Denboraldi honetan hainbat lorpen eman dituen taldea mantentzeko helburuarekin jarraitzen du Akaba Bera Berak, eta horretarako azken egun hauetan Johanna Bouveret atezainak, eta Matxalen Ziarsolo hegalekoak erabaki egin dute talde donostiarrakin jarraitzea.
Jokalariek, hurrengo 31 bukatzen zutela kontratua, oneritzia eman die Akaba Bera Berak egindako lanarai, eta lortutako emaitzei, eta berritzea erabaki dute, urte baterako Bouveret kasuan, eta bi urtetarako Ziarsolorentzat. Bouveretek, Tervelek egin zuen bezala, argi utzi dute hurrengo denboraldian Txapeldunen Ligarako sailkapena lortzekotan, urte bat gehiago emango dutela taldean.
Bere bigarren denboraldia eman du Johanna Bouveretek kluban, titularra izanda, eta azkeneko Erregina Kopan atezain onenaren ikurra irabazi zuen. Irailean 28 urte beteko ditu, eta Frantziako selekzioarekin 12 alditan egon da. Bera Bera taldearekin 2008an Supercopa irabazi egin zuen eta 2009an Erregina Kopa.
Bestalde, sinatutako berria betetzerakoan, Matxalen Ziarsolok hamar denboraldi emango ditu talde donostiarran, klubak lortutako titulu guztietan parte hartu du, 2007 eta 2009ko Erregina Kopetan, eta 2008ko Supercopan. Jorge Dueñasek deitu zion selekzioko azkeneko partidetarako, eta 7 aldiz egon da bertan, 13 gol lortuz.
Bidebietan esango dio agur Akaba Bera Berak ABF ligari, azkeneko jardunaldian Feve Bm Gijonen aurka jolasten, eta eskubaloi jai eder bat ospatzen, hamarka ikaslekin, eta Ohorezko Mailako partidarako sarrera doan izanda.
Denboraldi arrakastatsu honi amaiera emateko, Bera Berak omenduko ditu bere oinarriko taldeak eta bere zalegoa, eta arratsaldeko hirutatik aurrera izango dira jokoak, partidak eta hainbat ekintza, ligako azken partida hasi baino lehen, eta zalegoak Kopako txapelduna eta ligan laugarrena izan den taldea omentzeko aukera izango du.
Ez du sailkapenean eragina izango Akaba Bera Bera eta Gijonen arteko partida, baina zalantzarik gabe interesgarria izango da, donostiarrek bere zortzigarren garaipen jarraiturik nahi dutelako. Bestalde, asturiarrek zortzigarren postuari eutsi nahi diote, eta momentu honetan Molly Clebarekin borrokan dira hori lortzeko.
Joaneko partidan, Akaba Bera Berak 21 eta 23 irabazi zuen, eta garaipen hartan lortu zuten laugarren postua estreiniko aldiz, eta mantendu egin dute liga bukatu arte.
Gainera, azkeneko aukera izango da taldea utziko duten jokalariak kamiseta urdinakin ikusteko; halaber, Patri Pinedo, Yolanda Sanromán eta Alexandra Lacrabère.
Baina, partidaren garantizas aparte, protagonista izango da Bidebietako kiroldegian izango den aurreko festa, arratsalde osoan, benjamin eta alebin kategoriako ikasleekin.
Hiruetatik aurrera minihandball partidak, jokoak, eskubaloiko ekintzak, eta zozketa ugari izango dira, kirol materiala, taldeko arropa ofiziala, eta Ohorezko Mailako partidaren atsedenaldian Wii konsola bat zozketatu da partehartzaileen artean.
Akaba Bera Bera taldea Almeriara abiatu da helburu bat lortzearren, Vicar Goya gainditu eta jardunaldi baten faltan ABF ligan laugarren postua ziurtatu, inoiz lortutako posturik onena berdintzeko.
Lorpen honekin amanera ezinhobea emango zion Reyes Karrerek zuzentzen duen taldeak denboraldi honetara, Erregina Kopa irabazita, eta ABF Kopan txapeldunordea.
Ez da erreza ez izango hau lortzea, larunbat honetako partidan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Vicar taldeak bi puntuak behar dituelako seigarren postua mantentzeko, Elcherekin leian dago horretarako, eta horrek hurrengo urtean EHF Kopan parte hartzeko aukera eman dezake.
Miguel Ángel Floridoren taldea denboraldi txukuna betetzen ari da, Erregina Kopan parte hartu zuen, eta Joao maila ona azaldu zuen, eta horrek goi taldeak jarratzaileen artean hoberenaren titulua eman dio. Ziuraski “Susu” Koleva hispano-bulgariarrak ezin izango du partidan jokatu lesionaturik egoteagatik, baina talde ona osatzen du Almeriarrak, eta guztien artean kalitatezko bi japoniar dira, Hayafune eta Komatsu, eta Popovic, hurrengo denboraldirako Eldak fitxatu berria, eta oso ondo aritzen dela bai lateralean baita pibotean ere.
