Pasa den aste bukaera, ohitura bihurtzen ari den moduan, oso positiboa izan zen Bera Beraren taldeentzat. Larunbata derbiarekin hasi zen, Bidebietan bi talde infantilek jokatu zutena. B taldea faboritoa zen, eta pronostikoa bete egin zuen 15-25 irabazita. Festa polita izan zen, non Bera Berak zentzu guztietan irabazi zuen.
Kadeteak bestalde, lider bikaina direla berriro erakutsi zuten Egiari egin zioten bisita, azken sailkatuaren gainetik pasaaz, bukaeran 5-36ko emaitzarekin. Indartsu aritu ziren baita ere jubenilak, 29 tantu eginez, euren arerioek, Bergara Soraluzek, 15 egin zituzten bitartean. Bi taldeak euren mailetako liderrak dira.
Bukatzeko, seniorrek oso garaipen garrantzitsua lortu zuten Aloña Mendi bezalako arerio zail baten aurka. Euren joko ona markagailu bikain batean ezarri zuten (19-26).
Bera Bera eskubaloi taldeak atzo garaipen eder bat lortu zuen Castron 23-27 markagailuarekin. Lagunarteko partidua zen, eta bere ligako Castro izan zuen aurrez aurre talde gipuzkoarrak. Hauek partidu oso serioa egin zuten, eta ederki jokatu ondoren, bide onean dabiltzala erakutsi zuten.
Egiten ari diren prestaketa bikain doa, ikusten denez, liga berriro hasten denerako %100 egoteko. Orain lana egiten jarraitzea tokatzen da, ligako lehiak pentsatu baino lehen bueltatuko baitira, urtarrilaren 8an.
Bihar larunbata arratsaldeko 19:00etan Bera Bera eskubaloi taldeak lagunarteko partidu bat jokatuko du Castron, Kantabrian, etxeko taldearen aurka, ABF ligako partaidea dena baita ere. Donostiarrak entrenamenduak eta proba fisikoak egiten jarraitzen dute, neguko aurredenboraldi txiki honetan. Konpetizioaren erritmoa ez galtzeko, asteburu honetan beste lagunarteko lehia bat izango dute, kasu honetan arerio gogor batekin, aurrera egiten jarraitzeko balioko diena.
Pasa den asteburuko geldialdiaren ondoren, zubia dela eta, larunbat honetan Bera Beraren harrobiko taldeentzat ligako partiduak itzuliko dira.
Bera Beraren infantiletako bi taldeak aurrez aurre arituko dira hurrengo larunbatean 13:00etan Bidebietan. B taldea faboritoa da, hirugarren baitoa, zazpitik sei garaipen lortuta. Baina A taldekoak ez dute amore emango, partidua irabazteko kalitatea baitute. Festa zoragarria izango da partidua.
Derbiaren ostean, arratsaldeko 18:00etan, Bidebietan Egia-Bera Bera jubenil taldearen txanda izango da. Bergara izango dute arerio, teorian irabazi beharreko partidua beraz. Gure neskek ibilbide bikaina daramate, eta konfiatu gabe, beste aurrera pauso bat eman nahiko dute.
Lehenago, 16:00etan, seniorrek Oñatin jokatuko dute Aloña Mendiren aurka. Zuzeneko arerioa da, eta gure neskek irabazi beharra dute aurrenekoengandik ez banantzeko. Liderra ederki estutu ondoren azken jardunaldian, orain euren joko ona emaitza on batez apaindu behar dute.
Bukatzeko, kadeteek igandean dute euren partidua. 10:00etan izango da etxetik kanpo, baina ez oso urruti, Donostian jokatuko baitute Egiaren aurka. Bera Berak partidu guztietan garaipena lortu du, eta Egiak ordea denak galdu ditu. Liderrak ez luke arazorik izan behar azkenari irabazteko, baina ez dira konfiatu behar.
Liga gedituta dagoela aprobetxatuz, Ohorezko Mailako neskak pasa den astean hainbat proba egin zituzten, denboraldi hasieratik hona euren eboluzioa zein izan den ikusteko. Test hauek entrenatzailearentzako ezinbestekoak izango dira, entrenamenduen programazioa egiteko, eta horrela urtarrilean, liga itzultzean, formarik onenean egoteko.
Test horietako batzuk izan ziren giharren potentziaren neurketa, saltoaren altura, abiadura, eta jaurtiketaren abiadura.