Bera Berak Europa ekarriko du Gaska eta Bidebietara
Bera Bera Europara itzuliko da duela hilabete t’erdi Champions Leagueko multzoen fasera sartzeko saiakera egin ostean. Lortu ez zuenez Cup Winners Cupeko (Errekopa) hirugarren txandari dagokion ekingo dio asteburu honetan Errumaniako Danubius Galatiren aurka.
Errumaniako taldearekin hitzarmena medio, bi partidan Donostian ospatuko dira. Bihar Josean Gaska kiroldegian (17.30etan ETBKSAT) eta igandean Bidebietan (12etan). Italiako Marco Di Domenico eta Lorenzo Fornasier epaileek zuzenduko dituzte bi partidak, 2007ko urtarrilean Donostian Bera Bera zuzenduko zutenak.
Reyes Carrere entrenatzaileak Vero Cuñaren baja du, Eli Pinedok aldakan mina du baina prest egongo da bihar, ondorioz, azkeneko partidatan aritu diren jokalariek osatuko dute deialdia. Reyesek atzo “Bera Bera muina” aldarrikatu zuen, hau da, “defentsa sutsua kontraerasora azkar irteteko”.
Kanporaketa gaindituz gero, Bera Bera azaroaren 20ko zozketan izango da. Otsailean ospatuko den final zortzirenetan Champions Leagueko hirugarren sailkatuak sartuko dira.
Basque Country
Bera Berak kamiseta berria estrenaituko ditu Europako kanporaketa honeta, Eusko Jaurlaritzarekin lortutako hitzarmena medio. Horrela, donostiarrek ‘Basque Country’ marka eramango dute Europako partidatan.