Elgoibarrek hartuko ditu Bera Bera eta Aula Cultural (osteg 21, 19tn)
Aurredenboraldiko bostgarren froga. Egindako lanak eragina dauka eta minutuak asko banatu behar dira lesioak saihesteko. Eli Pinedo baja izango da, esker aduktorean kontraktura bat duelako. Horrela, Bera Bera Elgoibarren aurkeztuko da gainontzeko plantillarekin eta bertan Uxue Ezkurdia eta Andrea Zaldua izango dira. Aurrean, Valladolideko Aula Cultural, iazko ligan gehien harritu zuen taldea eta donostiarrek Peñafielen, duela astebete, asko kostata gainditu zuena (22-26). Partida, Olaizaga kiroldegia, 19etatik aurrera.
Gaurko lagunartekoari begira, Aitor Etxaburuk Ana Temprano –atzo atsedena hartu zuen- eta Amaia Azanza prest izango ditu –hegalekoak ezin izan zuen Orion parte hartu osasun arazoak kausa-. Aitzitik, María Akuña, Udane Rodríguez eta Olatz Ramón gazteak senior taldearekin arituko dira.
Taldea entrenaldietara itzuliko da berriro bihar arratsaldean Bidebietan eta bere azken lagunartekoari helduko dio larunbatean (12,30etan) Egiako txapelketan, Frantziako Mios Biganosen aurka.