Kezkatuta dago Akaba Bera Bera, Raph Tervelek azken jardunaldietan gemnioan kaltea somatu duelako, eta airean dago aukera izango duen ala ez ligako hurrengo partidan parte hartzeko, Elche-Mustang-en kontra.
Inportantea izango litzateke Tervelen falta Reyes Karrerentzat, Frantzia selekzio kapitana dena donostiarren defentsan lidergoa bait du, eta erasoan ere lan erabakiorra garatzen du.
Denboraldian zehar, Bera Berak talde boteretsua duela azaldu du, kategoriazko jokalari askokin, baina Tervelen falta nabarmena izango litzateke, gainera hiru jardunaldi besterik geratzen ez direnean liga amaitzeko. Arerioa kontuan hartzekoa da, Elche-Mustang joaneko partidan irabazi bait zion Akabari, eta denboraldi ederra betetzen ari da; momentu honetan seigarrena da ligan.
Erritmoa mantendu ahal izateko, joan den astetik aurrera entrenamendu saio bat kendu du Karrerek. Hori dela eta, taldeak osteguna libre izango du, eta horrela saiatuko dira azkeneko partidetan freskoago egotea denboraldi bukaeran laugarren postua mantentzeko eta hirugarren postugatik borrokatzen jarraitzeko.
Bera Bera Eskubaloian berri on bat izan da gaur, Nagore Arizaga Gazte Mailako zentralak Espainiako selekzioak deitua izan duelako Madrilen Maiatzak 20tik 24ra izango den kontzentraziorako. Saio hau Europako txapelketa prestatzeko baliogarria izango da. Ohizkoa izaten da Arizagaren deia Jenaro Félixen taldeetan, eta horrek azaltzen du aukera asko badituela andoaindarrak Ekainan Macedonian izango den Europako Txapelketan egoteko.
Bi puntu gehiago eta jardunaldi bat gutxiago liga amaitzeko, hau izan da Akaba Bera Bera taldearen emaitza Monovarrera itzultzerakoan, duela hilabete bat Erregina Kopa irabazi zuen hirian, orain ligako azkenekoaren kontra garaipena lortzeko, 25 eta 29.
Ez zen partida ona izan donostiarrena. Nekaturik, eta partidan sartu ezinean, baloiak galtzen zituen behin eta berriro, eta Monovarrek aprobaetxatu zuen markagailuan aurretik jartzeko. Bouvereten geldiketek mantendu zituzten Akaba, eta atsedenaldian emaitza 12-13koa zen.
Etxekoek ondo aritu ziren bigarren zatian, aurrea berriro hartzen, baina zati honetako 15. minutan beraien kalitatea azaldu zuten Karrerenek, eta ligan lortu duten 5. partida jarraiturik lortu zuten, partida ofizialetan zortzira luzatzen da aldi on hau.
Sanromanek ezin izan zuen partidan parte hartu, eta horretaz baliatuz Kattalin Olasagasti junior internazionala, hasierako taldean aritu zen.
Hiru jardunaldi, besterik ez dira falta liga bukatzeko, eta Akaba Bera Bera laugarrena da sailkapenean, Mar Alicanterekin berdindurik, eta hurrengo larunbatean Elche-Mustang-en kontra jokatuko du, arratsaldeko 7etan.
Landua izan da Akaba Bera Berak Alcobendasen kontra 34-32 lortutako garaipena, ona izan ez den partida batean, baina baimendu egin duela talde donostiarrak partida ofizialetan zapigarren garaipen jarraia lortzea, eta Superliga ABFn laugarren postua mantentzea.
Aurreikusten zenez, Alcobendasen bisita ez zen batere erreza izango, madrildarrek denboraldiko sorpresa izaten ari dela, hamargarren postuan sailkatua, talde gazte eta konpetigarria osatuta.
Emaitza erakargarria izan da, baina jokoan huts ugari izan dira bi taldeen aldetik, behin eta berriro huts egiten zituztela gola lortzeko aukera garbiak.
Partida hasi eta berehala, abantaila hartu du Akaba Bera Berak, defentsan errekuperazioak eginez, baina ildo hori ez zuen jarraitu taldeak, eta Alcobendasek lortu zuen partida parekatzea, defentsan arriskua onartuz eta eraso mugikorra azalduz.
Berdintasuna nagusi izan da lehenengo zatian, abantalaiak alde batean eta bestean, erratxen arabera. Talde gipuzkoarrak erraz lortzen zuen atearen bidea, baina bai sutondoek, hamar alditan bertara joan direla jaurtiketak, eta bestetan Castellanos ateizanak, ez zuten uzten etxeko taldearen diferentzia handitzea.
Berdintasun horren ondoria atsedenaldiko emaitza izan zen 18-17, airean uzten zuela bigarren zatirako emaitza.
Jarraipenean, kontraerasoen bidez abantaila lortu zuen Akabak, 45. minutuan sei goleko diferentzia lortuta zuela. Baina, momentu horretan etxekoen defentsa ahuldu egin zen, eta kanpokoek, erdikaldean piboteak eginiko blokeoak aprobetxatuz, kanpoko jaurtiketekin lortu zuten diferentzia murriztea.
Guzti hau kontutan izanik, eta nahiz eta ez eman Alcobendasek ezer lortuko zuenik, amaieran emaitza 34 eta 32koa izan da.
Garaipen honekin Akaba Bera Bera laugarren postuan mantentzen da, Parc Saguntek daukan hirugarren postutik hiru puntutara.
