Katarina Tomasevic Bera Berako serbiar atezain internazionala baja izango da haurdunaldiagatik denboraldia bukatu arte. Aste honetan jakin dugu berria, beraz, Tomasevic hemendik aurrera bere egoeran daudenen bizitza lasaia eramango du. Klubetik haurdunaldi on bat opa diogu. Zorionak!
Bestalde, bere hutsunea ahalik eta azkarren bete nahi da. Kluba lanean ari da duela egun batzuetatik beste atezain bat bilatzeko. Negoziazioak bide honetik doaz, eta berandu baino lehen argituko dira.
Gabonetako geldialdi luzearen ondoren, Bera Beraren harrobiko taldeak ligara itzultzen dira asteburu honetan.
Betiko legez, gazteenak izango direna lehenak jokatzen, larunbat goizean. Infantiletako B taldeak, hirugarren sailkatuak, 10:10etan Pasai Donibanen jokatuko du Ereintza A-ren aurka, puntu berdinekin sailkapenean bigarrena dena. Oso partidu garrantzitsua izango da beraz. Beranduago, 13:00etan, A taldeak Bidebietan jokatuko, Udarregi 2 liderraren aurka.
Bidebietan baita ere, baina 18:00etan, kadeteek Aloña Mendi izango dute arerio. Helburua 2010 zoragarriari jarraipena ematea izango da. Ordu bete geroago, 19:00etan, baina kasu honetan Usurbilen, seniorrek etxeko taldearen kontra arituko dira. Donostiarrak laugarrenak dira, eta bere aurkariak hirugarrenak, beraz, aukera ona izango dute aurrenekoen artean berriro sartzeko.
Bukatzeko, jada igandean, jubenilek Pasai Donibanen jokatuko dute Ereintzaren kontra 12:00etan. Azkeneko porrotaren ostean, berriro ere garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira, lidergoa mantentzeko.
Sorbaldeko lesioa alde batera utzita, berri onen garaia da Nagore Areizaga gure jokalari gaztearentzat. Lehenbizi taldearekin normaltasunez entrenatu zen, pasa den larunbatean Ro casa-ren aurka denboraldiko lehen minutuak jokatu zituen, eta orain espainiako junior selekzioak deitu duela jakin du.
Deialdia urtarrilaren 23tik 26ra Pinton (Madril) egingo den kontzentraziorako da. Nagorerentzat berri bikaina izan da, eta Klubarentzat baita ere. Zorionak!
Pasa den larunbatean ABF liga hasi zen berriro, eta Bera Berak Bidebietan jokatu zuten Ro casa-ren aurka. Partidua ikusteko ilusioarekin, Donostiara Mugia eskubaloi taldeko kadeteak hurbildu ziren. Bizkaitar gazteek primeran pasa zuten.
Bera Bera Eskubaloi taldeak euren presentzia eskertu nahi die, eta era berean, nahi dutenean itzultzeko gonbita luzatu.
Bukatu da deskantsoa. Bihar, hilabeteko geldialdiaren ondoren, liga itzuliko da, eta berarekin lehen mailako konpetizioa Bidebietara. Bera Bera Eskubaloiak 19:00etatik aurrera Ro casa jasoko du, azkenaurreko sailkatua, hirugarren tokia eman dakiokeen ezinbesteko garaipen bat lortzeko helburuarekin.
Itxarotea oso luzea izan da, baina jada amaitu da. Donostiarrak ederki prestatzen aritu dira hilabete eta erdi honetan, oraindik eta indar gehiagorekin bueltatzeko. Reyes Karrere berak zioen taldeak oraindik hobetzeko margina duela, eta negu honetan talde bezala haztea lortu dutela.
2010 sentsazio bikainekin amaitu zen, horregatik horiek berreskuratu nahi ditu taldeak Ro casa-ri irabazteko. Oraindik ez dute garaipenik lortu, baina Alicante eta Castro bezalako talde indartsuei susto bat emateko gai izan dira.
Hala ere, Bera Berak bere lana egiten badu, ez luke arazorik izan behar bere arerioa gainditzeko. Horretarako, Reyes Karrerek bere talde osoa edukiko du prest, Nagore Arizagaren errekuperazioaren ostean. Badira egun batzuk normaltasunez entrenatzen duela.
Jardunaldia bikaina izan daiteke irabazi ezkero, Elchek, hirugarren sailkatuak, Elda (bigarrenak) indartsuari egingo baitio bisita. Gainera, Saguntok Murtziako kantxa zailean jokatu beharko du, negu honetan asko indartu den Ucam-en kontra.
Gauzak horrela daudela, Bera Bera lehen itzulia ahalik eta gorago bukatzen saiatuko da, teorian nahiko aproposa den egutegia aprobetxatuz. Erreginaren Koparako sailkapena, jardunaldi honetan lortu lezake ekipoak baita ere.