Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi entrenatzaile Reyes Carrere baikor da Cup Winners’ Cup izeneko Europako lehiaketaren baitan Errumaniako Danubius Galati taldearen aurkako kanporaketaren aurrean. “Etxean jokatzea beti da abantaila, horregatik eskatu genuen” adierazi du eta horregatik “faborito papera onartzen dugu”. “Liga bakoitzeko sailkapenei errepaso bat ematen badiogu –Bera Bera lidergoan da partida bat gehiagorekin eta Danubius Galati azkenurrena- argi dago batzuetan paper hori onartu behar dugula” azaldudu Reyesek. “Kanporaketa gainditu nahi dugu baina jokatu beharra dago eta aukera gehiago ditugula onartu”. Errumanirren inguruan “gauza gutxi dakigu, iaztik hona taldea asko aldatu delako”. Danubius Galatik lehengo astean lortu zuen aurreneko garaipena liga Brasov taldearen aurka eta ligan azkenurrena da. Reyesen ustez, “Ukrainiako jokalari gazte bat Iryna Glibko da erreferentzia, partidako 10 gol sartzen dituelako –azkenekoan, 16-. Halere, Errenteriako entrenatzaileak aldarrikatzen du “gurekiko leialak izan behar dugu, Bera Beraren muina, azkeneko partidatan lortu duguna –Valencia, Alcobendas eta Castelldefels-. Hau da, Reyesek eskatzen duena da “defentsan sendo egotea eta kontraerasoak gauzatu”. Abiadura eta presioa dira erabiltzen dituen hitzak. Entrenatzaileak Vero Cuñaren baja izango du bakarrik. “Guk gure jokua egin behar dugu, defentsan prestatzio dexentekin eta argi dago asteburu honetako helburua kanporaketa pasatzea da” berretsi du. Horretarako zaletuen berotasuna eskertzen du, era berean dio “guk izan behar dugu zalegoa erakarri behar ditugunak, gure jokuarekin, lana, esfortzua, eskubaloi polita, hori guztia gu berriro ikustea bueltatzeko”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores