Bera Bera

Select your language

Europako kanporaketak aurreratu du ohorezko mailako emakumezkoen eskubaloi ligako bederatzigarren jardunaldia. Aurreneko zati bikainari esker Bera Bera Eskubaloiak Esportiu Castelldefels gainditu du Alcobendasen erabili zuen bidea baliatuz, hau da, defentsa sutsua eta erasoan erangikorrak, oso. Izan ere, Bera Beraren aurreneko zazpi jaurtiketak gola izan dira zazpi minutuetan. Horrela, Castelledefels segituan utzi du atzean (12. min 9-3) Pinedoren lau golei esker –hiru eskinatik-, Rubiok, hiru; Arizaga eta Ederra jokalarien golei esker. Horrez gain Pinedo bera jarri da aurrean 5-1 defentsan eta ia jaurtitzeko aukerarik ez diote Castelldefelsi, Manaut eta Boada lateralak saiatu arren. Donostiarren irizpidea garbia zen, defentsa sutsua eta azkar kontraerasoa gauzatu. Gainera, kataluniarrek gola sartzen zuten bakoitzean Bera Beraren erantzuna etortzen zen jarraian. Horrela atsedenaldira iritsi ziren bi taldeak 21-8, Pinedok zazpi gol; Rubio, lau eta Nagore Arizagak, bi. Andoaindarra titularra izan da, ia partida osoa jokatu du eta minutu asko lateralean. Bigarren zatian Reyes Carrerek Pinedo, Rubio, Elorza, Zoqbi eta Altuna jokalariei atsedena eman die. Bera Berak abantaila zabaldu du (39. min., 26-11) baina hortik aurrera Castelldefelsi jokatzen utzi dio, Ederra eta Dunay ia batera kanporaturik ederki aprobetxatu duenean. Kataluniarrek 3-8 partziala ezarri du Silvia Lladro atezainak egindako geldiketak baliatuz. Reyes Carreren hutsarte batek eta Eli Pinedo eta Eider Rubio itzuli direnean donostiarrak bizitu dira berriro. Bera Berak 5-1 partziala itzuli dute azkeneko bost minutuetan, Eider Rubiok 30 metroetatik sartutako gola barne eta bigarren zatiko partziala berdinduz sartutako penaltiari esker. Bera Bera lidergoan kokatzen da gaur baina bihartik aurrera burubelarri Europan pentsatuko du, Cup Winners’ Cupeko kanporakenta, alegia. Errumaniako HC Danubius Galati hartuko du Donostian asteburu honetan, larunbatean Gaskan -17,30etan- eta igandean Bidebietan -12etan. Fitxa: Bera Bera 36, E. Castelldefels 23 Bera Bera 36 (21+15): Zoqbi, Altuna (2), Arizaga (3), Elorza (1), Rubio (6, 2p), Ederra (2) eta Pinedo (10) –titularra- Ziarsolo (3), Núñez (1), Castro (4), Dunay (3), Menéndez (1) eta Yamiley (o.a.). E. Castelldefels 23 (8+15): Bolstad, Manaut (5), Cadens (1p), Gil (1p), Sans (1), Boada (6 1p) eta Pérez (2) –titularra- Moreno (3), Royo (1), Espinola (3, 1p) eta Lladro (o.a.) Epaileak: Javier Álvarez Mata (EAE) eta Ion Bustamante (Nafarroa) Kanporaketak: Ederra (2) eta Dunay Bera Beratik eta Sans, Boada eta Manaut Castelldefelsetik. Partzialak: 5-2, 10-3, 11-5, 16-5, 19-7, 21-8 -atsedenaldia- 22-9, 26-11, 27-14, 29-20, 31-22 eta 36-23

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores