Hurrengo abenduaren 5etik 8ra, Euskadiko selekzioek kontzentrazio bat egingo dute Gasteizen, eta bertan egoteko Bera Berako bi jokalari deitu dituzte.
Batetik, infantilen aldetik, Maitane Etxeberria deitu dute, eta kadeteen taldetik bestalde, Nora Azurmendi. Zorionak biei!
Liga geldituta dagoela, Bera Beraren jokalari batzuk euren selekzioekin kontzentratuak daude. Betriz Fernandez Espainiarekin dago, Katarina Tomasevic Serbiarekin eta Dara Carvalho Brasilekin. Lehenengoak atzo Vicar-en prestaketa partidu bat jokatu zuen, eta 4 gol sartu zituen Espainiako Selekzioarekin.
Europako txapelketa prestatzeko txapelketa da (Espainiako Torneo Internazionala), non Espainiako Selekzioak atzo Holandaren aurka jokatu zuen 24-21 irabaziz. Txapelketa Vicar-en ospatzen ari da, Almerian.
Espainiaren multzoan Montenegro ere aurkitzen da, eta gaur elkarren artean jokatuko dute 20:30etan. Beste multzoan Dara Carvalhoren Brasileko Selekzioa dago, gaur 18:30etan Errusiaren aurka arituko dena. Bihar Eslovenia izango dute arerio.
Multzo bakoitzeko bi onenek finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean, eta finala igandean. Zorterik onena gure neskentzat!
Aste bukaera berri bat astera dijoa, eta berarekin Bera Berako talde guztientzat lehia berriak datoz. Txikienek, infantilek, larunbatean 12:00etan jokatuko dute. A taldeak partidu zaiala izango du Egiaren kantxan. B taldeak etxean jokatuko du, baina Altzan. Udarregi izango du arerio.
Nahiz eta bere arerioek baino partidu bat gutxiago izan, pasa den asteko partidua bertan behera utzi eta gero, kadeteak euren mailako talde onena izaten jarraitzen dute, zazpi partidutan horrenbeste garaipen lortu eta gero. Hurrengo igandean 12:00etan Bidebietan Ereintza jasoko du, eta bere helburua garaipenak biltzen jarraitzea izango da, eta bide batez, partidua bere entrenatzaile den Veronicari eskaintzea, aste gogorra izan duelako.
Egia-Bera Berako jubenilak, euren ligako lider sendoak, larunbatean 16:00etan Oñatira joango dira Aloña Mendiren aurka jokatzeko. Saikapenean gertu jarraitzen dieten taldeetako bat da, eta ez da erraza izango. Helburua sailkapenaren gorenean jarraitzeko beste partidu bat irabaztea izango da.
Bukatzeko, seniorrek goi mailako partidu bat jokatuko dute euren mailako liderraren aurka, Leizaran. Larunbatean izango da Bidebietan, arratsaldeko 18:00etan. Donostiarrek lidergoa berreskuratu nahi dute, pasa den astean Zarautzekin izan zuten estropozu txikiaren ostean.
Gaur dolu-eguna da Bera Bera eskubaloi klubarentzat, Veronica Valverderen aita hil baita gaur goizean. Veronica harrobiko taldeen koordinatzailea da, eta gainera kadeteen entrenatzailea. Zoritxarrez, gaur bere aita galdu du.
Klubetik gure doluminak eskaini nahi dizkiogu, eta gure babesa eta maitasuna. Besarkada handi bat, Vero.
Nagusiek hurrengo urtarrila arte ligarik jokatuko ez duten arren, Bera Beraren beste taldeek pasa den asteburuan ez zuten atsedenik izan. Berriro ere, harrobiko jokalari gazteek euren maila bikaina erakutsi zuten, eta agerian utzi zuten etorkizunerako bermea direla.
Infantiletako bi taldeek irabazi egin zituzten euren partiduak. A taldeak 16-6 menderatu zuen Aiala C, eta Bera Bera B-k 6-22 gailendu zen Ereintza C-ren aurkako lehian. Kadeteen partidua bestalde, Bartolo jatetxearen kontra jokatzen zutena, atzeratua izan zen.
Jubeniletako Egia-Bera Berak ez zuen arazorik izan Arrate Amaña mendean hartzeko, 25-13 markagailuarekin. Bukatzeko, seniorrek ez izan zuten garaipen berri bat lortu, baina gutxienez puntu eder bat lortu zuten Zarautzen aurka, 23ko berdinketarekin amaitu zen partiduan.