Ermuako ekitaldi Aretoan herriko eskubaloi taldeetako jokalariak eta Matxalen Ziarsolo, Zulai Agirre eta Patri Pinedo Akaba Bera Berako jokalariak bilduko dira arratsaldeko 6retan.
Talde donostiarrako jokalariak hitzaldi batean parte hartuko dute, non azalduko duten nolakoa den jokalari profesional baten bizitza, gazteen artean zabaltzeko, eta ikusentzunezko materialaz baliatuz.
Ekitaldi hau aurrera eramateko, Matxalen Ziarsolo ermuarrak klubarekin daukan harreman estua baliogarria izan da. Gainera, denboraldian zehar herriko ikastolako hainbat ikasle egon zen Bidebietan zuzenean taldea ikusteko.
Akaba Bera Bera taldeko Eider Rubio eta Matxalen Ziarsolo jokalariak deitu ditu Jorge Dueñasek Mediterraneoko Jokuetarako, hurrengo Ekainaren 26tik Uztailaren 4ra Pesacaran (Italia) izango direla.
Berriro izango dira bi jokalari hauek entrenatzaile bizkaitarrak eginiko 16 jokalariko deialdian, Martxoan Pinton (Madril) izandako aurreko kontzentrazioan izan zirelako. Leku berean bilduko dira deitutako jokalariak Ekainaren 20an jokuak prestatzeko.
Akaba Bera Berakin duela gutxi berritu egin dute bere kontratua bi jokalariek. Eider Rubio donostiarra, zentrala, bi urtez jarraituko du Akaba Bera Beran; 25 alditan izan da Espainiako selekzioan, eta 36 gol lortu ditu. Bestalde, Matxalen Ziarsolo, ezker hegalekoa, urtebetez jarraituko du Reyes Karreren taldean; zazpi partidan egon da selekzioarekin, 13 gol lortuz.
Akaba Bera Beran hiru atezain izango dira hurrengo urtean, Patricia Aisak luzatu egin duelako bere kontratua taldearekin denboraldi baterako.
Azken bi urteotan gertatu den bezala, Johanna Bouveretekin izango da Aisa, baina hurrengoan Ana Krizanac kroaziarra ere izango da atean, donostiarrek egin duten lehenengo fitxaketa.
Hirugarren denboraldia beteko du Akaba Bera Beran Patricia Aisa, 2007an Etxebarriko (Bizkaia) Kukullagatik etorritakoa, Gasteizko Eharialdean izan ondoren.
Kontratua berritu direnen kopurua itxi egin da Bera Beran, eta baja izango diren bakarrak Pinedo, Sanromán eta Lacrabère izango dira.
Taldean hiru atezain izanda, Reyes Karrerek garantia gehiago izango du donostiarren atea babesteko, hurrengo denboraldian hiru lehiaketari aurre egin behar izango diolako; halaber, liga, Europako Errekopa eta Erregina Kopa.
Akaba Bera Berak bere lehenengo fitxaketa konfirmatu egin du, negoziaketa luze bat ondoren, Ana Krizanac atezain kroatiar internazionala taldera ekartzen. Denboraldi bat emango du etxeko taldean.
Hau izan da hurrengo denboraldirako talde gipuzkoarrak egin duen lehenengo fitxaketa, Kometal talde mazedoniarretik etorria. Hogeitabust urtekin, Ana Krizanac Kroaziako lehenengo mailako Trogiren izan da, eta Skopjeko (Mazedonia) Kometal GPen eman ditu azken bi denboraldi, talde ezagun eta beti liga mazedoniar garaile. Denboraldi honetan Txapeldunen Ligan izan da, taldeko atezain titularra izanda.
Atezain kroaziarrak 1,85 metro altuerako eta 71 kilokoa, nazioarteko palmares arrakastatsua izanda Kroaziako selekzioarekin, Hungariako 2004ko eta Suediako 2006ko Europako Txapelketetan izanda, eta 2007ko Frantziako Mundialan. Mazedoniako Junior Mailako Mundialan finalerdietara iritsi zen.
Akaba Bera Bera taldeko Tati Garmendia, Eider Rubio eta Verónica Valverde jokalariak Urnietan izango dira ikasleekin ekitaldi batean. Jokalariak kirol eta jai jardunaldietako sari banaketan izango dira, eta 5etatik aurrera izango da momentu hori, egun osoan partidak eta jokoak izan ondoren herriko Kiroldegian.