Iaz Altean zerrenda buru izan bazen ere, aurten Bera Bera Eskubaloiak aurreneko aldiz Ligako líder moduan aurkeztuko da Kopan. Hogeigarren aldiz izango da Bera Bera kopan, 1992tik ez du huts egin eta birritan eskuratu du txapela (2007 eta 2009an). Horregatik, donostiarrak trebeak dira faboritoak gainditzen eta finaletara iristen aukera gutxi izan arren.
Hori dela eta, aurten rola ezberdina bete behar dutela onartu du gaur Bidebietatik Porriño bidean atera den taldeak. Bera Berak Porriñon bertan igaroko du txapelketa guztia, bertakoak, Zuazo Barakaldo eta Elche-Mustang taldeak bezala. Mecalia Atlético Guardés, Alcobendas, Kukullaga eta Rocasa, berriz, final-laurdenak A Guardan jokatuko dituzte.
Horrela, Bera Bera Zuazoren aurka arituko da bihar 18,30etan. Ordu berean, A Guardan, Mecalia Atlético Guardések Helvetia Alcobenas hartuko du eta 20,30etatik aurrera Elche Mustang vs Bm Porriño eta Kukullaga Etxebarri vs Rocasa. Bera Berak Zuazo gaindituz gero larunbatean Porriño vs Elche Mustang partidaren irabazlea izango du aurrean.
Gaurko eguna Autobuses Davidekin igaro du Bera Berak. Bihar 10etatik 11ak bitartean entrenaldia burutuko du arratsaldeko partida ondo prestatzeko.
Aurreneko 19 edizioetan Bera Berak 13 aldiz iritsi da final erdietara eta zazpi final jokatu ditu. Matxalen Ziarsolo da egungo plantillatik azkeneko bost finaletean egon den jokalari bakarra. Horrez gain, Darly Zoqbi eta Libe Altuna Leonen izan ziren 2006an, zarauztarra Eider Rubiorekin batera Lizarran izan ziren 2008an eta hurrengo urtean Monovarren garaipena bizi zuten. Laurak eta Eli Pinedo, Alba Menéndez, Nagore Arizaga, Yamiley Rodriguez eta Vero Cuña finalera iritsi ziren iaz Altean baina Itxakoren aurka aukerarik ez zuten izan.
Lidergoa jokoan zuten eta igoera fasean aurkari gogorrenak saihestea. Halere, bigarren zati negargarriak lehenengo postuari eusteko modurik ez zuen eman. Tecnifuelle Elgoibar 29-19 gainditu zuen Egia Bera Bera eta atzetik asteak eman ondoren azken jardunaldian aurre hartu die. Orain Mauge Gezalaren jokalariak Kukullaga Etxebarri, Gasteizko IES Construcciones izango ditu aurrean eta Atez Ate Usurbilek osatuko du taldea. Egutegiaren zozketa gaur arratsaldean izango da.
Euskal Ligan, bi porrot. Zarautzen Bera Bera Egia jubenil taldeak 29-18 galdu zuen Aiala Zarautz KE taldearen aurka eta katedeak Barakaldon 30-22 Zuazoren aurka.
Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 28-20 galdu zuen Urnieta Mecanizados Kamoxen aurka.
Infantiletan, Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia Bat taldeak Egian galdu zuen eta harrobiko taldeen garaipen bakarra atzo iritsi zen Bera Bera Egia Infantil Bi taldearen eskutik, Pizzeria Marina Pulpo 26-9 gainditu baitzuen.
Zazpi egun borobilak. Pasa den igandean Gaskan bizi zena harrigarria izan bazen ere, garrantzi handiko garaipenak lortu ditu aste honetan Bera Berak Lizarran eta gaur ilunabarrean Etxebarrin. Bera Bera Eskubaloiak beste urrats bat eman du Liga eskuratzeko markagailuak adierazten duena baino partida trakets batean.
Bera Bera, horrela, datorren astean Galizan ospatuko den Kopara lidergoan iritsiko da.
Donostiarrek ez zuten erasoan Kukullagari aukerak eman. Hasierako 0-2 irudikeria sortatu zen, Bera Bera erasoan baloiak galtzen hasi zelako eta jaurtiketa garbiak Leire Garcia atezainak urruntzen zituen.
Horrela, Kukullaga 5-2 aurretik jarri da, Bera Beraren erasoan itzalita. Kasu hauetan, defensa eta kontraerasoa eta emaitza eman du, batez ere, Matxalen Ziarsoloren inspirazioa lagun. Donostiarrak pixkanaka pixkanaka gerturatu dira: 5-4, 7-6 eta atsedenaldian abantail txiki bat lortu dute (10-12).
