Idatzi honen bidez gaur Suizako EHF-ren egoitzan egindako zozketaren berri eman nahi dizuet. Bertan, Akaba Bera Beraren urrengo aurkaria, europako errekoparen lehiaketan, LC BRUHL talde suizarra izango dela erabaki da. Gipuzkoarrak itxaropentsu hartu dute parekatze hau, izan ere, suizar taldea ez bait da txapelketa honen indartsuenetariko bat.Leiha honen urrengo partidua urtarrilaren 6an izango da Bidebietan, eta itzulia, kanpoan printzipioz, urtarrilaren 13an. Ligaren txapelketari dagokionez, Akaba bihar neurtuko da etxean Quintercon Perdoma taldearekin.Partiduaren epaile, Fernandez Baranda eta Gonzalez Grau arbitro euskaldunak izango ditugu.Lesioei gagozkiolarik, medikuek gaur bertan Libe Altunaren lotailuen apurketa baieztatu dute. Ebakuntza jasan beharko duen hala ez oraindik ez dute erabaki, baina, momentuz, jokatzerik ez du. Ez eta Veronika Valverdek eta Esther Larreategik, eta orain ere, Matxalen Ziarsolo, gaurko entrenamenduaren ondoren, belaunako lotailu zartadura minez bait dago.
Erabateko garaipen garrantzitsua lortu du Akaba Bera Berak Holandan, hasiberria den Beeker Fusiaren aurkako partiduan. Emaitza bikain honek gainera, ofizialtasuna ematen dio talde gipuzkoarraren europar errekoparen bigarren itzuliaren txartelari. Tati Garmendiaren jokalariak errenta handiarekin hasi dute partidua, izan ere, lehengo larunbateko norgehiagokan Bidebietan, Akabak 25 puntuko diferentzia eta aldeko emaitza lortu bait zuen, baina, hala ere, bi taldeek dena eman dute partiduaren azken minutu arte. Akaba Bera Berak defentsa (6:0) sendoa erakutsi du, joku luzea, tarteak bilatzen eta sortzen, eta erasoaldiak puntutan trebetasunez bihurtuz. Taldeko jokalari gehienak ondo aritu dira pistalekuan, baina zenbait jokaldi nabarmenen protagonista nagusi,Esme López izan dugu, Tati Garmendia eta Natasha Krinc gaztearekin lana batuz.Beeker Fusie talde holandarra 5:1 eta 6:0eoko defentsa sistemak tartekatu ditu, nekez saiatu da gipuzkoarren joku eta posizioen oreka eta indarra ahultzen, baina gehienetan ez du lortu ez eta aurkako atearainoko helduerak goletan bukatu.Beraz, aurrerako pauso berria europear liskarduran Akaba Bera Berarentzat, baina Ligako lehiaketa aurrera doala ahaztu gabe.Urrengo asteazkenean, Q.Perdoma izango du aurkari Akabak etxean. Gipuzkoarrak, astelehenean itzultzen dira Donostiara.
Idatzi honen bidez, bihar arratsaldeko 16,45-etan Akaba Bera Berak HV Becker Fusie holandar taldearen aurkako norgehiagokaren berri eman nahi dizuet. Bidebietako kiroldegian izango da, Europako errekopa lehiaketaren barneko partidua, aurtengo holandar koparen irabazleen aurka. Kanpoko taldean ,hiru jokalari trebe nabarmentzen dira oso (allboko ezkerra, zentrala eta pibotea). Tati Garmendiaren jokalariak, erabat indarberrituak egingo diote aurre partiduari, pasa den asteazken hontan Leon BM talde indartsuaren aurka garaipen garrantzitsua lortu ondoren, Ligaren txapelketaren barne. Partiduaren epaile, Edyta Bochniarz eta Agnieszka Oleskox poloniarrak izango ditugu. Euskal telebistak zuzenki eskeiniko du partidua.
