Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia pistan gertatukoa ahalik eta objetiboen jasotzea nahi du eta horregatik aspalditik adierazleekin lan egiten du, egoerak aztertze aldera eta, kasua kasu, jokua aldatu. Nahiz eta emakumeen eskubaloi ligak estadistika ofizialak ez izan, lan neketza hau beregain hartu du Reyes Carrere entrenatzaileak, Esther Bonilla eta hainbat hilabeteetan Amaia Cadarsoren laguntzarekin. Datuen neurketak gertatutakoa aztertzea eta, batez ere, hobetzeko joera islatzen du. 26 partidatan 22 garaipen lortzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Defentsa sutsua, atean sendo eta erasoan portzentaje onak eman ditu Bera Bera Eskubaloiak, burutu duen denboraldi bikain hau hiru ardatz hauetan oinarrituz. Reyes Carrere entrenatzaileak hasiera hasieratik helburua ezarri zuen: partidako 24 gol baino gutxiago jasotzea, ligan 17 aldiz bete dena eta oinarri hori harturik bere taldea komentzitu du garaipenaren bidea lehenago aurkitzeko. Datuek Errenteriko prestatzaileari arrazoia ematen diete. Partidako 22 gol baino gutxiago Atea aztertuz gero, Darly Zoqbi –ligako onena askoren ustez- brasildarraren eta Yamiley Rodriguez kanariar gaztearen lana izan dena. Datuek adierazten dute %47,3 jaurtiketetan gola galerazi zutela, hau da, Bera Berari partidako 41 aldiz jaurti diote eta 22 gol baino gutxiago jaso du. Hamar jaurtiketatik zortzik Darly Zoqbi gainditzea zuten helburu. Denboraldi bikaina burutu duen brasildarrak %48ko portzentaje baino altuago eskuratu duelarik. Bidebietan egin duen aurreneko urtean Yamiley Rodríguezek maila ona eman du, izan ere, bai Darly bai Yamileyk bi urtez luzatu dute Bera Berakin zuten hitzarmena. Azpimarragarriak dira Darly Zoqbiren portzenajeak Sagunton eta Leonen. Valentzian jaurtiketen erdietan gola galerazi zuen, Bera Bera Champions bidean jarriz. Leonen, aldiz, portzentaje hori hobetu zuen baina taldeak berdinkenta baino ez zuen lortu eta, aitzitik, Mar Alicanteren aurka Bidebietan %35a iritsi zen eta donostiarrek partida irabazi zuten, eskubaloia kirol taldea dela berretsiz. Darly Zoqbik datu onenak talde ahulenen aurka lortu ditu. Esate baterako, lehenengo itzulian Kukullaga eta Gijonen aurka (%63), Porriñoren aurrean (%68), Murtzian (%57) eta Itxakoren aurka (%43). Bigarren itzulian, Etxebarrin –bigarren zatia jokatu zuen- (%73), Castro Urdialesen (%58) eta bataz bestekoa mantendu zuen Itxako eta BM Alcobendasen aurrean. Etorkizuna Yamiley Rodríguezek asko ikasi du aurten. Hasieran Kukullagaren aurrean %40a lortu zuen, Gijonen %50a, azpimarragarrienak dira Bidebietan Porriñoren aurka %57, Castro Urdialesen aurrean %50a eta, batez ere, etxean BM Alcobendasen aurrean %63a. Bigarren itzulian, %52ª eman zuen Etxebarrin, Porriñon partida osoa jokatu zuen, eta Castro Urdialesen -%41-, Ro’casaren aurka eta Eldan minutu ugari. Lunbalgia batek azken partidatik kanpo utzi zuen. Ondorioz, datorren urteari begira Bera Berak atea ondo zainduta izango du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores