Italiar eta islandiar taldeek EHFko bigarren txandari dagokion kanporaketa Salernon jokatuko dute urriaren 17 eta 18an. Ondorioz, Bera Berak astebete lehenago jakin du Jomi Salerno edo Islandiako IBV taldeetatik nor izango den aurkaria EHF hirugarren txandan, azaroaren 15ean hasiko dena.
Horrela, Salernoko Palapalumbo kiroldegiak hartuko ditu bi partidak 18,30etan. Aurreneko jardunaldian italiarrak izango dira bertako taldea eta hurrengo egunean, islandiarrak, alegia.
Italiako txapeldun Jomi Salerno taldeak iaz Champions Leagueko multzoen fasera pasatzeko atarikoa antolatu zuen, oso talde indartsu bildu zituelarik: Errusiako Rostov, Frantziako Fleury eta Macedoniako Vardar. Fase honetako irabazleak Bera Bera zegoen Championseko multzoa osatu zuen. Vardarrek italiarrekin kupidarik ez zuen izan (35-16) eta hurrengo egunean Darly Zoqbi eta Bea Fernándezen Fleury gainditu zuen (33-25). Vardarren aurka debuta egin zuen Bera Berak Championsen Gascan (19-23). Jomi Salerno taldea laugarren gelditu zen Rostoven aurka (41-18) galdu ostean eta, ondorioz, Cup Winners’ Cupera pasatu zen.
Salernon jokatzen jarraitu zituen kanporaketa osoak. Suizako Spono Nottwill gainditu zuen bigarren txandan (61-42) baina hirugarrena ez zuen pasatzerik izan, Tertnes Bergen (58-49) Norvegiako taldea nagusi izan zen italiarrek aurreneko partida berdindu arren (33-33). Salernon baikor dira eta Islandiako IBV taldearen kanporaketa gainditzea espero dute.