Taldeko aurredenboraldia Abuztuak 1ean hasiko da, nahiz eta jokalariak lan fisikoa egiten jadanik izan, eta prest dituzte izango dituzten partidak, Sika Cup-en bigarren aldiz jarraian parte hartuz, eta Nimeseko Txapelketa barne.
Reyes Karreren taldea Abuztuaren 8an izango du bere estreinaldia Zumaiako XXVI. Uda Torneoan, non Itxako izango du kontrakoa. Hila bereko 12an bisita itzuliko dio Bera Berak Itxakori.
Bi partida hauen ondoren, taldea Abuztuak 21etik 23ra Nimeseko Nazioarteko Txapelketan izango da, etxeko taldearen (DH1 ligakoa), Suitzako Spono Notwillen eta Tunisiako selekzioaren kontra jokatuz.
Lehiaketa hau bukatuta Alemaniarantz abiatuko dira, Bad Urachen izaten den Sika Cupen parte hartzeko. Agian Europako txapelketarik inportanteena da hau et abigarren aldiz jarraian izango da Akaba Bera Bera. Talde donostiarraz gain, Hypo (Austria), Buducnost (Montenegro), Byasen (Noruega), Zvezda (Errusia), eta Alemaniako Bayer 04 Leverkusen, Göppingen eta Sindelfingen taldeak izango dira.
Prestakuntza partidekin amaitzeko, partida bikoitza izango du Bera Berak ABFen berria den Castro Urdialesen kontra. Talde kantabriarrak fitxaketa ugari eta kategoriazkoak egin ditu, eta beraien kontra izango da Iraileko 2an eta 9an.
Gazte Mailako Bera Bera taldeak urte ezinhobea izan du, eta Euskal Ligara igoera lortzeaz gain, taldeka eta klubaka, Uztailak 5etik 10era Peñiscolako Nazioarteko Txapelketan izan den garailea izan da. Gainera, senior mailan lortu dute garaipen hori, kontutan izanik taldea osatzeko Bigarren Nazionaleko hiru jokalari izan direla. Titulua lortzeko, Bera Berak Alcañiz, Amposta eta Alcalá de Henareseko Iplacea taldeak gainditu ditu.
Kadete mailako taldeak, ordea, laugarren postua lortu du, Espainia osoko eta Danimarkako arerioen kontra.
Kontutan izanik taldeak plantila murriztuakin izan direla, benetan arrakastatsua izan da Bera Bera taldearen partehartzea.
Akaba Bera Bera taldeko pibotea den Amelie Goudjo Mediterraneo Jokoak irabazi dituen talde frantziarran izan da, Pescaran (Italian) izandako finalan Turkiaren aurkako finalan garaipena lortuta, bi luzapen jokatuta (32-33).
Brontzearen bila partidan, Espainiak, Matxalen Ziarsolo eta Eider Rubiorekin, ez zuten partidan parte hartu Dueñasek erabaki zuelako, eta galdu egin zuen 25 eta 30.
Arrakastatsua izan da frantziar selekzioari Amelie Goudjok izan duen itzulera, eta finalan oso ondo aritu zen Bera Bera taldeko jokalaria, sei jaurtiketan 4 gol lortuta Turkiaren aurkako finalan.
Eider Rubio eta Matxalen Ziarsolok, Akaba Bera Bera taldeko jokalariek, brontze domina lortzeko aukera izango dute Pescaran (Italia) izaten ari diren Mediterraneoko Jokoetan.
Finalerdietan Frantziaren aurka 23 eta 24 galdu egin zuen Jorge Dueñasen taldeak, eta finaletik at geratu da. Finalan Frantziako selekzioa Turkiaren kontra izango du larunbatean, turkiarrek bere partida guztietan garaipena lortu ondoren, eta atzoko finalerdietan Montenegro gainditzen.
Dena den, Akaba Bera Berako jokalari bat izango da finalan, Amelié Goudjo pibota frantziarrak bere selekzioaren egon da Espainia gainditu duen taldean.
Europako txapelketan bigarren postua lortu ondoren, Espainiako selekzioak beste lorpen bat bilatuko du Mediterraneoko Jokoetan brontzea lortzen badu.
Pescaran (Italia) bilduko dira arratsalde honetan Mediterraneoko Jokoen finalerdietan Akaba Bera Bera taldeko jokalari guztiak, Frantzia eta Espainia arteko 16:30etan izango den partidan.
Jorge Dueñasek zuzentzen duen taldean Eider Rubio eta Matxalen Ziarsolo izango dira, eta Frantziako selekzioan Amelié Goudjo pibotea izango da.
Lehiaketan hasiera txarra izan zuen Espainiako selekzioa, Turkiaren kontra 24 eta 26ko porrota jasota, baina hortik aurrera nabarme gainditu ditu bestelako arerioak, Grecia (36-14), Italia (20-40) eta Kroazia (34-17). Akaba Bera Berako jokalariek partida guztietan parte hartu dute, eta espero dute dominaren bat lortzeko aukera izatea.
Beste finalerdia Turkia eta Montenegroren artekoa izango da.