Idatzi honen bidez, Akaba Bera Berak zinatutako fitxaketaren berri eman nahi dizuet. Serbiar jokalaria dugu, SVETLANA OBUCINA, 1979garren urteko urriak 9an jaioa, eta DUNAFERR hungariar taldetik etorria.1,77 altuerarekin, lehen eremua defendatuko du zelaian (hegal edo zentral bezala). OBUCINA bihar arratsaldean Loiuko (Bilbo) aireportuta ailegatuko da, ondoren, Donostiaruntz abiatuko da, Akaba Bera Bera eta Vicar Goyaren arteko partiduaz gozatzeko asmoz. Jokalari berri hau, igandeko errekopako neurketan zalairatuko da lehen aldiz gipuzkuar taldearekin, Bidebietako kiroldegian.
Galdu egin du gaurkoan Akaba Bera Berak beti arriskutsua den Elda Prestigio taldearen aurkako partiduan. Dena dela, emaitza, epai mahaien jokabide txarraren ondorio zuzena gertatu da. Jadanik, lehen zatian gipuzkuarrak aise menperatu dute jokoa, bai defentsan baloi asko moztuz eta erasoan azkar ateraz, bai Fraile bezalako jokalari nabarmena kontrolatuz (gol bakarra lortu du neurketa osoan zehar), eta goran, defentsa atzerritara askotan gaindituz, nahiz hortarako, oso jokalari altuak eta bikainak garaitu behar izan. Baina bigarren zatiko hamabostgarren minututik aurrera, eta epai mahaien zenbait erabaki zirela medio (bi tarjeta gorri atera dizkiete gipuzkuarrei eta honen ondorioz, zenbait momentutan lau jokalari soilik izan dira pistalekuan), Akabaren jokoa erabat desorekatu eta iraunkortasunik gabea bilakatu da, bukaeran markagailua berreskuratu ezinik, galdu egin dutelarik. Hala ere, Tati Garmendiaren jokalariak, gogoa liga txapelketako urrengo partiduan dute ia dagoeneko, asteazkenean izango da Vicar Goya taldearen aurka, eta igandean, beste neurketa dute zai, kasu hontan, errekoparen lehiaketaren barne.
Akaba Bera Berak jolastuko duen hurrengo norgehiagka,otzsailaren 14ean,asteazkena izango da Vicar Goya jarquil izanik aurkari.
Partidu hau aurreratu egin da donostiarrek Rekopako partidua jolastu behar dutelako 18an,datorrean igandea hain zuzen norgehiagoka honetako aurkaria astrakan errusiarra izango da.
Partiduko epaileak Eraso Eteban eta Ordoki Ochoa izango dira.
Akaba Bera Berak jokatuko duen hurrengo norgehiagoka otsaila 10 larunbata izango da, arraatsaldeko 18:30etan,Orsan Elda Prestigi-ren aurka.
Talde hau hirugarren lekuan kokatuta dago sailkapenean, beraz partidu zaila aurrikusten da donostiarrentzat Eldak duen potentziala dela eta.
Hala ere Akabaren jokalariak neurria hartuta diote talde honi,asken bi tenporadatan garaipen bat eta enpatebat elkarri dute beraien etxetik donostiarrek.
Akaba, Eldara abiatuko da partidu besperan,bidaia luzearen ondoren deskantsatu ahal izateko eta baita entrenamendu bat egiteko iritsi bezain laster.
Norgehiagoka honetarako askez bi astean izandako jokalari berdindekin kontatu ahal izago du Tati Garmendiak.
Partiduko epaileak Valentziako AE-KO
Fuentes Penella etya Valero Terrón izango dira.
Gutxienezko galtzea sufritu du gaur Akaba Bera Bera taldeak Ro Casa kanariarren aurka Bidebietako kiroldegian, Liga txapelketako itzuliaren lehen partiduan. Neurketaren emaitza bere alde lortzeko, kanariar taldearen lanik biekainena Todorovich atezainarena izan da zalantzarik gabe. Defentsa sistema ere nahiko gogorra burutu dute exklusioen atalak argi erakusten duen moduan. Gipuzkoarrak bere aldetik, ez dira azken partiduetan bezain ongi ibili atea zaintzen, bai aldiz erasoan, baina jaurtiketa askok, nahiz onak eta indartsu gertatu, (eta horietatik asko sei metruetatik izan), atezanainaren aparteko lana ezin izan dute gainditu. Dena dela, eta galtze hau gain hartuz, Tati Garmendiaren taldeak gogoz eta indarrez aurrera bidea eraikiz jarraitzeko asmoz entrenamendu saioak burutuko ditu aste hontan zehar, kontutan izanik ere, momentuz eta ligako sailkapen nagusiari gagozkiolarik, bostgarren postua defendatzen jarraitzen duela.