Erabateko garaipen zabala lortu du Akaba Bera Berak, zirriborrotsu eta nahasi agertu den Beeker Fusie holandar taldearen aurkako norgehiagokan, gaur Bidebietako kiroldegian. Gipuzkoarrak jokoa kontrolatu dute, pistan nagusi ageriz eta neurketaren erritmoa (azkarra) zuzenduz,defentsa sendo (6:0 hasieran, gero Tati Garmendia entrenatzaileak 5:1era aldatu du) eta eraso bortitz eta erabakiorra erakutsiz. Holandar taldeak idei eta erreflexu ezean, dena eman dute patiduaren azken minutu arte. Dena den, markagailua bere alde mantentzea erraza oso gertatu da gipuzkuarrentzat, (atsedenaldian 22-7ko abantaila lortua zuten) ,eta noraezean jarraitu du holandar talde gazteak. Akabaren taldean, aise nabarmendu da Llanos Trigueros atezain gazteak, lan bikaina erakutsiz, penalti bat ere geldituz, eta jaurtiketa arriskutsuak, nahiz gutxi izan, trebasatunez gaindituz. Tati Garmendiaren talde osoa halere nabarmendu da, lan honez, partidu osoan zehar. Gipuzkoarrak, horma sendo bat bihurtu dute defentsa, zeharkaezina, joko jarrai bat eskeini dute, baloirik ez dute galdu ia, eta guzti honi kontraeraso trebe bat gehituz, emaitza ona lortzea legezko gauza izan da.
AKABA BERA BERA: Ciobanu, Pinedo (4), López (4), Terve (7)l, Aguirre (3), Ziarsolo (8), Garmendia (3), (equipo inicial), Andersen (1), Trigueros, Arruzazabala, Krnic (4), Minguez (3) y Petrinja (5).
BEEKER FUSIE:Nouwen, Bianca (4), Debby (1), Chantal (2), Fannie (2), Rosie (2), Eefje (4), (equipo inicial), Michelle (2), Miame, Manom, Sophie, Maud, Vivian, Ilona e Isabella.
EXCLUSIONES: AKABA BERA BERA: Arruzazabala (3 y tarjeta roja por acumulación de amonestaciones), Aguirre (1) y Petrinja (1).
BEEKER FUSIE: Fannie (3 y tarjeta roja por acumulación de amonestaciones), y Rosie (1).
INCIDENCIAS:Público cercano a las 300 personas en el Polideportivo donostiarra de Bidebieta, en un partido arbitrado por los colegiados polacos Edyta Bochniarz y Agnieszka Oleskow.
AKABA BERA BERA:Ciobanu, Pinedo (4), Garmendia (4),López (5), Tervel (10), Aguirre (3), Ziarsolo (6), (equipo inicial), Arruzazabala, Andersen (3), Trigueros, Minguez, Petrinja, Krnic(1).
MARINA PARK: Robles, Ericson (6), Slegessi (1), Félix (10), Albillo (1), Egaña (1), Sabich (5), (equipo inicial), San José, Rivas, Sedano, Vila, Topich, Talla, Del Mendes (2).
PARCIALES: 4-3, 9-5, 10-6, 16-8, 17-11,22-16 (descanso), 27-18, 26-20, 29-22, 30-23, 32-25, 36-28 (final).
EXCLUSIONES:AKABA BERA BERA: Arruzazabala (1), Petrinja (1), Pinedo (1) y Ziarsolo (1).
MARINA PARK- San José (1).
INCIDENCIAS: Público cercano a las 300 personas en el polideportivo de Bidebieta, en un partido arbitrado mal para ambos equipos por los colegiados madrileños Juna y Valcárcel.
Merezitako garaipen zabala lortu du Akaba Bera Berak Marina Park kantabriar talde umil baino orekatuaren aurka, Bidebietako kiroletxean. Tati Garmendia entrenatzaileak 5:1eko defentsa aukeratu du eta gipuzkoarrak sendo babestu dute eremua, baloi ugari lapurtu eta jokuari jarraipena emanez, erasoan indartsu, golak eta garaipena lortu arte.Marina Park taldeak (maila estreinatu du aurten, ohorezko sailan), 6:0eoko defentsa sistema erakutsi du gaur pistalekuan, lehen lerro indartsu eta joku orekatu batekin elkartuz, baina ahaleginak ez dira nahikoak izan partidua aurrera ateratzeko.