Normalean gaizki pastasen dute donostiarrak Almerian emaitza positiborik lortzeko, eta bere alde hoberena azaldu behar izango dute bi puntuak lortzeko. Horretarako nahitaezkoa izango da defentsa ona burutzea, joaneko partidan, Urtarrilean, gertatu zen bezala, Akaba Bera Berak 26 eta 21 irabazi egin zuela.
Hori lortzeko, eta espero ez den Parc Sagunten porrot galantaren zain hirugarren postua lortu ahal izateko, talde osoa izango du prest Karrerek Almerian.
Partida Ruiz González eta Zapico Fernández epaile asturiarrek zuzenduko dute.
Akaba Bera Berako Kirol Zuzendaritzak bere fitxak mugitzen hasi da hurrengo denboraldirako taldea osatzen, eta lehenbiziko berria izan da Libe Altunak bere kontratua berritu egin duela. Zarautzeko eskubi hegalekoak bi denboraldi gehiago emango ditu talde donostiarran.
Nahiz eta 23 urte besterik ez izan, badira bost denboraldi Bera Beran dagoela jokalari gipuzkoarrak, lesio larriak gaindituta, ematen duela betirako ahaztu egin dituztela, eta aurten azken urteotako emaitza onenetakoak lortu dituela bere jokoan.
Berrikuntza honekin, klubak jokalari ezkertia, klubarekin eta zaleekin identifikatua, eta azken urteotako arrakastetan parte hartu duela.
Honela, hurrengo denboraldirako taldea forma hartzen ari da, Altunarekin batera, kontratua indarrean daukaten beste bost jokalari badirelako; halaber, Tati Garmendia, Esme López, Zulai Agirre, Verónica Valverde eta Kattalin Olasagasti.
Bestelako jokalariekin, aurten kontratua bukatzen zaiela, klubak hitzegiten hasia da, hurrengo urtean hain emaitza ona eman duen taldea mantentzeko asmoz, Erregina Kopa irabazita, ABF Kopan txapeldunordea, eta ABF ligan ia lortua den laugarren postua, inoiz lortutako posturik onena berdinduko duela.
Bestalde, taldea ondo prestatzen ari da Vicar Goyaren kontrako partida, eta horretarako hurrengo osteguneko gauean Almeriarantz abiatuko da. Ez da partida makala izango, geratzen diren bi jardunaldietan etxeko taldeak Elchekin batera borrokatuko duelako seigarren postua lortzeko, agian Europan aritzeko aukera emango duela.
Donostiarrentzat, ordea, lehenbiziko aukera da laugarren postua ziurtatzeko, eta Parc Saguntek duen hirugarren lekuaren bila joateko, nahiz eta ia lortuezina izan.
Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen liga bukatzeko, eta Akaba Bera Berak Elche-Mustangen bisita jasoko du, donostiarrei geratzen zaien partida zailenetako bat. Alacanteko taldeak denboraldian sorpresa nabarmenetakoen bat izan da, sailkapenean seigarrena, eta joaneko partidan Elchen Akabari 24-25 irabazi zion.
Elche-Mustangen kontra garaipena lortzekotan, bihar arratsaldeko 7etatik aurrera, Akaba Bera Berak aurrerapauso handi bat eman dezake ligan laugarren postua ziurtatzeko, bere atzetik datorren taldea puntu berekin, Mar Alicantek, ligako bigarrenaren, Prosolia Gaviota Elda, jasoko du.
Dena den, ez da partida erraza izango Akaba Bera Bera talderako, nahiz eta 10 puntu egon talde bat eta bestearen artean, Elchek denboraldi txukuna betetzen ari da, seigarren postuan kokatua, eta garaipen baino galera gehiago lortuta. José Aldeguerren taldean Ana Paula Rodrigues arituko da, ligako golegilerik onenetakoa, eta hurrengo denboraldirako Eldak fitxatutakoa.
Urtarrilan gertatutakoa ez errepikatzeko, Bera Berak ondo aritu beharko da 3-3 arrisku handiko eta deseroso defentsa gainditzeko, joaneko partidan ondo atera bait zitzaion Levante taldekoari. Horretarako beharrezkoa izando da paseetan huts ez egitea, eta inguru zabaleko probetxoa ateratzea, defentsa ireki hori apurtu ahal izateko.
Hori lortzearren Reyes Karrerek ondo gidatu egin behar du bere taldea, Raph Tervel oraindik dudan dagoelako, Kopa jokatu zenetik giharran sufritzen ari den kontraktura baten ondorioz. Gainera, Yoli Sanromanek erantzun ona eman dio infiltrazio bidez tratamenduari, eta berriro ageriko da partidarako zerrendan.
Partidaren epaileak Gude Prego (Euskadi) eta Monge Arroyo (Katalunia) izango dira.