Superliga ABFn izandako atsedenaldiaren ostean, Espainiako selekzioak Sei Nazio Txapelketan parte hartu ondoren, Akaba Bera Bera itzuliko da leihaketara Parc Sagunti bisita emanez. Valentziarrak dira, donostiarrekin batera sailkapeneko goiko postuetan egoteko faboritoenetakoak.
Mainaz prestatu ahal izan du Reyes Karrerek bere aurreko taldearen kontrako partida, eta talde osoa prest izango du ligako sailkapenerako hain inportantea den partida honetarako. Etxean Elda eta Itxakoren aurka galdu ondoren, Akaba Bera Bera saiatuko da Levante aldean Bidebietan galdutako puntuak berreskuratzen, Cementos La Unión Ribarroja eta Mar Alicanteren kontra egin zuen bezala.
Ligako bost jardunaldi jokatuta, Parc Sagunt laugarrena da sailkapenean, eta Akaba Bera Berak baino puntu bat gehiago badauka. Behin besterik ez du galdu, gaindigaitza den Itxakoren kontra, gol baten diferentziagatik.
Hainbestetan sariduna izan den Cristina Mayok bere taldean ligako golegilerik onena den Milica Danilovic badu, jokatutako bos jardunaldietan 47 gol lortu bait du. Golegile alemaniarrarekin batera, jokalari internazional ugari badu, esaterako Eli López atezaina, Verónica Cuadrado, Noelia Oncina edo Nuria Benzal.
Bestalde, Akaba Bera Berak azaldu egin behar du kanpoan orain arte izan dituen emaitza onak, denboraldi honetan jokatutako bi partidetan garaipena lortu duelako. Gainera, astean zehar bueltatu da Tati Garmendia, Espainiako selekzioarekin jokaera aipagarria izan eta gero. Rotterdameko Sei Nazio Txapelketako finalan, etxeko taldearen kontra, Espainiak lortutako 21 goletatik Garmendiak 6 lortu zituen, Espainiak 22 eta 21 galdu egin zuen partidan.
Parc Sagunt aurkakoa Superliga ABFko seigarren jardunaldiari dagokion partida René Marigil kiroldegian izango da bihar, urriak 25, arratsaldeko 7tan, eta zuzenduko du Fernández Baranda eta González Grau euskaldun epaile bikote esperientziadunak.
Benetan txarra suertatu da Akaba Bera Berarentzat gaur goizean Vienan EHF Kopako hirugarren kanporaketako burutu den zozketa, Errusiako NP HC Rostov-Don taldeari aurre egin beharko diolako. Hain urrutira joateaz gain, bigarren partida Doneko Rostoven jokatuko da Azaroak 8an, eta Bidebietan partida Azaroak 1ean izango da.
Reyes Karrerek zuzentzen duen taldeak gutxien nahi zuenetako talde bat jaso du, bereziki hara joateko antolakuntza eta bidaia konplikatua izaten delako. Horretaz gain, taldea ere indartsua da, bere ligan bostgarrena bait da momentu honetan, eta aurreko kanporaketan Galytchanka ukraniarra gainditu bait zuen.
Talde ezezaguna da Bera Bera taldearentzat errusiarra, baina ez da txantxetakoa izango, selekzioarekin egondako bi jokalari baduelako, Poltoratskaya eta Uskova, eta Pekineko Joku Olinpikoetan zilarrezko domina lortu zuten.
Miloitik gorako biztanle ditu Doneko Rostovek, eta Europar Errusiaren hegomendebaldean dago, Baltikotar errepubiliken eta Hungariaren mugatik hurbil.
Patri Pinedok, segundu gutxi falta zirenean partida bukatzeko, irabazteko gola lortu zuenean, bi puntutako saria eman zion Akaba Bera Berak egindako nekezin lanari. Gol horri esker, partidari buelta eman zioten donostiarrek, nahiz eta Mar Alakantek sei goleko abantailak izatea.
Denboraldi honen hasieran ohizkoa izaten ari den bezala, Reyes Karrerenek zailtasunak izan dituzte partidan sartzeko, eraso eskasak zaila izan zuen etxeko defentsa gainditzeko, eta defentsan egindako lan eraginkorra besterik ez zuen erakutsi lehenengo zatian diferentzia zabalagoa ez izateko.
Etxekoen lehenengo lerroko sendotasunak aukera eman zion markagailuan aurretik jartzeko, eta abantaila ugari izan zuen Esteban Roigek zuzentzen duen taldeak. Horren ondorioz, atsedenaldian Mar Alakanteren abantaila 13 eta 9koa izan zen.
Bigarren zatian Akaba Bera Beraren jokua hobea izan zen, posesioak luzeagoak eta eraginkorrak izan ziren, baina etxekoen abantailak beti bi goletik gorakoa izan zen. Gainera, kalitate gutxiko epaiketak eragozpen gehiago jarri zion talde euskaldunari partida berdintzeko, bitan egon bait ziren zelaiko lau jokalarikin exklusioen ondorioz.
Dena den, partidaren bukaera iristen zen ehinean Reyesen defentsa sendoagoa izan zen, eta kontraeraso eraginkorrak azalduz lortu egin zuen azken minutuotan, 0-5etko partziala lortuz, eta bi puntu erabakiorrak lortuz aurreko postuetan segitzeko.
Akaba Bera Bera oso pozik dago lortutako emaitzarekin, aurreko denboraldietan gertatu ez den bezala, aurten lortu egin bait dute irabaztea nahiz eta joku polita ez egin. Horrek azaldu nahi du taldea heldua egin dela eta handinahikeria badaukala.
