Akaba Bera Beraren fitxaje berria gerta daitekeen jokalari baten berri eman nahi dizuet.MIRJETA BAJRAMOSKA (Mazedonia, 1984-11-22) lateral ezkerra da. Altuera, 1,79 eta 71 kiloko pisua du.Bere jatorrizko kluba EUROSTANDARD GJ.P (Mazedonia) da. Bere garapen profesionalari dagokionez, 20 aldiz internazionala izan dela nabarmendu dezakegu.
Bestetik, Akaba Bera Berak adiskidetasunezko partidu bat jokatuko du ostegun honetan, abenduak 28, arratsaldeko 18,30etan, Itxakoren aurka, Noainen. Tati Garmendia entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu prest jokatzeko, Esther Larreategi eta Libe Altuna ezik (bajaldian jarraitzen dute).
Euskadiko koparen txapelketaren finala dela eta, Akaba Bera Berak, datorren asteazkenean, eguerdiko hamabietan, BM Bruesa (nazional gorena) talde ermuarraren aurka jolastuko duen partiduaren berri eman nahi dizuet. Neurketa, Ermuako Miguel Angel Blanco kiroldegian izango da. Bitartean, Akaba Bera Berak entrenamendu saioekin jarraitzen du egun hauetan; Verónica Valverde, Esther Larreategi eta Libe Altunaren bajaldiez gain, Patricia Pinedo eta Esme López espainiar selekzioarekin lanetan eta Raphaelle Tervel frantziar selekzioarekin zereginetan, taldea erabat murriztua gelditu da. Hau gutxi balitz, Tati Garmendia entrenatzaile bera ere zertxobait minduta gelditu da azken entrenamendu saioen ostean. Egoera hau izanik, hasiera batean hitzartutako adiskidetasunezko partidua (larunbatean Burdeosen) Merignac taldearen aurka zizntzilik utzi behar izan dute.
Ainara Luque Garcia, Bera Berako kadeteren jokalaria, Euskadiko Selekzioarekin, “Jesús Mª Lopez Sanzen” Txapelketan parte hartuko du Iruñan, abenduaren 6ean.
Txapelketa ondoren, Gasteizen kontzentratuko da, abenduak 7 eta 8an.
Maria Gracia Vallejo, Bera Berako jubenilaren jokalaria, Euskadiko Selekzioarekin parte hartuko du, Madrilen, Abenduak 6, 7 eta 8an jokatuko den Lurraldeko Selekzioaren VI. Txapelketan
Gutxienezko galtzea izan da Akaba Bera Bera taldearena gaur Almerian, lesio kapitulu zabalaren fruitu batipat. Tati Garmendia entrenatzaileak uste zuen bezala, azkenean, Raphaelle Tervel jokalari frantziarra (zilborraren zuntzen hausketarekin) eta Matxalen Ziarsolo (belauneko alboko zartadura entrenamendu sesiotan berjausita) ezin izan dute partidua jokatu. Hainbeste jokalarien ez egoteak, gipuzkuarren jokua aise lausotu du pistan, eta andaluziar taldeak ondo asko aprobetxatu ditu hutsune eta defentsa sistemaren desorekak. Tervelen ez egoteak, Susan Andersen zentral postua defenditzera eraman du adibidez, Zulai Agirrerekin jokoa konbinatuz. Baina postu berrien okupatzeak, asko zaildu du beraien funtsa pistalekuan eta baloi asko galdu dira. Nolanahi ere, Natasha Krnick kroaziar gaztearen emanaldia nabarmendu dezakegu, atzetik, jaurtiketa bortitzak eginez, zenbait gol garrantzitsu lortu bait ditu. Beraz, andaluziarrak garaipena lortu dute, baina gipuzkuarren akats eta hutsuneak aprobetsatuz soilik. Tati Garmendiaren jokalariak, gau honetan bertan irtetzen dira Donostiaruntz autobusez. Norgehiagoka hau aurtengo azkena da gipuzkuarrentzat Liga eta Europako lehiaketei gagozkiolarik. Urrengo neurketa, urtarrilaren 13 eta 14ean izango dira Donostian, Europako errekopako txapelketaren barne, Bruhl talde suizarraren aurka.
Akaba Bera Beraren Ligako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Larunbat honetan izango da, urriak 18, BM Roketas taldearen aurka. Partidu hau, urte hontako azkena jada, arratsaldeko zazpiretan jokatuko da, Roketas de Mar hiriko, Infanta Kristina Udal Kiroldegian.Norgehiagokaren epaile, Cordoncillo Bautista eta Ortega Cejas andaluziarrak izago ditugu. Tati Garmendiaren jokalariak, bihar (osteguna) gauez egingo dute bidaia autobusean, eta ostiral goizean, han bertan, partidu aurreko azken entrenamendua garatuko dute. Gipuzkoar taldea, Veronika Valverde, Esther Larreategi eta Libe Altunaren bajaldiez gain pistalekuan, Raphaelle Tervel frantziarraren ez egotea jasan behar izan dute ere entrenamendu lanetan azken egun hauetan (bere selekzioarekin Sueziako partido europearra prestatzen aritu bait da).Frantziar jokalaria, Roketasko hotelean bertan berraurkituko da Akabako beste jokalariekin. Andaluziar taldeari dagokionez, oso mementu gozoa jorratzen ari da lehiaketan, are gehiago, Vicar Goyaren aurkako partidua irabazi ondoren.