Larunbatean asteburu berri bat hasiko da Bera Beraren harrobiko taldeentzat, nahiz eta oraingoan txapeldunek, kadete eta jubenilek, atseden hartzeko aukera izango duten. Hori bai, bi talde hauetako hainbat jokalarik entrenamenduak izango dituzte Gipuzkoako selekzioekin.
Infantilak jo eta su jarraituko dute, eta lehen fase honetako azken aurreko jardunaldia jokatuko dute. Bera Bera Ak Leizaran Aren kontra oso partidu garrantzitsua jokatuko du larunbatean 10:45etan Andoainen. Bertako taldea zuzeneko arerioa dute donostiarrek ligako zazpigarren postua lortzeko, txapeldunen fasea jokatzeko txartela ematen duena. Bertan arituko da Bera Bera B, baina hobe bigarren geratzea hirugarren baino. Horregatik, Aiala Bren kontra partidua ere oso garrantzitsua da beraientzat. Hirugarren sailkatua da larunbateko arerioa, horregatik ez galtzea komeni da. Partidua 11:30etan izango da Bidebietan.
Bukatzeko, senior taldeak Bilboko La Salle-Ybarra kiroldegian jokatuko du igandean 12:30etan La Salleren kontra. Laugarren sailkapenean, donostiarrek jarraipena eman nahi diote pasa den astean Jaujaren aurka lortutako garaipenari.
Gipuzkoako adin guztietako selekzioak osatzeko garaia da, eta infantilen eta kadeteen deialdiak eman eta gero, gaur Gipuzkoako Eskubaloi Federakuntzak Bera Berari jubeniletako bere aurre zerrenda zein den esan dio, non klubeko bost jokalariren izenak azaltzen diren. Jokalari hauek kadeteetako bigarren urtekoak eta jubeniletako lehen urtekoak dira.
Otsailaren 5ean Tolosako Usabal Polikiroldegian 9:45etan, eta hilaren 13an, igandea, Andoaineko Allurralde Polikiroldegian 10:45etan, bi entrenamendu egingo dira, zerrenda definitiboa zeintzuk osatuko duten erabakitzeko.
Deitutako jokalariak hauek dira: Nora Azurmendi eta Maria Acuña kadete taldetik, eta Olatz Ramon, Izure Andres eta Uxue Ezkurdia jubeniletatik.
Bera Berak berri onak jasotzen jarraitzen du. Hurrengo igandean, otsailak 6, goizeko 10:15etan, Usurbileko Oiardo Udal Kiroldegian Gipuzkoako selekzioaren entrenamendu bat egingo da. Selekzio hau infantiletako bigarren urtekoekin eta kadeteetako lehenengo urtekoekin dago osatua. Entrenamendu honetarako gure lau jokalari izan dira deituak: Maitane Etxeberria infantil taldetik, eta Anne Valle, Udane Rodriguez eta Lide Lucas kadete taldetik. Zorionak neskak!
Urtarrileko azken aste bukaerak Bera Beraren kadete eta jubenil taldeak gorenera altxatu zituen, Gipuzkoako txapeldun bilakatu baitziren bi taldeak, txapelketa zoragarriak egin ondoren. Orain Euskadiko talderik onenekin aritu beharko dira. Asteburuan harrobiko taldeek izan dituzten partiduak errepasatuko ditugu.
Infantiletako lehen fasearen azkenaurreko jardunaldian, Bera Bera B-k beste garaipen eder bat lortu zuen 15-25 Egiaren aurka. A taldeak bestalde, ezin izan zuen garaipenaren bidean jarraitu, eta Bidebietan 10-12 galdu zuen Ereintza B-ren kontra. Horrela, jardunaldi baten faltan, B taldeak bere sailkapena lortua du Gipuzkoako Txapelketaren Azken Fasea jokatzeko. A taldea bestalde, Foru Aldundiaren Txapelketa jokatu beharko du, non faboritoetako bat izango den.
Kadeteak bestalde, ligako ibilbide zoragarriari behar den amaiera eman zioten, 15garren garaipena jarraian lortuta, kasu honetan, Ordizia aski errez 33-8 gaindituz. Gipuzkoako txapeldun, orain Bizkaiako txapeldunen aurka jokatuko dute, gero Euskal Ligako sei talde onenen kontra aritzeko.
Jubenilek ere irabazi egin zuten, Pulpo 23-28 gaindituz. Ligako ibilbide bikain baten ostean, Gipuzkoako Txapelketan jaun eta jabe izan dira. Orain, kadeteak bezala, Bizkaiako txapeldunen aurka arituko dira, eta gero Euskal Ligako sei talde onenen aurka.
Bukatzeko, igandean seniorrek beste aste bukaera on bati amaiera ederra eman ziote, azken sailkatua solbentziaz gaindituz (27-20).
Bera Bera infantiletako Jessica Garmendia jokalari gaztea, atzo hilak 30, Benta Berriko Polikiroldegian egin zen entrenamendu batean egon zen. Entrenamendu hau, Gipuzkoako selekzioaren partaideak aukeratzeko faseetako bat izan zen.
Espero dugu Jessicak aukera hau aprobetxatu izana, eta lanean horrela jarraitzeko animatzen dugu. Zorionak!