Bera Berak bihar, asteazkena, Euskadiko Koparen finalaurrekoa jokatuko du Bidebietako Polikiroldegian. 18:30etatik aurrera izango da, eta Zarautzen aurka, 1º maila nazionalean dabilen talde gipuzkoarra.
Beste finalaurrekoan Zuazo eta Kukullaga taldeak egon ziren aurrez aurre, eta lehenengoek eraman zuten garaipena (30-29). Orain arerioaren zain daude Euskadiko Kopako finalean, non Bera Bera egon beharko litzatekeen.
Hala ere, ez da Zarautz gutxietxi behar, ilusioz beterik baitatoz Donostiara, eta gauzak ondo egiteko gogoarekin. Bera Beraren helburua txapelketa hau irabaztea da, baina era berean, Reyes Carrereren neskak euren jokoa hobetu nahi dute. Beatriz Fernandez eta Dara Carvalho partidua galduko dute, euren selekzioekin daudelako.
Gaur 19:00etan Bera Bera eskubaloi taldeak Bidebietan 2010/2011 denboraldiko lehen partidu ofiziala jokatuko du, non Monovar Urbacasas taldea izango duen aurrez aurre. Alakant-eko taldea talde donostiarraren lehen biktima izan beharko luke.
Mar Alicanteren aurka ligaren lehen partidua galdu eta gero, Bera Berak gaurko lehia irabazteko beharra du. Goiz da beharretaz hitz egiteko, baina igo berria den Monovar Urbacasas, nahiz eta ondo fitxatu duen, ez da hain indartsua kale egiteko.
Pasa den asteko porrotak min egin zuen, nahiz eta bertan galtzea ein batean espero zen. Horregatik gure neskek gaurkoan garaipena bilatuko dute izotza hausteko, eta sentsazioak aurkitzeko. Zaleen animoekin errazagoa izango da. Aupa Neskak!
Bera Berak gaur denboraldiko lehen garaipena lortu du Monovar Urbacasas-en aurka, 27-23 irabazi ondoren Bidebietako Polikiroldegian. Horrela, lehen garaipena lortzeko helburua bete du, arerio zail baten aurka, oposizio gogorra eskaini zuena.
Nerbioak hartuta, taldea nahiko makal hasi zen erasoan, hainbat jaurtiketa huts eginez. Motel ibiltze honek markagailuan ikusi da, lehen zatian atzetik ibili baikara denbora askoan.
Hala ere, hasierako presioa utzita, Bera Berak aurrera egin du, eta atsedenaldira hiru goleko errentarekin iritsi da. Ikusitakoa ikusita, ez zen gutxi.
Bigarren zatian, donostiarrak abantaila kontrolatzen aritu dira, beti ere Beatriz Fernandez bikain batean eta Anna Punkon oinarrituta. Hala ere, hiru kanporaketa jarrain egon dira, eta honek min eman dio taldeari. Hori dela eta, arerioak bi goletara hurbildu dira, baina jada jokalari guztiak berreskuratzean, Bera Berak berriro ere abantaila argiagoa lortu du, azkenean 27-23 amaitu arte.
Horrela denboraldiko lehen garaipena lortu da, ligaren geldialdiari begira oso ondo datorkiguna. Hurrengo partidua urriaren 2an izango da Castron.
Bera Bera: Hasierako zazpikoa: Obein, rubio(2), punko(5), altuna(2), Aguirre (2), Ziarsolo(3), Bea fernandez(8). Carballo(1), Cunha(2), Menendez, Tomasevic, Melinda(2), Campa.
Monovar: Hasierako zazpikoa: Muñoz, Rodriguez(6), López, Martí (1), Gonzalez (3), Gerola (5), Vlaskalic(4). Martínez, Morales(2), Bjlelicic(2), López Jiménez, López Martín, Carrera.
Kanporaketak:
BBB:Carvalho (2). Rubio (1), Punko (1), Campa (2)
MU: Rodriguez(1), Blicici(1), Morales (2), Vlasckik (1)
Partzialak: 3-2, 3-5, 4-7, 7-8, 10-10, 14-11 (atsedenaldia) 15-13, 17-15, 20-17, 22-18, 25-21, 27-23
Epaileak: Casado y Vera (Andaluzia)
Bera Bera Eskubaloi taldeko Dara Carvalho jokalari brasildarra gaur ez da taldearekin entrenatu, sabeleko hainbat arazo direla eta. Horrela, bihar Monovar Urbacasas-en aurkako partidua galdu dezake hobera egiten ez badu.
Brasileko selekzioarekin askotan aritutakoa, Dara Carvalho Bera Berara aurten iritsitakoa da. Kalitate handiko pibotea da, liga bikain ezagutzen duena Elda-n eta Mar Alicante-n aritu eta gero. Bihar Reyes Carrere-ren aginduetara egotea espero dugu, eta horrela taldeak lehen garaipena lor dezan laguntzeko.
Espainiako selekzioak Beatriz Fernandez deitu du, uda honetan Bera Bera-ra iritsi berri dena, hurrengo astelehenean Pinton (Madril) kontzentratzeko. Irailaren 24tik 26ra Txekian ospatuko den txapelketan parte hartuko du, Europako txapelketa prestatzeko balioko duena.
Bere fitxaketa udako sonatuenetakoa izan zen, izan ere, kantabriar jokalaria estatuko onenetarikoa da. Alakant utzi eta Bera Bera-rengatik fitxatu baino lehen, espainiako eskubaloi selekzioarekin 80 aldiz baino gehiagotan aritutakoa da, besteak beste.
Oraingoan, Europeoa prestatzeko balioko duen txapelketa bat jokatzeko izan da deitua. Kontinenteko talderik onenak Danimarkan eta Norbegian egongo dira hurrengo abenduan, eta horregatik, liga urteko azken hilabetean gelditu egingo da.
Espero dugu Beatriz Fernandez bertan egotea, izan ere, horrek are eta interesgarriagoa egingo bailuke Europako txapelketa hau. Gainera, bere dohainetako bat golak sartzea da, eta horren lekuko dira orainarte estatuko selekzioarekin sartu dituen 209-ak. Lehenago bere kalitateaz Bera Beran gozatzeko aukera izango dugun arren, harro sentitzen gara gure jokalariei euren kirol ibilbidean aurrera egiten jarraitzeko aukera emateagatik.