Egian (larunbata 12,30etan) Míosen aurrean, taldea kokatzeko froga
Seigarrena eta aurredenboraldiko azken froga. Lan handiko astean, azken lagunartekoa iritsi da Superkopako partidarako astebete falta denean, iaz bezala Bera Berak eta Rocasak jokatuko dutena, oraingo honetan, Guadalajaran irailaren 6an.
Aitor Etxabururen jokalariek bihar larunbata, 12,30etan, - Superkopako finala bezala- Union Míos Biganos Begles, Frantziako ohorezko mailako taldea, Norgehiagoka Egiako txapelketaren baitan kokatzen da.
Emmanuel Mayonnade entrenatzailearen taldeak urtez urte maila handiago du, besteak beste, Bera Berako jokalari ohi Nely Carla Alberto lasartearra eta Paula García pivotea, Helvetia Alcobendasen zegoena fitxatu ditu.
Liga erregularean seigarrena izanik, Míos Biganos Begles taldeak play-offa jokatu zuen iaz. Final laurdenetan Issy Parisek gainditu zuen, ligako finala jokatu zuena. Eta paristarrek ere Europako Challenge Cupeko finaletik at utzi zuten Mios.
Miosek Fleuryn ospaturiko Phantera txapelketa ona jokatu berri du. Finala iritsi zen eta 24-27 galdu zuen Danimarkako Tvis Holstebro taldearen aurka, aurten EHFn dagoena.
Ondorioz, partida interesgarria, Bera Beraren maila neurtzeko balioko duena, nahiz eta aste honetan hiru lagunarteko jokatu arren. Pinedok gaur arratsaldeko saioa burutu du eta bihar partidan izango da; Ana Martínez eta Maitane Etxeberria, aldiz, zalantza dira. Elxetarrak belaunean du mina eta Lezotarrak, gainkarga. Horrela, Aitor Etxaburuk Ezkurdia eta Zaldua deitu ditu.