Bera Bera Eskubaloi taldeko pibote brasildarra Dara Carvalhok ondo ezagutzen du larunbateko arerioa. Izan ere, Bidebietara etorri aurretik denboraldi batez jokatu zuen Alacanten. Horregatik, “partida zaila eta korapilatsua” espero du “sailkapenean goian egon nahi duen taldea delako”. Bere ustez, “ez dago faborito argirik, agian etxean jokatzen dugulako abantaila izan genezake”.
Mar Alicante taldeak urtez urte jokalari ugari aldatzen dituenez “hobe da beraien aurka orain jokatzea” adierazi du brasildarrak. “Baikor” dago Dara “astean zehar oso lan ona bete dugulako”. Hori da azpimarratu nahi duena, hau da, “talde honek gustuko du lana, bere entrenatzaileak ere lana besterik ez du buruan, sakrifizio handiko taldea da, alegia”.
Dara Carvalho Dinizek eskarmentua du Espainiako Ohorezko Ligan, izan ere, Leonen hiru urte igaro zituen, bana Eldan eta Alacanten eta bigarren denboraldia betetzen ari de Bera Bera Eskubaloiarekin. Donostian “oso gustora” dagoela dio. “Bizitza osoa hemen daramadala dirudi, bertara egin naizela uste dut”. Eta “ardura” gehiagori heltzeko “prest” dago. “Iaz gutxiago jokatu nuen baino taldeari eginda nago eta laguntzeko irrikaz”.
Taldean nahiz maila pertsonalean erronkaz beteriko denboraldia du Darak. Mar Alicanteren aurka jokatu ostean Mexikora egingo du bidaia Joku Panamerikarretan parte hartzeko, Cleba Leon taldearen aurkako partidarako baja izango delarik. “Joku Olinpiadetako txartela dugu jokoan eta lortzea espero dugu” baieztatzen du. Horrez gain, “buruan” du abenduan Mundiala ospatuko da Brasilen. “Txapelketa gure herrian jokatzen delako eta guretzako ardura handia delako” adierazten du Bera Bera Eskubaloiko pibote titularrak.