Bigarren zatiaren hasieran Kukullagak partida berdindu arren, Castro eta Ederra jokalarien golei esker Bera Berak tartea berreskuratu du. Hortik aurrera, Bera Berak bide zuzena jarri du eta kontraerasoen uholdea etorri dira bi aldetatik, batez ere, Matxalen Ziarsolok eta Adriana Castrok gauzatu dituztenak, izan ere, biek batera 18 gol sartu dituzte.
Partida joan ahala, donostiarren abantaila handitzen zihoan (13-21) baina hiru kanporaketa ia jarraian jasan izan du Bera Berak. Kukullaga orduan 21-25 hurbildu da baina azkeneko bi minutuetan abantail handiena eman dio Bera Berari.
Fitxa: Kukullaga 21, Bera Bera 29
Kukullaga 21: (10+11): García, Mariya (3), Bayón (2), Echabe, Elizegi (5), Nogales (5), Azaola (2), Azkona (4), Rodríguez, Fernández, Sanchez, Castaños eta Vales.
Bera Bera 29 (12+17): Yamiley, Altuna, Elorza, Menéndez (1), Rubio (2), Núñez y Ziarsolo (10, 1p)–titularra- Castro (8), Dunay (1), Pinedo (4), Ederra (3) eta Zoqbi (o.a.).
Epaileak: Rodríguez eta Portela (Galiza):
Kanporaketak: Menéndez, Elorza, Ziarsolo, Pinedo eta Dunay Bera Beratik eta Mariya (2), Nogales (2) eta Azkona Kukullagatik
Partzialak: 0-2, 5-2, 5-4, 7-6, 9-10, 10-12 –atsedenaldia- 12-14, 14-17, 15-20, 16-23, 20-25 eta 21-29
Bera Bera Eskubaloi taldeko Matxalen Ziarsolo eta Libe Altuna kapitainak, Olinpiadetan domina lortu zuen Patri Elorza lagun, Donostia Ospitaleko Pediatria Unitatean ospitaleratuta dauden gazteak bisitatu zituzten atzo arratsaldean.
Bera Berako hiru jokalariak, Komunikazio Unitatea arduradun Marian Vazquezek eta Pediatria Unitateko langileak zuzenduta hamabiren bat gelatik pasatu ziren, non 3 eta 14 urte bitarteko gazteak sendatzen ari diren.
Matxalen, Libe eta Patrik bi opari eraman zituzten, Kukuxumusu katilu “fundamentuz gosaltzeko” eta txalo egiteko tresna “erizainei deitzeko” Maite, Ane, Ihintza, Rania, Javier, Beñat edo Julenek irria ateratzen zuelarik. Azken honek, Julenek, aitortu zuen “eskubaloia futbola baino gehiago gustatzen zait” Bera Berako jokalarien gozamenerako.
‘Mediku’ bisita bat izan zen baina oso aberatsa bai gazteentzat, bai guraso nahiz Pediatria Unitatearentzat eta Bera Berako jokalarientzat ere bai. Hauek Ligan, Kopan eta Europan dituzten erronkei begira “guztia ematen” agindu zuten.
Asteburu honetako partidarik interesgarriena Elgoibarren jokatuko da. Azken jardunaldian Senior mailako Egia Bera Bea eta Tecnifuelle Elgoibar lidergoa izango dute jokoan, liderra eta bigarrena izango baitira aurrez aurre. Mauge Gezalak zuzentzen duen taldeari berdinketa bat balio dio. Partida, Olaizaga kiroldegian 18etan hasiko da.
Bera Bera Egia infantil Bi izan ezik, gainontzeko taldeak etxetik kanpo arituko dira. Maria Graciaren taldeak Gipuzkoako txapelketako hurrengo faseari ekingo dio, aurreneko fasea irabazi ostean. Igandean 12etan Paco Yoldin Pizzeria Marina Pulpo KE hartuko du.
Maila honetako beste taldeak Egian izango du hitordua larunbatean 16,45etan Egia Bera Bera taldearen aurka Foru Aldundia txapelketan.
Bestetik, Bera Bera Egia kadete taldean Urnietan jokatuko du bertako Mecanizados Kamox taldearen aurrean, larunbatean 16etan.
Euskal ligan, jubenil mailako taldeak Zarautza abiatuko da Aiala Zarautz KE taldearen aurka aritzeko Aritzbatalden 12etan. Eta Bera Bera Egia kadete Barakaldon, Zuazon aurka Lasesarren igandean 12,30etan.