Gaur goizeko 9etan, Zurriolako hondartzan aurredenboraldiko entrenamenduak hasi dituzte Akaba Bera Berako jokalariak, baina ez kirola egiteko zapatilak jarriz, surfean aritzeko neopreno janzkiekin baizik.
Ekintza honek, Bera Bera klubeko surf eta eskubaloi sekzioen arteko laguntzakin, klubeko zeharkakoa azalduz, Akabak aukeratu egin du aurredenboraldiko saioei hasiera emateko, eta “oso positiboa izan da, aprobetxatu dugulako jokalariak berriro elkartzeko, berriak ezagutzeko, eta guzti hori giro aktibo baina pozgarri batean”, adierazi du Reyes Karrerek, taldeko entrenatzailea.
Aurredenboraldian 18 jokalari izango dira, lehenbiziko taldeko 17 jokalariak gehi filialeko Maite Alcoba, eta goizeko 9etan izan dira hondartzan material, teknika, seguritate eta surfa egiteko oinarrizko jakinbeharrak jabetzeko Bera Berako surf ataleko monitoreengandik. Bukatu eta berehala, Kantabrikoko uretan sartu dira bai jokalariak eta baita entrenatzaileak ere ekintzarekin hasteko, eta “harrigarria izan da ordu batean jokalari pilo lortu duela taula gainean jartzea eta olatuak hartu. Nabaritzen dira kirolari handiak direla”, azaldu du Alain, surf ataleko arduraduna. Ordu betez izan dira Zurriolako olatuekin borrokan jokalariak lan polita eta gogorra eginez.
Saioa bukatzerakoan, talde osoa bildu egin da ezagutzeko aurredenboraldiko irizpideak, eta prestakuntza aztertzeko, eta horrela eman dute bukatutzat lehenbiziko kontaktua entrenamenduekin.
Lehenbiziko aldiz ikusi ahal izan dira bere taldekideekin fitxaketa berriak, Anna eta Evgeniya Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Ane Herrero eta Alba Menéndez gipuzkoarrak.
Hurrengo larunbatean, goizeko 10etan Anoetan, jokalariek ekingo diote lan fisiko eta taktikoari, eta gogorra izango da egunero bi saio izango dutelako, bai goizez eta baita arratsaldez ere, asteazkenetan izan ezik (soilik goizez), larunbatetan partidak izango direla, eta igandetan, egun librea izango dutela.
Ongietorria eman die atzerritik etorritako hiru fitxaketa berrie Akaba Bera Berako Presidenteak, Fernando Diezek. Errusiatik etorritako Anna eta Evgeniya Punko ahizpak, eta Kroaziako Ana Krizanac atezaina jadanik Donostian dira.
Ane Herero eta Alba Menéndez gipuzkoarrekin batera, hiru jokalari hauek osatzen dute Akaba Bera Bera taldeko jokalari berriak, hurrengo denboraldi berriari itxaropentsu begiratzeko, eta gutxienez iazko lorpenak berdintzeko. Fernando Díezek adierazi duenez, “jokalari hauekin oso ondo indartu egin dugu taldea. Espero dugu fitxaketa hauetan asmatzea”; baina horretarako beharrezkoa izango da “guztion artean beren integrazioa bai hirian, baita taldean ere”, argitu egin du Díezek.
Bidai luzea izan dute Punko ahizpa gazteek, baina badira Reyes Karreren aginduetara, eta bihar (larunbata) Zurriolan izango dira taldekideekin aurredenboraldiari hasiera emateko, saio berezi bat izateko, surfa egingo bait dute. Anna eta “Yenia”, 20 eta 22 urtekoak, etorkizun handiko jokalari ezkertiak dira, eta Lacrabère frantziarraren lekua beteko dute, taldeari kanpoko jaurtiketa eta altuera emanez. “Kuban” Krasnodar taldetik etorritakoak dira biak, eskubiko lateralean jokatzen dute, eta internazionalak izan dira formazio kategorietan. Donostiara iristerakoan, Punko ahizpak azaldu dute “ilusio handiz etorri gara. Lehenbiziko aldia da Errusiatik kanpo jokatuko dugula, eta espero dugu klubarekin bi urtetarako hartu dugun konpromezua ondo ateratzea”. “
Bitxikeri modura, esan behar da jokalari errusiarrak izan direla lehenbizikoak bere taldekidea den Ana Krizanac ezagutzen, Frankfurteko aireportuan topo egin zuten abioia hartzeko, eta horrela Bilbora iristerakoan aintzinatik ezagunak zirela ematen zuen. Famatua den Mazedoniako Kometaletik etorritakoa de Ana Krizanac, eta 20 alditan baino gehiagotan internazionala izan da Kroaziakin. Donostiarren atean borrokatu egin beharko du Johanna Bouveret eta Patri Aisarekin, indartsua izango da, nabarmen, Bera Berak izango duen atea. Ana Krizanacek adierazi du “pozik nagoela etapa berri honekin”, eta espero du “iaz Kometalen izandako arazoak ahaztea. Oso erreferentzi onak ditut talde honetaz, eta ziur nago lan txukuna burutuko dugulaz”.
Bere taldekideekin batera, jokalari hauek hurrengo larunbatean hasiera emango diote entrenatzeari, surf saio batean, Bera Berako atalek egiten duen zeharkako lanari esker, eta aukera polita izango da ohizko ez den giro batean taldea ikusteko. Uretan ondo aritzeko saioa 9etan hasiko da, eta oinarrizko ezagupen batzuk jaso ondoren, taularen gainean jarritzeko gai izango dira. Astelehenean, ordea, lan fisiko eta teknikoa hasiko da, eta Zumaian izango du, Abuztuak 8an, bere lehenbiziko partida, liga eta EHF Kopako txapelduna den Itxako Reyno de Navarraren kontra.
