Hurrengo astelehean hasiko dira Bera Bera kadete taldeko entrenamenduak. Arratsaldeko 5etarako egon beharko dira jokalari guztiak Anoetako miniestadioan, eta Jon eta Martin izango dira entrenatzaileak. Lehenengo saio honetarako, jokalariek eraman beharko dute kirola egiteko arropa eta korrikan aritzeko zapatilak.
Luxemburgo eta Alemaniako torneoetan izandako nekeak ez du eraginik izan Akaba Bera Bera taldean, Zuazo Barakaldo gainditu baitu 22 eta 27; hurrengo 13an ligaren hasieran izango duen kontrako taldea da bizkaitarra.
Donostiarrek izan dute partidaren controla, joku ona azalduz, bai defentsan eta bai arazoan anitz bariante azalduz. Lehenengo zatian, 5-1eko defentsa sendoa izan da, eta horren ondorioz abantaila lortu du lehenengo zatian Akabak. Atsedenaldian, 8 eta 14koa zen emaitza.
Bigarren zatian Reyes Karreresek defentsan 6-0 egiteko agindua eman du, taldeka lan egiteko eta blokea finkatzeko. Gainera, aprobetxatu egin du aldaketa ugari egiteko, rotazio asko egin ditu, eta Europako txapelketetan gutxien jolastu dutenek izan dute minutu gehiago izateko aukera.
Garaipen hau lortuta, Akaba Bera Berak aurredenboraldi paregabea sinatu egin du, eta ilusio osoz ekiten dio berehala martxan jarriko den Superviga ABF, eta geroago EHF Kopan izango duen partehartzea.
Hurrengo ostiralean, Kirolgik bere 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan barne, Akaba Bera Berak 20 minutuko partida bat jolastuko du Aiala Zarautzen kontra, 19:30etatik aurrera, Donostiako Josean Gaska kiroldegian.
Akaba Bera Berak egiten ari den aurredenboraldi bortitzaren partidak bukatutzat emango du Barakaldoko Zuazori bisita eginez. Denboraldi honetan bere debuta egingo du Zuazo Barakaldok Superliga ABF txapelketan, eta 2008/09 ligako lehenbiziko jardunaldian donostiarren arerioa izango da.
Luxemburgoko Bascherage eta Alemaniako Sika Cup lehiaketetan parte hartu du Akabak, eta 8 egunetan 15 partida jokatu dute Reyes Karreresenek, Europa mailako taldeen kontra, hain zuzen ere. Hori dela eta, talde donostiarrak aurredenboraldian bere ligako izango duen arerio bakarra Zuazo Barakaldo izango da.
Partida honetarako, Akaba Bera Berak Europan zehar jokatutako txapelketetan izan duen jokalari berak izango ditu prest Karreresek, Alexandra Lacrabère zalantza baita Pekinen izandako lesioagatik, eta Esme López eta Libe Altuna oraindik errekuperazio burutzen ari direlako.
Zuazo Barakaldok izan duen aurredenboraldia positiboa izan da, bitan Feve Gijón gainditu duelako, eta beste hainbeste egin du Marina Park eta Béglais frantziarrekin. Bestalde, porrota bikoitza jaso izan du Itxakoren kontra eta C.LE.BA.k ere gainditu zituen bizkaitarrak. Zuazok, iazko taldea mantentzeaz gain, sei fitxaketa egin ditu, eta taldearen helburua kategoria mantentzea da.
Gainera, asteazkena eta osteguna bitartez, Akaba Bera Berako jokalariek Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrora joango dira ebaluaketa fisikoko testak egiteko, eta konprobatzeko zer sasoian daude eta zer lan egin behar duten hurrengo egunetan prestakuntza zehazteko ezinhobeto hasteko hurrengo denboraldia.
Aurredenboraldian Akaba Bera Berak azaldu duen jokua ona izan da, eta Alemaniako Bad Urach hirian Sika Cupeko finalerdietarako sailkatu da. Ostiralean bi garaipen eta berdinketa bat, eta larunbatean beste bi garaipen eta bi porrot jaso ditu, eta sailkapena lortu du finalerdietarako partida baten faltan lehenengo fasea bukatzeko.
