Liga hasiera ona ziurtatu nahi du Akaba Bera Berak, Marina Parken aurka garaipen erosoa lortu ondoren, Vicar Goya gaindituz. Talde Almeriarrak iaz Europan sartzeko zorian geratu zen.
Dena den, andaluziarren hasiera ez da batere ona izan, ligako lehenbiziko partidan kolpe izugarria jaso zutelako, Mar Alicanteren kontra 32 eta 17 galdu ondoren.
Ez dira konfidatu egin behar donostiarrak, ohitura denez Rafael Florido pabilioia ez da batere ona Akaba Bera Bera taldearentzat, iaz apurtu egin baitzuen lau urte jarraiko porroten erratxa, 29 eta 31 gaindituz Vicar Goya, donostiarrei matematikoki ligan laugarren lekua eman zuen partidan.
Donostiarrentzako zailtasun nagusiena jokalari kanpotarren eza izango da, Punko ahizpak eta Ana Krizanac, Errusia eta Kroaziara abiatu behar izan direla azken tramite administratiboak amaitzeko. Ezbehar honek lan gehiago emango dio taldeko lehenengo lerrokoei, eta horretarako Tati Garmendia eta Ane Herrero prest izango dira. Honetaz baliatuz, Patri Aisa atezaina deialdian sartu da ere.
Talde ona dauka Vicar Goya nahiz eta denboraldiari oso hasiera txarra eman, Mar Alicanteren kontra, Wendy atezaina, Kurchankova zentrala, Hayafune eta Komatsu japoniarrak, Sara Castro eta Soraya Garciarekin batera iazko ardatza mantentzen dute.
Baja inportanteak izan dituzte, horien artean internazionala den (Parc Sagunt), Popovic (Elda), eta bere kapitaina Loreto Romerakin batera zazpi izan dira taldea utzi dituzten jojalariak. Zulo hori betetzeko, Fekete eta Zsuzsanna hungariarrak, eta Martínez, Jiménez eta Cañellas fitxatu egin dute.
Ostegun gauen Almeriaruntz abiatu da Akaba Bera Bera, gaur Rafael Floridon entrenatuko dute, non bihar, goizeko 12:00etan, Vicar Goya Koppertekin ligago partida jokatuko du. Partidako epaileak Ballano Dueñas eta Belloso Pérez nafartarrak izango dira, eta hemengo ikusleek jarraitu ahal izango dute Andalucía TVren bidez, Euskaltel eta Imagenio plataformetan.
Joan den igandean, Bera Bera Eskubaloiko Gazte mailako taldeak Bayonneko Torneoa irabazi egin du, jokatutako lau partidetan porrotarik ez jaso ondoren.
Lehenbizikoan emaitza 7nakoa izan zen, etxeko taldearen kontra. Gero, Irizarry taldearen kontra 14 eta 12 irabazi egin zuten, eta berriro garaipena lortu zuten Angleten kontra, finalerdietan, 16 eta 15, denbora bukatuta falta jaurtiketa zuzen batean lortuz.
Finalan 18 eta 15 gainditu zuen Bera Berak Bayonne taldea, eta merezimendu osoz txapelketa lortu zuen.
Bidebietako kiroldegian berriro izango da titulu bat jokoan, bihartik arratsaldeko 6etatik aurrera Superkopako X. edizioa burutuko delako. Bertan Kopako txapelduna eta etxeko taldea den Akaba Bera Berak, aurrez aurre izango du Itxako Reyno de Navarra, liga eta EHF Kopako txapelduna.
Donostiako Amara Plaza Hotelean aurkeztu egin da gaur goizean X Superkopa, ekitaldi batean non izan dira Fernando Díez, Bera Berako presidentea, Fernando Ederra, S.D. Itxakoko presidenteordea, Reyes Karrere, Akaba Bera Berako entrenatzailea, eta Zulai Agirre, taldeko kapitaina. Superkopa aurrera eramateko beharrezkoa izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak emandako laguntza, eta honekin badira hiru urte emakumezko eskubaloian Donostian egiten dela txapelketa garrantzitsu bat, bitan Superkopa eta beste behin ABF Kopa. Halako ekitaldiak izaterakoan batera, Akaba Bera Berak azken hiru urteotan titulu bana lortu egin du, 2006-2007an lehenbiziko Kopa lortuta, eta jarraian Superkopa hurrengo urtean eta berriro ere Kopa, iaz.