Hurrengo larunbatean, Abuztuak 1, Zurriolako hondartzan aurredenboraldiko entrenamenduak hasiko dituzte Akaba Bera Berako jokalariak, baina ez kirola egiteko zapatilak jarriz, surfean aritzeko neopreno janzkiekin baizik.
Ekintza honek, Bera Bera klubeko surf eta eskubaloi sekzioen arteko laguntzakin, klubeko zeharkakoa azalduz, Akabak aukeratu egin du aurredenboraldiko saioei hasiera emateko, “lagunarteko taldea osatzeko eta etorri berriekin harreman estuagoa izateko baliogarria izango da, lan ezberdin, dibertigarri eta gogorra egiten”, adierazi du Reyes Karrerek, taldeko entrenatzailea.
Aurredenboraldian 18 jokalari izango dira, lehenbiziko taldeko 17 jokalariak gehi filialeko Maite Alcoba, eta goizeko 9etan izango dira hondartzan material, teknika, seguritate eta surfa egiteko oinarrizko jakinbeharrak jabetzeko. Bukatu eta berehala, Kantabrikoko uretan sartuko dira ekintzarekin hasteko, “ikasiko bait dute taula gainean zutik jartzeko eta uretan nola aritzen”, azaldu du Alain, surf ataleko arduraduna. Ordu betez izango dira Zurriolako olatuekin borrokan jokalariak lan polita eta gogorra eginez.
Lehenbiziko aldiz ikusi ahal izango dira bere taldekideekin fitxaketa berriak, Anna eta Evgeniya Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarrak, eta Ane Herrero eta Alba Menéndez gipuzkoarrak. Atzerritik etorritakoak gaur (asteazkena) Bilbora iristekoak dira, gauerdian, Frankfurretik, eta bertan klubeko batek hartuko ditu Donostiarantz ekartzeko.
Harrobitik etorritako Ane Herrero, eta Zarautzetik heldutako Alba Menéndez osatutzat eman dute Akaba Bera Bera taldea. Hurrengo denboraldian, 2009-2010, 17 jokalari izango ditu talde donostiarrak, eta hurrengo larunbatean, Abuztuak 1ean martxan jarriko dira.
Bost jokalari berri izango du taldeak hurrengo denboraldian, bi hauetatik aparte Errusiako Punko ahizpak eta Kroaziako Krizanac izango dira, jokalari gazte eta helduak izango duen taldea eginez.
Ane Herrero Arrasaten jaioa izan zen duela 18 urte, eta bere bigarren denboraldia egingo du kluban. Oñatiko Aloña Mendin eman zituen bere lehenbiziko urteak eta iaz Bera Berara iritsi zen. Horrek junior selekziora joateko aukera eman dio, eta berehala Hungarian hasiko den kategoriako Europako Txapelketan izango da.
Potentzia handiko zentrala, jokoa ondo ikusten duena eta zuzena, errez lortzen duela gola. Bere altuera falta (1,70koa da) amorruz eta intensitate handiz ordezkatzen du, eta lehenbiziko lerroko edozein lekutan jokatzeko gai da.
Bestalde, Alba Menéndez 18 urtekoa da ere, eta Zarautzen jaioa. Bere jaioterriko taldetik etorriko da Akaba Bera Berara, formazio arlo osoa Zarautzen eman ondoren. Junior selekzioaren deia jaso egin du ere aurten, baina azkenean Hungariara joango den zerrendatik kanpo geratu da.
Herrero bezala, 1,70koa da, baina jokoan erabat dezberdina. Esker lateralan jokatzen du, eta askotan hartzen du parte jokoan, biziki laguntzen bait du baloia mugitzen. Saltu harrigarria dauka jokalari honek.
Bi jokalari hauek, gehi Punko ahizpak (20 eta 22 urtekoak), lagundu egin dute Donostiarren lehenbiziko lerroa gazteago egiten, Sanromán, Pinedo eta Lacrabèren bajak betez, eta Garmendia, Rubio eta Tervelekin postu horiek konpartituz.
Hurrengo Abuztuak 1ean aurredenboraldiko lehenbiziko saioa izango du, eta lehenbiziko partida aste bat geroago izango da, Zumaiako Txapelketan, Itxakoren kontra.
El próximo 1 de agosto, el Akaba Bera Bera realizará su primer entrenamiento de la pretemporada, mientras que el primer partido está previsto para el 8 de agosto, en el Torneo de Zumaia, enfrentándose al Itxako.
Urriak 31 – Azaroak 1eko asteburura arte ez da bere europar txapelketa faboritora itzuliko Akaba Bera Berak, hirugarren kanporaketan hasiko bait da Errekopa.
Hurrengo asteartean, Uztailak 21, Vienan izango da partiden zozketa, non izango dira Europako 23 Kopa garaile, gehi aurtengo txapelduna KIF Vejen (Danimarka).Hurrengo kanporaketan, final zortzigarrenetan, sartuko dira ere Txapeldunen Ligan multzo fasean hirugarrenak izan zirenak.
Berrito itzuliko da Akaba Bera Bera Errekopara, iaz EHF Kopan egon bait zen, eta aurten izango da paper txukunena burutu zuen lehiaketara, duela bi urte finalerdietan izan zelako, Brasov errumaniarren kontra galduta.