Izugarria. Akaba Bera Bera eskubide osoarekin sartu da euskal eskubaloiaren historian. Bukaerako 27 eta 28ko emaitzari esker Europako Errekopako Final Erdietan sartu da. Taldeak neurketa osoan erakutsi duen nahia eta lana azkenean saria eduki du.
5:1 defentsarekin, Garmendia aurrean lana eginez, aurkarien eskubi alboko Melbeck-en kanpo jaurtiketak eragoztea lortu da, baita Huh korear erdilariaren barnekaldiak ere. Aldiz, daniar taldearen izarra, Jelena Eric serbiarra, bere kanpo jaurtiketa bortitzen bitartez markagailuaren diferentziak murriztu ditu, Akaba Bera Berak partida menperatzen ari zen unean.
Lehen zatia bi taldeen arteko norgehiagoka oso parekatua izan bada ere, bigarrena Akabarena izan da. Oso defentsa itogarria egiten eta kontraerasorako erasoaldi azkarrak erritmo handiarekin eginez, bigarren zatiko lehen laurdenerako bost goleko errentarekin jarri da, 18 eta 23. Hala ere, Eric-en jaurtiketen bitartez aldea murriztea lortu dute daniarrak.
Honela, jokuaren azken minutuan sartzen da 27na berdinduta eta Akaba baloiaren jabetzarekin. Gol bat gehiagorekin kanporaketa donostiarrentzat izango da. Baloia galtzen da. Kif Vejen-en kontraerasoa. Bouveret-en geldiketa eta baloia bandatik ateratzen da. Hamar segundu gelditzen dira eta daniarrak ateratzera dijoazte. Banakako defentsa egiten du Akabak. Botez pasea piboteari. Bouveret-en geldiketa eta pasea Tervel-i zelai erdira. Lau segundu geratzen dira. Tervel botearekin aurkarien atera hurbiltzen ari da. Bi segundu falta dira eta Tervel jaurtitzeko salto egiten du. Gola. Partida bukatu da eta Akaba europako errekopako final erdietara sailkatua
Bihar larunbata, Akaba Bera Berak klubaren historiarako partida garrantzitsua biziko du Kif Vejen daniar taldearen aurka, hau da, Europako Errekopako final erdietarako kanporaketa lortzeko borrokan sartuta egotea. Orain dela hilabete bat taldeak final zortzirenetan Buducnost talde indartsua kanporatzerakoan oso maila onean zebilela erakutsi baldin bazuen, eta honekin denboraldiaren hasieran ezarritako helburuetako bat betetzea lortu, hemendik aurrera lortzen den guztia plantilak zituen aurreikuspenak erabat beteta egongo dira. Dena den, hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera oso erreala da eta azkeneko bi hilabeteak oso neketsuak izan badira ere, talde osoa prest dago geratzen diren azkeneko indarrak biharko partidan emateko.
Neurketa 14:20tan ordu bitxian izango da Danimarkako Kolding hiriko kiroldegian, bertako taldeak bere zaletu guztien bultzada edukiko du eta baita Bidebietan lortutako aldeko emaitza ere. Dena den, askotan okerreko egoeretan borrokatzeko gaitasuna erakutsi duen taldea da Akaba, non, kalitatea eta anbizioa gehituz gero etekinak ateratzen jakin izan du egoera zailei.
Kif Vejen-ek jokatu behar izandu zuen ere asteazken honetan ligako jardunaldia Aarhus-en aurka, 19 eta 18 irabazi zuelarik. Honi esker laugarren postura igotzea lortu dute hirugarren sailkatuarekin puntuta berdinduta egoteko, Slagelse taldea.
Akaba Bera Berak joaneko partidako hasierako hamabost minutuetan defentsan egin ziren akatsak ekiditen saiatuko da defentsa gogor bat ezartzen, Melbeck eta Eric albokoen kanpo jaurtiketak saihestearren. Baita erasoaldiko egoeretan baloi galerak murriztu, daniarrek kontraerasoaldiak erraztasunarekin ez dezaten estrukturatu. Hau da, defentsa eraginkorra eta joku azkarra, erasorako trantsizioetan baloiaren jabetza galtzeko arrisku egoerak murrizten, izango dira Akaba Bera Berak erabiliko dituen estrategiak neurketari aurre egiteko.
Bi goleko errentarekin irabazi beharko du partida Akaba Bera Berak, baino bategatik bakarrik irabaziz gero, 27 gol baino gehiago sartu beharko ditu, kanporaketako golen kontaketagatik golaveragea alde edukiko zuelako. Emaitza berdina emanez gero, hau da, 26 eta 27, penaltita erabakiko litzateke kanporaketa, 05-06 denboraldian gertatu bezala Trier alemaniarraren kontra, Akabak irabazi zuena
Beraz, bihar larunbata, neurketa garrantzitsua eta historikoa euskal eskubaloiarentzat daniar herrialdeetan.
Johana BouveretAkaba Bera Berako atezaina frantziako hautatzailearen deialdia jaso du, datorren martxoaren 18an kontzentratzeko frantziako selekzioarekin.
Intentsitate handiko eta emozioz beteriko Bidebietako kiroldegian larunbatean ikusi zen partida. Datorren larunbatean, Vejen hirian (Danimarka) Europako Errekopako final laurdenak borrokatzeko ematen duen emaitza lortu zen.
