Bera Bera

Select your language

Azken urtetan, Bera Bera Eskubaloia eta BM Mar Alicante taldeak elkarren ondoan ibili dira sailkapenean. Iaz Mar Alicante laugarren izan zen –Bera Bera, bostgarrena- eta berarien arteko norgehiagokak berdintsuak izan ziren: 30-27 Alacanten eta 32-30 Bidebietan.

Aurrekari hauekin Bidebieta udal kiroldegira etorriko da bihar (arratsaldeko 7etan) BM Alicante, Isabel Ortuño jokalaria erreferentzia nagusia dena erasoan, besteak beste, Vanessa Amoros internazionala fitxatu duen taldea eta beste lau jokalari: Nuria Gracia, Maja Popovic, Natasa Krnic eta Anna Manaut.

Mar Alicantek partida bakarra irabazi du hiru jardunaldietan, Etxebarrin Kukullaga taldearen aurka, hain zuzen. Alacantarrak ustekabean galdu zuen aurreneko partida Ucam Murciaren aurka eta ezin izan zioten aurre egin Itxakori duela 9 egun (20-29).

Bea Fernandez eta Dara Carvalhok bat egin dute biharko partida “zaila” izango dela esaten. Horretarako hegalak “konzentrazioa” eskatu du eta pibotea “baikor dago astean zehar oso lan ona egin dugulako”.

Pasa den astean bezala, Reyes Carrerek jokalari guztiak ditu prest. Gijonen gakoa defentsa izan zen, Mar Alicanteari aurre egiteko ezaugarri bera, alegia. Irabaziz gero gerta daiteke Bera Bera Eskubaloia bigarren postura salto egitera Saguntok Rocasaren aurka partida zaila izango duelako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores