Bera Bera

Select your language

Ostiral honetan, ekainak 8, arratsaldeko 8,30etatik aurrera Donostiako Ni Neu jatetxeak bilduko du Pintxos&blogs egitasmoaren edizio berri bat, oraingo honetan Gipuzkoako kirolaren hainbat esperientzien berri emateko.

Bera Bera Eskubaloia, Errealeko belar-hockey, Lagun Aro Gipuzkoa Basket eta Ordiziako Rugby taldeen iritziak Elkar trukatuko dituzte bertan, Oier Fano kazetariaren gidaritzapean.

Solasaldia eta pintxoak nahasten dituen egitasmo honetan Gipuzkoako elite mailako kluba hauek, besteak beste, honako galdetegiari erantzungo diote: Zein dira gipuzkoako kirolak aurrean dituen erronkak? Kanpoan nola ikusten dituzte gure kirolariak eta taldeak? Zer moduzkoa da zalego gipuzkoarra? Kirol desberdinei modu berdinean laguntzen ahal zaie?

Horrela, bertan izango dira Amaia Ramirez Bera Bera Eskubaloi taldeko presidentea; Miguel Santos, Gipuzkoa Basketeko Ohorezko presidentea; Andoni Díaz, Ordizia Rugby taldeko diruzaina eta Anabel Flores, Errealeko belar-hockey taldeko jokalari internazionala.

Kursaaleko Ni Neu jatetxean, 16 euroen truke, dastezeko aukera izango dute: askotariko tomate txiki entsalada, Erretako txahala eta sandia ketuko carpaccioa, Donostiar erara gisatutako txangurroa, Torrada arrautza-gorringotan eta esnegain freskotan busti-busti eginda eta Marrubi apailatuak, mascarpone kremarekin. Interesatuek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzi dezake.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores