Albaladejo eta Francisco Santana entrenatzailea Rocasatik eta Menéndez (2) eta Núñez (2) Bera Beratik
Partizialak: 2-1, 4-2, 7-5, 7-7, 8-9, 9-11 –atsedenaldia- 14-13, 16-17, 19-17, 19-21, 19-23 eta 20-26.
Euskal ligako taldeak izan ezik, gainontzeko taldeak asteburu honetan ligara itzuliko dira. Senior mailako Egia Bera Bera Usurbilera abiatuko da larunbatean lidergoan jarraitzeko asmoz. Bertan, 19etan, Atez Ate izango du zain eta ohorezko mailako taldearekin Kanarietara ez doanez, Esther Arrojeriak bere herrian jokatuko du.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketaren baitan Bidebietan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Aloña Mendi hartuko du larunbatean 16etan.
Azkenik, infantil mailan igandean, 9,30etan, derbia ospatuko dute Bera Bera Egia Bat –etxean jokatuko du- eta Bera Bera Egia Bi taldeak.
Eskubaloi ligako hamabigarren jardunaldia interés handikoa izango da. Sailkapeneko lau taldeek elkarren artean arituko direnez lidergoa jokoan delarik. Alde batetik, oraindik partida galdu ez duen BM Rocasak Bera Bera hartuko du 19,30etan (Euskadiko orduan), Helvetia Alcobendasek (4. 16 puntu) Alacanten galduriko puntua berreskuratu nahiko du Elche Mustang (2. 20 puntu) gaindituz Pabellon de los Sueñosen (18etan).
Donostiarrek kanariarrak baino bi puntu gutxiago dituzte eta Elchek baino puntu bat gutxiago, ondorioz aukera guztiak zabalik daude. Horrez gain, lehenengo itzulia amaitzeko bi jardunaldi falta dira, aurreneko zortzi taldeek Kopako txartela eskuratuko dute –otsailaren 21etik 24ra- Porriño, Kukullaga, Valencia, Cleba León, Zuazo eta Mar Alicantek bi leku bilatzen dituzte eta, era berean, zerrenda buruak zehaztuko dira.
Pasa den asteazkeneko jardunaldia ere intentsitate handikoa izan zen sailkapenean buru direnentzat Mecalia Atlético Guardés (5. 15 puntu) barne. Elche Mustang aise irabazi zion Valenciari; Bera Berak kontrolpean izan zuen partida baina bukaera arte ez zuen itxi, BM Rocasak Porriñon sufritu zuen 24-30 irabazi arren eta Helvetia Alcobendasek puntu bat Alacanten utzi zuen partida irauli ostean. Errazago izan zuen Mecaliak E. Castelldefels gainditzeko.
María Núñez: "Irabazi nahi dugu"
Larunbatari begira, Maria Núñez pibote kanariarrak argio du “egun gure aurkari zuzena liderra da, ondorioz, aurrera joko dugu eta zailago izan arren etxean ondo jokatzen ari direlako, gure asmoa irabaztea da”.
“Zuazoren aurka ez genuen joku ona egin, halere, partida kontrolatu genuean eta liga irabazi nahi badugu talde guztiei irabazi behar diegu” adierazi du Maria Núñezek.
Kanariarrak ez du ezer berezirik sentituko “kanpoko taldeko kamisetarekin, Mar Alicanterekin alegia, askotan joan naizelako. Hori bai nire familia eta lagunak bertan izango da, aurten berezia izango da líder daudelako”.
Bera Bera goizeko 8,15etan entrenatu da Bidebietan ordu t’erdiz. 12,30etan
Kanarietara abiatu da Bilbotik eta larunbat goizean gimnasioan beste Saioa bat burutuko du. Eli Pinedok eta Nitsan Dunay taldekideekin doaz.
2011ko Bera Bera Eskubaloiara itzuli zenetik iazko abendura arte, Eli Pinedok partida guztiak jokatu ditu, 80 norgehiagoka jarraian. Aste hasieran eskuin muskulu bikiak abisua jo zion eta atzo jokatzerik ez zuen izan.
80 partida hauetatik, 48 Bera Berarekin izan dira (iazko ligako 26, aurtengo 10, Kopako hiru, Superkopa eta Europako zortzi –EHFko lau, Championseko bi eta Errekopako bi- ) eta Espainiako selekzioarekin 32 (Brasilgo Mundiala, Joku Olinpikoak eta Eurokopa, preolinpikoa eta preEurokopa barne). Hau da, ia atsedunik gabe, lehiaketa guztiak jokatzeko aukera izan du 67 astetan.
Datu hauek aipagarriak izateaz gain, Eli Pinedok gutxienez gol bat sartu du partida guztietan batean izan ezik, Isladiaren aurka Espainiako selekzioarekin jokatu zuena.
Larunbatean (18,30etan) Rocasa liderraren aurkako partidan izango da Eli Pinedo. Egungo ligan kanariarrek partidarik galdu ez duen taldea da eta Antonio Moreno kiroldegian oso indartsu dira.