Garaipen honekin ligan lau partidutik hirutan irabazi egin du Bera Berak, eta hurrengo asteazkenean, arratsaldeko 7tan, Itxakoren kontra jolasten du. Sendo ari dira Lizarrakoak ligan, porrota ezagutu gabe, baina asteburuetan ez dute lortu Taldeen Fasera pasa Europako Txapeldunen Ligan.
Jardunaldiko berririk onena izan da Amelié Goudjo partehartzea. Pibote frantziarrak debuta egin du ligan, eta gol bat lortu egin du, fibren apurketa ahaztuz, eta defentsan lan ederra burutuz.
PARTIDAREN DATUAK
Emaitza: 25-26 (13-9)
BM Mar Alicante: Sánchez, Triguero (atezainak); M. Luján (2), Tobiasen (2), Möller (2), C. Luján (1), Alonso (3), Ortuño (8), Martín (2), Fernández (3), Núñez eta González.
Akaba Bera Bera: Johanna Bouveret, Patricia Aisa (atezainak), Eider Rubio (2), Verónica Valverde (4), Tati Garmendia (7), Raph Tervel (2), Zulai Agirre, Matxalen Ziarsolo, Kattalin Olasagasti, Patrizia Pinedo (3), Libe Altuna, Yolanda Sanromán (2), Alexandra Lacrabère (5) eta Amelié Goudjo (1).
Reyes Carrerek gidatutako taldea Artikutzako basoetan murgilduko da, eta ondoren, Donostiako Sansustene elkartean egingo dute hamaiketakoa
Igande honetan Iro Landaluzek gidatutako "Udazken Loreak" perretxikoen inguruko saioan eliteko kirolari batzuen sekretuak ezagutuko dituzte. Akaba Bera-Bera eskubaloi taldeko 15 neskak izango dituzte protagonista, Reyes Carrerek gidatuta.
Arikutzako basoan murgilduko dira, eta oraingoan, baloia saskiengatik ordezkatzeaz gain, kirol teknika onddoak jasotzera zuzendu beharko dute. Izan ere, partida bakoitza jokatu aurretik, platerkada onddo jateak energia ematen omen die Bera-Berako neskei.
"Udazken Loreak" saioan ohikoa den legez, basoko ibilbidea bukatu ondoren sari mamitsu batetaz gozatzeko parada izango dute; Donostiako Sansustene jatetxean egingo dute hamaiketakoa.
"Udazken Loreak" igande gaueko 21:30ean izango da ikusgai ETB-1en.
Akaba Bera Berak bigarren zatian egindako hutsek Superliga ABFn jasotako lehenengo porrota eragin zuten txapelduna den Elda Prestigioren aurka, 23 eta 28.
Partidako aurretikoetan, talde donostiarrak omenaldi hunkigarria eman zion Pekinen lau domina irabazi zituen Richard Oriberi, Arkaitz García igerilari paralinpikoarekin batera eta taldeko olinpikoak izan diren Alexandra Lacrabère eta Raph Tervel ere omenduak izan ziren.
Behin bukatuta hasi zen partida, bi taldeak bestea tanteatzen hasi ziren, baina askoz gehiago sartuago Elda taldeak bost minututan utzi zuen hutsean bere atea. Partida epe horretan 3 goleko abantaila lortu zuten, lehenengo zati osoan mantendu egin zutela.
Kanpoko defentsa, hegaletan presionante izan zen 6-0 sistemarekin, eta altuera askokin bere erdikaldean oso ona suertatu zen eta bigarren lerroarekin konbinaketak mozten zituen. Hori ilusita, Tati Garmendiak hartu zuen taldearen mandoa, eta Lacrabèrek egindako jaurtiketekin batera, Akabak lortu zuen atsedenaldiko diferentzia bi golekoa izatea (10-12). Bigarren zatian, aurreko partidetan gertatu zen bezala, Reyes Karreresenek erritmo altua inprimatu zioten partidari eta lortu zuten 12na markagailuan hirugarren minutuan. Baina taldeak aurretik jartzeko aukerak izan zituenean ez zuen lortu batzutan Aitziber Elejagak atezainak eten egiten zuelako, edota jaurtiketak kazkarrak izan zirelako, Akabaren opzioak bertan behera uzten.
Sinestezinak ziren baloi galerak trabatu zituzten partidara bueltatzeko aukerak, eta Eldaren lehenengo lerroko nekeari aurre egiteko, talde alikantiarrak behin eta berriro bilatu zituen bere pibotearekin, Mari Cruz Asensi, konbinaketak, eta hau golegilerik onena izan zen 8 golekin.
Partida bukatzeko 7 minutu falta zirenean Diana Boxek zuzentzen duen taldeak abantailarik nagusiena lortu zuen, zazpi gol, eta ezinezkoa izan zen etxekoentzako diferentzia gainditzea.
Bukaeran egin zuten ahalegina 23 eta 28an markagailua uzteko besterik ez zuen balio. Porrot honekin, Akaba Bera Berak lehenbiziko bi jardunaldietan lortutako lau puntuekin jarraitzen du, eta Eldak lidergoa mantentzen du, hiru partidak irabazi ondoren.
Hurrengo jardunaldian Akaba Bera Berak bisita emango dio Mar Alicanteri, puntu berekin, bi partida berdindu eta bat irabazi egin dute alikantiarrek