Konplikatua antzematen zuen larunbateko jardunaldia, Hypo (Austria) eta Zvezda (Errusia) Txapelketen Ligaren partaideak dira. Hala eta guztiz ere, Reyes Karreresenek oso partida ona egin zuten Hypo taldearen kontra. Lehenengo zatian 4 eta 8 galtzen zuten donostiarrek, baina bigarrenean bere aurpegirik onena azaldu zuten, eta defentsa zorrotza eginez baloi ugari lortu dute berreskuratzea, aurretik jartzeko aukera eman ziona Akabari. Behin aurrea hartuta, partidaren mandoa hartu zuten euskaldunek eta 15 eta 12 irabazi zioten hiru koreatar eta Alemaniako atezaina duen taldeari.
Oraindik hobeto atera ziren gauzak hurrengo partida, Zvezda errusiarraren kontra. Defentsa berriro erabakigarria izan zen, eta 30 minututan 15 eta 10 emaitzarekin lortu zuten irabazi.
Txapelketako bostgarren partidan jaso zuten donostiarrek lehenbiziko porrota, Brasoven (Errumania) kontra. Talde honek Europako Errekopako finalerdietan kanporatu zuen Akaba Bera Bera. Talde errumariarrak aurreko denboraldiko talde bera dauka, eta 19 eta 11 emaitzarekin lortu dute garaipena. Tati Garmedia beteranoak ezin izan du parte hartu, lehengo partidan izandako zartadura batengatik.
Jardunaldiko azkeneko partidan Noruegako Byasen taldeak 18 eta 14 irabazi dio Akabari. Dena den, eta bestelako emaitzak kontutan izanik, finalerdietarako sailkatu da taldea, oraindik partida bat jokatu gabe dutenean, Bayer Leverkusenen kontra, hain zuzen ere.
Bad Urachen (Alemania) jokatutako Sika Cup txapelketan Akaba Bera Berak izan duen partehartzea oso merituduna izan da, sailkapenean laugarren postua lortu baitu, hurrengo denboraldian Txapelketen Ligan egongo diren hainbat talde gaindituz.
Leihaketa honetan ikusi egin da nahiz eta aurredenboraldian izan, Akaba Bera Berak ondo eginiko taldea eta sendoa daukala, eta gainera bederatzi partida jokatuz hiru egunetan, oso talde indartsuen kontra. Fitxaketa gutxi baina onak egin dute donostiarrek.
Igandearen partidak hasi dira lehengo fasearen (guztiok guztien kontrakoa 30 minutuko partidetan) azkeneko partidarekin. Bayer 04 Leverkusen izan da euskaldunen arerioa eta Reyes Karreresenek bazekiten finalerdietarako sailkaturik zeudela laugarren postuarekin. Partida honen emaitza 13na izan da.
Partida hori bukatu eta berehala erabakigarria izan den gurutzaketa jokatu izan dute Rulmentul Brasov (Errumania) taldearen kontra. Talde honek aurreko denboraldian Europako Errekopako finaletik kanpo utzi egin zuen Akaba. Eta berriro ere izan dira errumaniarrak garaile, 19-16 gaindituz Akaba Bera Bera, oso partida ona burutu duela. Partida hau 40 minutukoa izan da eta nahiko parekatua suertatu da. Serio ageri den Akabak kontrako saiakerak eten egiten zituen, eta atsedenaldian emaitza 11na zen. Bigarrenean, Brasovek aprobetxatu egin du minutu batzutan huts batzuk egin dituztela donostiarrek bi goleko abantaila hartzeko. Gauza ezberdinak proposatu ditu Karrerek partidan berriro sartzeko, baina errumaniarrek lortu dute diferentzia mantentzea, eta finalerako pasea.
Hirugarren eta laugarren postua lortzeko partidan nekea somatu egin dute euskaldunek, azkeneko hiru egunetan 9 partida jokatzeaz aparte azken 8 egunetan 15 jokatu egin baitu. Horretaz aprobetxatu egin da Byasen norvegiarrak hirugarren postua lortzeko, 18 eta 27 emaitzarekin.
Oso probetxagarria izaten ari da Akaba Bera Berako aurredenboraldia, distiratsua esan daiteke, Bascharage (Luxemburgo) txapelketan lortu zutelako aurreko astean, eta kalitate handiko beste torneo honetan laugarren postua, Txapeldunen Ligan aritzen diren taldeen kontra.
Hurrengo asteazkenean Akaba Bera Berak bukatutzat emango du aurredenboraldiko partidak, Barakaldoko BM Zuazo taldearen kontra jokatuz.