Bera Bera

Select your language

Kilometroak egitasmoa dela eta, Bera Bera eta Aiala Zarautz taldeek lagunartekoa jokatu dute gaur oso itxura polita zuen Orioko Karela kiroldegian. Donostiarrak nagusi izan dira partidan batez ere kalitatea ageri delako eta prestakuntzan egun gehiago ere bai (19-29). Arrazoi ezberdinak direla eta ez dira izan Pinedo, Temprano eta Azanza, ondorioz, Aitor Etxaburuk bi talde osatu ditu zilarrezko mailan dagoen Aiala Zarauzen aurka jokatzeko. Bera Beraren kalitatea eta eserlekuan duen aukera nagusi izan dira gaur aurreneko minutuak izan ezik. Partida hasieran, Aiala Zarautzek hegalekoekin asmatu egin du eta 3-1 aurreratu da markagailuak. Halere, Bera Berak pase eta jaurtiketa okerrak zuzendu ditu eta Arizagaren bidez aurretik jarri da Ziarsolok kontraerasoa gauzatuz (4-5). Etxaburuk lehenengo zatia 6-0 defentsarekin jokatu du, Elorza –defentsan bakarrik- eta Múgica erdian, Ederra eta Arizaga lagun eta hegaletan, Etxeberria eta Ziarsolo. Ordu laurden eta beste zazpikotea, Akuñak Zugarrondo ordezkatu du eta sartu dira Arrojeria, Zaldua –Zarauzko jokalaria Bera Berarekin jokatzen duena – eta Martínez lehenengo lerroan, Núñez pinotean eta Ramón eta Ezkurdia hegaletan. Erasoan hobeto moldatu da Bera Bera, batez ere Núñez pibotearekin lotura osatuz. Horri esker, bost gol sartu ditu kanariarrak. Zalduak ere kalitatea erakutsi du bi golekin eta asistentzia eder batekin. Atsedenaldina, 11-16. Bigarren zati hasieran Bera Berak abantaila handitu (13-22) kontraerasoak gauzatuz. Aurreneko aldiz 5-1 defentsa ezarri du Etxaburuk Menéndez aurrean jarrita eta zarauztarrak hiru gol sartu ditu jarraiak baloia lapurtu ostean. Lehenengo zatian bezala, bi talde. Oraingo honetan, Udane Rodríguez izan da atepean eta bigarren taldean, Akuña. Ana Martínez aurrean kokatu da defentsan eta Ezkurdia bigarren zati osoa jokatu du, hegalez aldaturik. Bera Bera 29 (16+13): Zugarrondo, Etxeberria, Múgica (3), Menéndez (3), Arizaga (5, 2p), Ederra (1) y Ziarsolo (3, 1p) –titular- Ezkurdia (3), Zaldua (2), Arrojeria (2), Martínez (2, 1p), Núñez (5), Ramon, Akuña (o.a.) eta Rodríguez (o.a.). Kanporaketak: Martínez, Elorza eta Ramón. Partzialak: 0-0, 3-2, 5-6, 7-9, 9-14, 10-16 – atsedenaldia- 13-18, 13-20, 14-22, 15-25, 18-27 eta 19-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores