Gaur Kirol eta Kanpo Ekintzako Diputatuak, Iñaki Galdosek, Aldundiko egoitzan harrera emango dio Akaba Bera Bera taldeari gaur goizean, 12tan, Iñaki Ugarteburu Kirol Zuzendariaz lagunduta. Hori dela medio ohartarazi nahi dute joan den Apirilak 5ean, Monovarren (Alacant) XXX Erregina Kopan lortutako tituluaren garrantzia.
Honela saritu nahi du Foru Aldundiak talde honek egindako lana, Gipuzkoan arrakastatsuena, eta azken hiru urteotan hiruna titulu lortu dituela. Horregatik gero eta sarriago izaten dira halako ekintzak, berri pozgarria Bera Bera klubarako.
Jokalari eta teknikari guztiak, Fernando Díez presidentearekin batera, ekitaldi honetan izango dira, Diputatuari titulua emateko, eta proiektu profesional eta emaitz oneko honen fruitua zatitzeko, beharrezkoa izaten bait da Foru Aldundiko laguntza aurrera eramateko.
Defentsa ikaragarriak, eta Johanna Bouveret atezainaren lan ezinhobeak eman dio Akaba Bera Berari bere bigarren Erregina Kopa Monovaren (Alacant) Prosolia Gaviota Eldari 25 eta 19 irabazi ondoren
Benetan ondo aritzen dira donostiarrak halako txapelketetan, azken lau urteotan Erregina Kopako finalan izan bait dira, 2007an eta 2009an tituluak lortuz. Titulu berri honekin nabarmen da kluba honek izandako gorakada, Espainiako nesken eskubaloian onenen artean kokatuz..
Poza zabaldu zen taldean bukatzeko seinalea entzuterakoan, eta han zegoen hogeina zaletuekin ospatu zuten txapelketa, azalduz Kopan talderik indartsuena izan dela, laguntasun, seriotasun eta emaitzak azalduz.
Horren proba izan da gaurko finala, ABF ligako bigarrena, Elda, gainditu baitutelako nabarmen hobea izanez. Lehenbiziko minutuetan bi taldeek bestea ezagutuz eman zituzten. Elda aldetik Soit eta Tivadar errumaniarrak ondo aritu ziren kanpotik, eta Asensio pibotearekin konbinaketak sortuz. Akaba Bera Beran, ordea, bere ohizko kontraerasorako jokoan oso ondo aritu zen Matxalen Ziarsolo, lehenbiziko aukerak gol bihurtu zituela.
Hogeigarren minutura arte berdintasuna izan zen nagusi, nahiz eta alacantekoek abantaila txikiak izan. Baina Akaba Bera Berako defentsa sendoa zen hegaletan eta zentroan, eta lateraletan oso ondo aritu zen kanpoko jaurtiketak egiten ez uzten. Gainera, Bouveret atezainaren lana oso ona izan zen.
Partida 9-6ko kontra zegoenean, Reyes Karrerek hutsartea eskatu zuen, eta 5-0 goleko partziala lortu izan zuen. Horrela, atsedenaldian donostiarrek 10 eta 14ko abantaila lortu zuten.
Bigarren zatian izugarri ondo aritu zen defentsan Bera Bera, eta nahiz eta Elda diferentzia murrizten saiatu, ezinezkoa sortu zen. Bigarren zatiko erdian momentu zailenak pasa zuen Bera Berak, bitan bi minutu egon zen bi jokalari gutxiagokin, zigortuta izan zirelako epailengatik. Nahiz eta bi goletara jarri, berriro topo egin zuten Boxenek Bouveretekin.
Azken minutuetan bi lerroen artean konbinaketak ezinhobeak izan ziren, et ahorren ondorioz Amelie Goudjo 4 gol sartu zituen, partida amaitutzat emateko.
Arrakasta sinesgaitza izan da Erregina Kopa hau Akaba Bera Berarentzat, eta adierazi du lan ikaragarria egiten ari dela talde donostiarrak, aurten txapeldunordea izan dela ABF Kopan, eta orain ligan laugarrena dela, hirugarren postua hiru puntutara daukala. Titulu honekin Bera Berak hurrengo urtean Europako Errekopan parte hartzeko txartela lortu egin du.
Nahiz eta Akaba Bera Bera Monovaren (Alacanten) egon XXX Erregina Kopa jokatzeko, taldeko zaleek aukera izango dute txapelketa zuzenean jarraitzeko, bai telebistaz, eta baita interneten bidez ere.
Hauek dira konfirmatutako komunibabideak:
Telebista:
Grabatutakoa. Gran Monóvar Ecociudad - Akaba Bera Bera. Apirilak 3, ostirala, 22:00etan TVVI (Televisión Valenciana INternacional) TDT bidez.
Akaba sailkatzekotan, zuzenean. Akaba Bera Bera - Itxako - Molly Cleba partidako garailea, finalerdia. Apirilak 4, larunbata, 18etan ETB-3n.
Akaba Bera Bera sailkatzen bada. Finala, Apirilak 5, igandea, 16:00tan ETB-3n.
Irratia:
Zuzenean. PDA Multimediak Erregina Kopako partida guztiak emango ditu, eta egunero 14:30etatik 16:00etara saio berezi bat Monovarretik.
Interneten bidez entzun daiteke irrati hau: www.radiociudad.com, eta www.pdamultimedia.com.
Parc Sagunt taldearen kontra ligako partida aurreratu behar izan du Akaba Bera Berak martxoak 18ra, talde valentziarrak asteburuan izango dituen Europako txapelketako partidagatik. Positiboa izan da donostiarrentzat aldaketa hori, aukera emango diolako Akaba Bera Berari Toulouseko (Frantzia) Nazioarteko Txapelketan parte hartzeko, Martxoak 20, 21 eta 22an.
Txapelketa honetan parte hartzeko gonbidapena jaso du talde donostiarrak, eta talde antolatzaileaz gain, bi selekzio nazional izango dira, alde batetik Txina (2008ko Pekineko Joku Olinpikoetan seigarrena izan dena), eta Marfileko Kosta, gaurregun Afrikako txapeldunordea dena.
Aukera ona da Reyes Karreren talderako, bere jokoa azalduko duelako dohai eta ezaugarri ezberdineko taldeen kontra, ligan ez diren taldeen aurka.
Lauko txapelketa izango da, eta denok denon aurka jolastuko dute, eta Akaba Bera Berak honako ordutegiak izango ditu: Martxoak 20, ostirala, 17:00etan, Marfileko Kosta – Akaba Bera Bera; Martxoak 21, 21:00etan Toulouse – Akaba Bera Bera; Martxoak 22, igandea, 13:30etan, Txina – Akaba Bera Bera.