Bera Bera klubeko presidenteak, Fernando Diezek, eskertu egin du “Itxakok bere alde eman du hemen partida irabazteko, eta erakundeek, babesleek eta pubikoak ematen diguten bultzakada itzultzen ari gara partida ikusgarriak eta goi mailakoak ekartzen, Itxakoren kontrakoak diren bezalakoak”. Zentzu berean, Ederrak azaldu du “partida ona izango dela, beti partida batetara oso zaila delako Akaba Bera Bera gainditzea”. Dena den, baieztatu egin du “minduta gaudela oraindik iaz Kopako finalerdietan donostiarren kontra kanpo geratu ginela, eta espero dugu bihar hori behingoz ahaztea”.
Bazuen irabazi Superkopa Akaba Bera Berak, Donostian ere, 2007an, momentu hartan ligako talderik boteretsuenaren kontra, Cementos La Unión Ribarroja, eta asmoa badaukate donostiarrek bihar ere hori lortzeko. Horretarako gainditu egin beharko dute Itxako, ligako talderik indartsuena, eta gainera EHF Kopa irabazi egin duela. Baina, Superkopan, hau izango da lehenbiziko aldia Lizarrakoak parte hartzen dutela, eta titulu hau lortzeko aukera dutela.
Aurredenboraldi gogorrak izan dute bi taldeek. Bion artean bitan izan dira aurrez aurre, eta bitan nafartarrek irabazi egin dute, baina oso parekatutako markagailuekin. Ambros Martínen taldeak ez du huts egin aurredenboraldian, eta denboraldi honetarako fitxaketa ugari eta inportanteak egin ditu, Patri Pinedo, Rhode, Van der Wall, Aguilar eta Cracium, adibidez, eta bost lehiaketan izango da taldea, Txapeldunen ligan lan ona burutzeko asmokin.
Bere aldetik, Akaba Bera Berak momento onean iristen da, aurredenboraldian egutegi latza izan ondoren, eta ematen du jokalari berriak gero eta gehiago aritzen direla taldearekin batera. Hauek dira Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Ane Herrero eta Alba Menéndez gipuzkoarrak. Taldeko prestatzaileak esan duenez, “lan ugari geratzen da oraindik egiteko, baina gero eta hobeto gaude. Dena den, bihar daukagun guztia emango dugu garaipen bila”. Ildo beretik joan da Zulai Agirre, zeinek azaldu du “gure ikuslegoari, peñari eta laguntzen gaituzten guztiei zor diegu ahal dugun guztia egitea titulu hau lortzeko. Gaurko entrenamendua intensitate osokoa izan da, eta denok garaipen lortzeko gogo bizikin gaude”.
Biharko partidarako plantillako 17 jokalariak prest ditu taldeak, eta entrenatzaileak erabaki egin du Zenya Punko, Alba Menéndez eta Patri Aisa kanpoan uztea.
Reyes Karreren taldea azkeneko denboraldiko arrakastak gainditu egin nahi du, non izan ziren ligako laugarrenak eta Kopako irabazleak.
Partida zuzentzeko, Alvarez Mata (Euskadi) eta Bustamante López (Nafarroa) izango dira, eta ETB-3n zuzenean ikusteko aukera izango da.
Hurrengo denboraldian arituko den taldea aurkeztu egin du Akaba Bera Berak, eta horren helburua zaila izango da, ez bait da erreza izango iazko arrakasta gainditzea, Kopa irabazita eta laugarren postua lortuta.
Akaba enpresako Ikusentzunezko Aretoan izan da, eta babes nagusiaren etxean, jokalari eta teknikari guztiez gain, Josean Díez izan da, Akabako zuzendari nagusia; Fernando Díez, Bera Berako presidentea; Rafaela Romero, Gipuzkoako Batzar Nagusiko presidenta; Iñaki Ugarteburu, Gipuzkoako Kirol zuzendaria; Ignacio García, Euskadi Kirolak Fundazioko zuzendaria eta Jon Lasa, Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia, eta beste babesle eta politikarirekin batera.
Ongietorria eman dio taldeari Akabako zuzendari nagusiak, Josean Díezek, “gure lantokira etortzeagatik, elkarrekin laguntzen hamargarrena den urte honetan, eta aprobetxatzen dugu ezagutarazteko enpresa bitxi hau, altzari ekipamendukoa, eta oso konprometitua ingurunearekin, eta talde honekin”. Ildo beretik jarraitu egin du Zulai Agirre, taldeko kapitaina, eskertu egin duela “zuen enpresara eotrtzeko aukera eman diguzuelako, hainbestetan zuek zure lantokira, Bidebietako kiroldegia, joan ondoren, eta zure animoak ematen”. “Espero dugu”, jarraitu du Agirrek, “larunbat honetan, denboraldiko lehenbiziko partida ofizialean, lehenbiziko garaipena eskeiniko diguzuela, eta horrekin batera lehenbiziko titulua”.