Partidaren hasieratik ikusi ahal izan zen bisitarien kalitatea eta une honetako europako konpetizioan edozein akatsa, txikia bada ere, aurkariek oso etekinak onak ateratzeko gaitasuna dutela. Etxekoen hasierako defentsan edukitako akatsei esker, Kif Vejen-ek bederatzi metroetatik zein egaleko eremuetatik itzelezko golak markatu zituen, gainera donostiarrak erasoan galdutako baloiekin kontraerso azkarrak egin zituzten golean bukatzeko. Egoera honek lehen zatian Akabak zazpi goleko diferentziarekin galtzera eraman zuen.
Bigarren zatian sankontasun handia zuen defentsa bati esker, lehenengo lerroko jokalarien gain presioa egiten, partidaren norabidea erabat aldatu zen eta gutxi falta izan zen Akabak garaipena lortzeko. Baloi galerak murriztu ziren eta erasoaldiak luzatu Kif Vejen-en defentsa lekutik ateratzeko eta lerro artean espazioa bilatzeko. Valvederen zein Ziarsoloren sarrerak pibotera min handia egin zuen aurkarien defentsari.
Une honetan kanporaketa erabat irekia dago Akaba Bera Berarentzat. Orain plantilak duen nekea gainditu beharko du eta bukaera arte borrokatu.
Oraingoz, Danimarkara joan aurretik, plantilak berriz beste norgehiagoka gogor bati aurre egin beharko dio Cementos La Union Ribarroja valentziar herrialdean.
Akaba Bera Bera: Bouveret (21 geliketa), Valverde (5), Tati Garmendia (6, 3p), Tervel (2), Agirre (1), Ziarsolo (6), Puche -equipo inicial-, Aisa, Petrinja, Krnic, Pinedo (2p), Rubio (2) y Sanromán (2, 1p).
Kif Vejen: Andersen (20 geldiketa), Melbeck (8), Hojfeldt (2), Binger, Young Sook Huh (1), Jessen (1), Kastrup (2) –hasierako zazpikoa-, Hansen, Jelena Eric (8), Boesen, Gustafsson (1p), Svangard, Fons (4) eta Rokic
Partidazo epaileak: Tetyana Rakytina eta Tohry na Tkachuk (Ukrania). Kaleratu zituzten Boesen, Melbeck, Hojfeldt, Young Sook Huh y Kastrup Kif Vejen-en aldetik.
Markagailua bost minuturo: 2-3, 4-5, 5-10, 9-12, 11-13, 12-17 (atsedena), 14-21, 18-22, 20-23, 22-24, 24-26 eta 26-27 (amaiera).
Bihar martxoaren 8an, emakume langilearen eguna, arratsaldeko 16:30etan Bidebietako kiroldegian euskal eskubaloiarentzako garrantzi handiko partida ospatuko da. Kif Vejen danimarkako taldearen aurkako lehia Europako Errekopako final laurdenak gaindituz gero donostiarrak historia egiteko une aproposa dute. Erronka historikoa, non, nekearen gainetik taldeak bere indar guztiak erakutsiko du eta borroka bere gain hartzeko prest dago.
Daniar taldea bostgarrena dago kokatua ligan, laugarrenarekin berdinduta Slagesse indartsuarekin, hau da, Akaba bezala. Dena den danimarkako liga munduko indartsuena dela kontutan eduki behar da eta espainiakoarekin alde handia dagoela.
Daniar taldeak bere jokalarien artean ligako golegilea du, Jelena Eric serbiarra, bederatzi metroetatik golak egiteko gaitasun handia duena eta lehenego lerroko edozein postuan jokatu daitekeena. Baita Stefanie Melbeck aleman ezkertiarra ere dago, oso jaurtitzaile ona izateaz gain defentsan ere nabarmentzen da. Ezker alboko postua Young Sook Huh internazional korearrarekin konbinatzen da, honek erasoko jaurtitzaile eta lerro arteko jokoan nabarmentzen da. Hauek guztiak Charlotte Høfeldt pibotearekin ondo moldatzen dute erasoaldietako jokoa. Azkenik, hegaleko jokalariak oso azkar ateratzen dira kontraerasora eta oso ona dute bat-bateko sarrerak.
Dauzkaten kalitate handiko banakotasun hauek badira, talde modura duten defentsako antolatzeko era nabarmentzekoa da. Hau da bere indarra talde bezala. Normalean erabiltzen duten defentsa sistema 6:0 da.
Beraz, bihar Akabak ideiak oso garbiekin aterako beharko du, intentsitate handiko defentsa bat eginez eta baloi igoerak oso azkarrak egin. Emaitza on bat lortzera joan beharko da gero, danimarkan kanporaketagatik borrokatu ahal izataeko. Oraingoz, ez dira prest egongo jokalari guztiak Esme Lopez ez baita bihar deialdian sartuta egongo. Bere belauna nahiz eta martxa onean joan Reyes Carrerek ez du bere agerraldia derrigortu nahi izan. Datorren asteazkenean Akabak Cementos La Union-i aurre egin beharko baitio eta irabaziz gero laugarren postutik bi puntura geratuko litzateke.
Espero dugu bihar larunbata Bidebietako harmailak bete-bete egotea goi mailako internazional partida hau ikusteko
HARRERA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN
Gaur goizean Akaba Bera Bera taldeak Markel Olano Diputatu Nagusiaren harrera jaso du, joan den otsailaren 27an Superkopako titulua irabazteagatik taldeari zorionak emateko. Gainera, atzo ostiralak, Kursaal egoitzan egindako ekitaldian Akaba Bera Berak 2007ko Gipuzkoako talde onenaren saria jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.