Hurrengo larunbatean Akaba Bera Berak Gran Monovar Ecociudad taldearen kontra jokatzeko joango da berriro Monovarrera (Alacant), pasatako Apirilaren 5ean Kopa irabazi egin zuen lekura. Ligako azkenekoaren kontrako partida irabazi egin beharko dute donostiarrek.
Bere zazpigarren garaipen jarraian (Kopan lortutako hiruak barne) bilatuko du Akaba Bera Berak bisita emango dion Alcobendasen kontra. Talde madrildarrak ia ziurtaturik dauka ligan mantentzea, sailkapenean hamargarrena izanez, eta ABF txapelketan berriak diren hiru taldeen artean onena izanda.
Lehengo jardunaldian gertatu zen bezala, etxekoa izango da Akaba Bera Bera taldea aste honetan, arratsaldeko 7etatik aurrera Bidebietan izango den partidan. Reyes Karrerenek garaipen berri bat lortzeko borrokatu egingo dute, eta horrela hurbilago izango dute denboraldi hasieran ligarako proposatu zuten helburua, azken urteotan ohizko izan den bostgarren postua gainditzea.
Hori lortzeko, entrenatzaile errenteriarrak jokalari guztiak prest izango ditu, eta horretaz gain espero sasoi eta emaitza momentu ezinhobea aprobetxatzea, eta horrela arerioa gainditzea.
Nahiz eta sailkapenean diferentzi nabarmen egon, egun hamasei puntu dira bi taldeen artean, partida erakargarria izango da, Luis Carlos Torrescusaren taldeak denboraldi txukuna betetzen ari delako, talde gazte eta borrokatzaile osatuta, eta gola egiteko erreztasun duen Sonja Basic-ekin, Mirko Basic ezinbesteko atezain kroaziarraren alaba.
Joaneko partidan donostiarrek 26 eta 31 irabazi egin zuten, berria den talde baten hutsuneak aprobetxatyz, eta defentsa oso gogor bat jasota, epaileek baimendututa, noski. Akaba zaleek aukera ezin hobea izango dute larunbat honetan beste behin bere jokalaririk mamitsuena txalotzeko, Tati Garmendiak joan den asteazkenean Erregeengandik jaso bait zuen Kirol Merituari brontzezko domina, euskal nesken eskubaloi lehenbiziko jokalaririk izanez.
ABF ligako hogeitabigarren jardunaldiari dagokion partida hau Leiva Romero eta Moreno Maneiro epaile kataluniarrek zuzenduta izango da.
Lehenengo itzulian jasotako porrotaren mendekua hartu egin du Akaba Bera Berak eta Leongo Molly Cleba gainditu du 32 eta 24, eta Erregina Kopan izandako emaitza ezinhobeei jarraipena eman dio talde donostiarrak.
Partida aurretiko minutuetan Monovaren lortutako titulua eskeini zion taldeak zalegoari, eta klubeko sari bat jaso zuten omenaldi hunkigarri batean, Esme López kapitainak ikurra erakutsi zuen txalo artean.
Partidaren hasieran bi taldeek zer nolako jokua izango zutela azaldu zuten, antzeko joku dinamiko eta kontraerasokoa azalduz, lan fisiko nabarmenekoa. Lehenbiziko minutuetan Molly Clebak 2-4 abantaila hartu zuen, baina berehala Akabak bertan behera utzi zuen diferentzia, eta 10. minutuan emaitza 4nakoa zen. Hortik aurrera, eta defentsa sendotu ondoren, lan taktikoa ona izan zen, eta gola lortzeko erreztasuna azaldu zuen Bera Berak, 9 eta 6 aurretik kokatuz. Momentu horretan Akaban izandako Natasha Krnic-ek ondo aritu zen jaurtiketetan eta 9na izan zen markagailuan.
Berdinketa hori partidako azkenekoa izango zen, gipuzkoarren erritmoa jasanezina izan zelako kanpokoentzako, eta atsedenaldian emaitza 16-11koa izan zen, donostiarren abantailarik inportanteena.
Bigarren zatian Diego Sotoren taldeak erreakzioa izan zuen, eta 22 eta 19ra kokatu zen, gainera Tervel kanporatua izan zen momentuan. Baina, momentu zail horietan gol bat lortu zuen Akabak bat gutxiagokin eta berehala Arias kanporatua izan zen eta, berarekin batera, Diego Soto prestatzailea protestaka aritzeagatik. Ondo aprobetxatu egin zuen Bera Berak egoera hori, eta partida bukatzeko 8 minutu falta zirela, amaitutzat eman zuen partida, 6-0eko partziala egin ondoren.
Ondo aritu zen Matxalen Ziarsolo lerroen arteko jokoan, Eider Rubio baloi gabeko jokoari etekina ateratzen, eta Pinedo eta Lopezen kontraerasoak, bukaerako 32-24koa lortu arte.
Garaipen honekin laugarren postuan sendo agertzen da Akaba Bera Bera, Mar Alicanterekin puntuetan berdindurik, eta Parc Sagunteko hiru puntutara.
Hurrengo larunbatean, Apirilak 25, arratsaldeko 7etan, berriro ere etxean izango du ABF ligako partida talde donostiarrak, Alcobendasen kontra, estreineko denboraldian emaitza politak lortzen ari den taldea. Ez du partidarik galdu egin behar ligan geratzen diren 5 partidetan laugarren postua mantentzeko eta, bitartean, Parc Sagunt taldearen porrot baten zai egongo da hirugarren postua lortu ahal izateko, eta behingoz azken urteotako 5. postua ahaztea.