Nagore Arizaga jokalaria, aurten lehenengo taldera igo eta gero taldetik at egon dena sorbaldako lesio baten ondorioz, bere minetatik errekuperatu egin da eta jada taldearekin ari da entrenatzen normaltasun osoz.
Oso hilabete gogorrak izan dira berarentzat, baina oso lan gogorra egin du, bere entrenatzaile den Reyes Karrerek dioen bezala “sekulako lana egin du. Asko sufritu du, horrelako lesio bat eskubaloiean oso gogorra delako, baina asko borrokatu du hortik ateratzeko”.
“Berri bikaina da taldearentzat. Proiekzio handiko jokalaria da”, dio Karrerek. Nagore Bera Beraren harrobiko perletako bat da, eta taldearen izarretako bat izateko deitua dago etorkizunean.
Reyes Karrererekin hizketalditxoa izan dugu, taldea nola dagoen jakiteko. Hurrengo asteburuan Liga itzultzen da, Ro casa-ren aurkako partiduarekin.
Eskubaloi gosearekin?
Ba egia esan bai. Partidu ofizialak jokatzeko gosearekin. Azkenean entrenatu eta entrenatu ari gara, baina ez da berdina. Jokatzea behar da. Partiduak jokatu eta zirrara berezi hori sentitu.
Nola joan da geldialdia?
Oso luzea izan da. Denbora asko igaro da. Baina gauzak horrela dira, eta onartu besterik ez dago. Beti gertatzen da, beraz lan egiteko aprobetxatzea besterik ez dago. Azken finean, alderdi positiboa aurkitu behar zaio.
Zaila al da hilabete jokatu gabe egonda forma mantentzea?
Lan berezia egiten saiatu gara. Denbora hau bi fasetan banatu dugu. Aspektu fisikoei dagokionez, lehenengo indarra asko landu dugu, denboraldian zehar egiteko zaila den lana, erresistentzia arloan... Lehen fase honen ostean, abenduko azken bi asteetan eta urtarrileko honetan azeleroi bat eman dugu txispa berreskuratzeko, konpetizioak eskatzen duena edukitzeko. Hala ere, denbora honetan guztian partidu asko jokatu ditugu. Castroren eta Miosen aurka jokatutakoez gain, beste batzuk ere jokatu ditugu mutilen taldeen kontra eta abar. Partiduen erritmoa mantentzen saiatu gara, astero partidu bat jokatuz gutxi gora-behera.
Amorrua ematen al du ia 0etik hastea, ekipoa momenturik onenean zegoenean?
Urtero gertatzen da, beraz, adaptatu beharra dago. Mentalizatu egin behara gara. Ezin gara beti haserre egon urtero gertatzen den gauza batekin. Hau da dagoena eta kitto. Egia da hala ere, ekipoa egunez egun gero eta akoplatuagoa zegoela. Oso interesgarria zen joko puntua edukitzea lortu genuen. Baina txarretik zerbait ona hartuz, geldialdi honetan oraindik eta gehiago akoplatu gara, eta taldea oso ondo ikusten dut.
Eta orain Ro casa, aurrean jarraitzeko irabazi beharreko arerioa
Beste edozein partidutan bezala, irabazteko beharra dugu. Beraiek baxu daude, ez zaizkie gauzak ondo atera orain arte, baina indartu egin dita. Zaila da geldialditik nola itzuliko diren jakitea. Guretzat irabazteko partidua da, baina esan bezala, beste edozein bezala. Ezin gara konfidatu, Alicanteri susto handia eman ziotelako, eta Castroren aurka ere berdinketa lortu zutelako. Gure lana egin behar dugu, eta hala bada, gauzak ondo joango zaizkigu.
Bigarren itzulia lehenengoa baino desberdinagoa izango al da?
Argi dagoena da denak ez garela 0tik hasten. Sailkapena jada apurtzen ari da, bai goitik eta bai behetik, nahiz eta 3ºgarrenetik 6ºenera berdintasun handia dagoen. Orain arte gauzak ondo joan bazaizkizu, askoz errazagoa da gauzak egitea. Oraindik asko geratzen da, fondozko laisterketa bat da, baina atzean geratzen bazara, gero horri buelta ematea oso zaila da. Horregatik lehen itzulia amaitzeko geratzen zaizkigun hiru lehia hauetan emaitza onak lortu behar ditugu. Lana egin baduzu, bigarren itzuliak ez du zergatik lehenengoa baina zailagoa izan behar.
Egun berezi hauetan, Bera Bera eskubaloi taldeak gabon zoriontsuak opa nahi dizkizue. Urte osoan gugatik egiten duzuen guztiagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Hurrengo urtea hau baino hobea izan dadin, zuengatik egingo dugu topa! Ondo pasa egun hauek. Zorionak!
Pasa den asteburuan, Bera Berako harrobiko taldeentzat urteko azkena, ez zen guztiz borobila izan gure taldeentzat, baina hala ere egon ziren pozik egoteko emaitzak.
Infantiletako B taldea moralez gainezka dago, eta Urnietako B-ri aski errez irabazi zion 28-6 emaitzarekin larunbat goizean Bidebietan. Hala ere, Urnietakoek, kasu honetan A taldearekin, txapona itzuli egin ziguten euren herrian gure A taldea 13-6 gailenduz.
Kadeteak bestalde, ez zuten kalerik egin eta beste garaipen bat lortu zuten. Bidebietara hurbildu zirenek asko disfrutatu zuten, Pulpori 26-19 irabazita. Jubenilak bestalde, euren mailako liderrak hauek ere, denboraldiko lehen estropozua izan zuten Bartolorekin, 20-25 galdu ondoren.
Seniorrek bigarren sailkatua jasotzen zuten, Jarrilleras, eta aurpegia eman zuten arren ezin izan zuten punturik bildu 20-25 galduta.
Igandean bestalde, talde guztiak Gasteiza joan ziren Sansomendiko txapelketa jokatzera. Bikain pasatzeaz gain, jubenilek euren txapelketa irabazi zuten, kadeteak bigarrenak izan ziren, eta infantilak eta seniorrak hirugarrenak.
Gaur, abenduak 17, Anoetako estadioan dagoen Kirol Etxean 12:00etan Bera Bera eskubaloi taldeak 2011 urterako egutegia aurkeztuko du, besteak beste. Oso lan berezia da, non lehen taldeko jokalariak protagonistak diren, euren sentsualitatea erakutsiz.
Honetaz guztiaz hitz egiteko, komunikabideei deialdia egin zaie Kirol Etxean egingo den prentsaurrekora etor daitezen. Bertan Klubaren estrategiaren alderdi guztiak azalduko dira. Gainera bertan egongo dira, Pedro Usabiaga, egutegiko argazkiak egin dituena, Jose Manuel Monje, zuzendari artistikoa eta Klubaren irudiaren arduraduna, eta baita Zulai Agirre ere, taldeko kapitaina.