Bera Bera Eskubaloi taldeko Reyes Carrere entrenatzaileak Mar Alicante taldearen aurkako partida zaila izango zela susmoa zuen “arerio zuzena delako”.
Partida bukatu ostean egindako adierazpenetan, lehenego zatian Carrerek “ez du taldea norgehiagokan sartuta, defentsan ez gara gustora egonm, baloiaren atzetik eta arerioak zer egiten zuen zain”.
“Bigarrren zatian aurrea jo dugu, baloiak berreskuratu ditugu eta beraiek baino bizkorrago ibili gara”. Reyesen ustez “nahasia” izan den partida honetatik “emaitza izan da onena”.
Bestalde, Mar Alicanteko Esteban Roig entrenatzailearentzat “•gakoa” izan da Maia Popovicen “hirugarren kanporatzea zorrotzegia”. Gainera, azaldu du “50. minututik aurrera ez dugu erasoan asmatu Bera Beraren defentsa itxiaren aurrean eta beraiek kanpoko jaurtiketetan asmatu egin dute”.