Partida aurretik, Reyes Carrerek ohartarazi zuen, puntu hauek larunbatean Kanarietan jokoan izango diren adina balio dute. Eta ongietorriak izan dira aurtengo aurrenekoak. Izan ere Bera Berak hiru baja izan ditu, Vero Cuña eta Nitsan Dunay ezagutzen zirenak eta, azken orduan, Eli Pinedorena, eskuin belauneko muskulu bikian kontraktura dela kausa. Ezker hegalak Rocasa liderraren aurka partidan jokatzen saiatuko da (larunbatean, 18,30etan).
Bera Berari asko kostatu zaio partidan sartzea. Hasierako minutuetan izandako baloi galduak berdinketa mantendu dute markagailuan. Alba Menendezen hiru golek abantaila eman diote taldeari (5-3, 11 min). Hortik aurrera Bera Bera aldea gehitzen saiatu da vaina Yañez Zuazo gerturatu du (10-9, 22 min).
Reyes Carrerek etenaldian entrenatzen izan dituen jokalariak jarri ditu pistan. Eider Rubio Yañezen ondoan kokatu da eta Nagore Arizagari eman dio gidaritza erasoan. Halere, 20 minutu zeramala Patricia Elorza atera du, lateralak bigarren zatian baino ez du asmatu.
Horrela, Zoqbiren geldiketak, Núñezen blokajeak eta Matxalenen kontraerasoei esker Bera Bera atsedenaldian 16-13 iritsi da.
Ez da erabakiorra izan. Bigarren zati hasieran, akatsak bata besteen atzetik bi taldeen partetik. María Núñezek markagailua mugitu du 36. minutuan eta beste hiru minutu behar izan du Zuazok. Bera Berak abantaila mantentu du, epaileek bederatzi kanporaketa adierazi dituzte bigarrren zatian eta partida kontrolik gabe aurrera zihoan.
Orduan Patricia Elorzaren ordua iritsi da, bost gol sartu ditu, penaltiz bi. Halere, Zuazok ez zuen amore ematen eta donostiarrak estutu du. María Núñezen gol batek (26-22, min 53) arnasa eman dio Bera Berari eta Elorzaren beste batek partida erabaki du.
Ondorioz, oso puntu garrantzitsuak, landuak, finkaturik erronkei heltzeko bidea zaila izango den seinale.
Fitxa: Bera Bera 31, Zuazo Barakaldo 25 Bera Bera 31 (16+15): Zoqbi, Altuna (3), Rubio (3), Menéndez (4), Ederra (2), Núñez (4) eta Ziarsolo (9) –titularra- Arizaga, Castro (1) eta Elorza (5, 2p).
Zuazo Barakaldo 25 (13+12): Temprano, Álvarez (2), Gil (3), Sagasti (1), Ahedo (1), Yañez (8) eta Galarza -titularra- Garañeda (1), Belloso, Botica (2), Hernández (6) eta Aldekoa (1)
Epaileak: Sergio Elordui (Euskalduna) eta Javier Gutiérrez (Kantabriarra) Kanporatuak: Rubio, Menéndez (2), Elorza (2), Ederra (2) eta Reyes Carrere (Altunak bete zuen) Bera Beratik eta Belloso, Botica, Aldekoa eta Ahedo (2) Zuazotik.
Partzialak 2-2, 4-3, 7-4, 9-7,12-10, 16-13 –atsedenaldia- 16-13, 18-14, 21-18, 24-21, 28-23 eta 31-25.
Gertakariak: Partida hasi aurretik Matxalen Ziarsolo kapitainak Anne Valle jubenil mailako jokalariari taldeko oroigarria eman dio Pontevedran ospaturiko Estatuko txapelketan Euskadirekin zilarrezko domina lortu duelako.
Gaur eguardian Asturias gainditu du Euskadik (25-24) eta aurkaria Madril izango da bihar 11,15etan Moaña herriko kiroldegian.
Lehenengo fasean Madrilek 36-23 irabazi zion Euskadiri, ondorioz, oso partida zaila izango da euskaldunentzat.
Partidak hemen jarrai daitezke