Bera Bera klubeko presidentea den Fernando Díezek, poztu egin da “aurkezpena Akaban egin ahal izateaz, guztiontzako Akaba eta Bera Bera izen bakarra eta osoa delako”. Denboraldi honetarako, Díezek helburu latzak jarri ditu, “espero dudalako iazkoa gainditzeko aukera izatea. Horretarako jokalari berriak baditugu, eta badakigu jokalariek daukaten guztia emango dutela”.
Lehenbiziko aldiz izango da ikusgai talde oso osoa, berriak diren Anna eta Zenya Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Alba Menéndez zarauztarrarekin batera, badira taldearekin Kattalin Olasagasti eta Ane Herrero, aurredenboraldiaren hasieran Hungarian izan direla junior mailako Europako txapelketan.
Denboraldi honetarako, Bera Berak bere kirol proiektua sendotu egin nahi du, ligan laugarren postua lortu ondoren, Kopa irabazita, eta Errekopara itzultzerakoan, duela bi denboraldi finalerdiak jokatu zituen txapelketa honetan. Horretaz gain, formazioko kategoria guztietan taldeak badituzte, kadete eta gazte mailakoak barne, hurrengo denboraldian Euskal ligan arituko direla. Gainera, gaurregun, taldeko zazpi jokalari internazionalak dira kategoria ezberdinetan.
Hasteko, hurrengo larunbatean klubak antolatuko du Superkopa hamargarren edizioa, Bidebietan, denboraldiko lehenbiziko titulua jokoan izanda, arratsaldeko 6etatik aurrera. Horretarako gainditu behar izango du Itxako Reyno de Navarra, ABF liga eta EHF Kopako txapelduna.
Pasaia Portuko Agintaritzak eta Akaba Bera Berak, Erregina Kopako garaile eta ABF ligan laugarrena – nesken eskubaloiko maila goiena -, Pasaia ECOport lelopean babes akordio bat sinatu dute.
Pasaiako Portuko presidentea den Miguel Buen, Bera Berako presidentea, Fernando Díez, elkartu dira gaur goizean Pasaiako Portuko Agintaritzako Aretoan ekitaldi batean sinatu egin dute babes akordio. Ekitaldian, ere, Zulai Agirre taldeko kapitaina izan da.
Honela, Pasaia ECOport bestelako babesleekin izango da talde donostiarran, eta bere izena Bidebietako Kiroldegian izango da leku ikusgarri batean, eta horrekin batera taldeak eginiko kartel eta inprimaketa lanetan ageriko da. Taldeko presidentea den Fernando Díezek adierazi duenez, “kirol arrakasta jarraitzen den ehinean, direktiboek liga ekonomikoan borrokatu egin behar dugu, eta beharrezkoak dira halako akordioak, espero dugula denbora luzerakoak izan daitezen”.
Miguel Buenek, Pasaiako Portuko presidenteak, azaldu du “aukera ona dela portua ezagutzera emateko, eta komentziturik ez daudenentzako esateko kanpoko portuak 5.000 miloiko inbertsioak sortuko dituela, eta horrek aukera emango die goi mailako kirol taldeei laguntza jasotzeko eta, Akaba Bera Beraren kasuan bezala, aurrera jarraitu”. Horretaz gain, Buenek esan du kanpoko portua ona izango dela “gaurko portu gunean proiektu urbanistikoak garatzeko”, eta horren adibidea izango litzateke “La Herrera gunean pabiloi eder bat Akaba Bera Berak Bidebietaren ordez etxeko partidak jokatu ahal izateko”.
Laguntza honekin Bera Bera Eskubaloiak duen momentu ona azaltzen du, ligan laugarrena izan ondoren eta Kopa irabazita, Europako Errekopara bueltan, non finalerdietan izan zen duela bi denboraldi. Horretaz gain, kategori guztietan badauka talderik, eta kadete eta gazte mailakoek Euskal ligan hartuko dute parte. Gainera, jokalarietako 7 jokalari internazionalak dira maila ezberdinetan.
Hurrengo denboraldirako, 2009/10, Akaba Bera Berak proiektu interesgarria izango du aurrez aurre, Superkopa, ABF liga, Erregina Kopa, Europako Errekopa. Horretarako iazko blokea mantentzen du, eta bost jokalari berri sinatu ditu, hiru kanpotarrak eta beste bi gipuzkoarrak.
Larunbat honetan bere lehenengo partida ofiziala izango du Akaba Bera Berak, Bidebietan Superkopa izango delako, eta Zulai Agirrek azaldu duenez, “aukera ezinhobea izango dela babesle berriak, baina bestelakoek ere, gure partida ikustera etortzeko eta animatzeko lehenbiziko titulua lortzearren”.